Euskal Pilotako Munduko XVI. Txapelketak hasteko prest
Ostiral honetan, urriaren 1ean, hasi eta hilaren 10era arte Biarnon (Pau, Oloron Sainte-Marie eta Lescar artean) jokatuko dira Euskal Pilotako Munduko XVI. Txapelketak. Lau urtean behin antolatzen den ekitaldi honen aurreko edizioa Mexikon jokatu zen 2006an.
Munduko 14 titulu banatuko dira, guztira, 21 herrialde eta 550 pilotarik parte hartuko duten hitzordu honetan.
Emakumeei dagokienean, frontenisean (ezker horman) eta gomazko paletan edo paleta argentinarrean (trinketean) arituko dira. Azken espezialitate honi dagokionez, azken urteetan ipar eta hegoaldeko neskek jokatu dute elkarren aurka finalean. Ea aurtengoan ere hala den... Aukera behintzat izango da, 7 parte-hartzaile bederen hala baitira: Maika Elguezabal, Amaia Etchelecu eta Stephanie Leiza, batetik, eta Itsaso Urkizu, Haizea Zamora, Nagore Arozena eta Maite Ruiz de Larramendi, bestetik.
Informazio eguneratu eta zehatzagoa nahi duenarentzat hona hemen web orri ofiziala: http://www.pelota-2010.fr/
Zorte on eta animo!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: