Zilarra kolkoan Argentinatik etxerakoan
Atzo amaitu zen Gualeguayn jokatu den 22 urtez azpikoen Trinketeko Munduko Txapelketa. Aurreko astean esan bezala, gomazko paletako nesken selekzioan bi gipuzkoar aritu dira, Maitane Aburuza eta Irati Ugalde.
Atzo finalean Argentinaren, etxekoen, aurka partida estu batean 2-1 galdu ostean (14-15, 15-10, 3-5), zilarra eskuratu dute euren nazioarteko lehen txapelketan. Maitanek bat izan ezik beste partida guztiak jokatu ditu Haizea Zamorarekin batera, eta Iratik partidarik jokatu ez badu ere hautatu eta joatea bera bada nahikoa lorpen 16 urteko batentzat.
MILA KILO ZORION eta BEJONDEIZUELA!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: