Gualeguayko trinketetik dator notizia...

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-10-16 10:35

Trinketeko Munduko 22 urtez azpikoen txapelketa ari dira jokatzen Gualeguayn (Entre Ríos, Argentina) urriaren 12tik 18ra. Bertan dira Maitane Aburuza (Zizurkil) eta Irati Ugalde (Hernani) pilotariak. Eurekin batera bertaratu dira Alex Pagola entrenatzaile irundarra eta Haizea Zamora eta Renata Elizalde pilotari nafarrak ere.

Irudian, Mexikoko Lizbeth Montzerrat Tapia - Karla Lourdes Lozano eta Haizea Zamora - Maitane Aburuza ligaxkan elkarren aurka jokatutako partidaren aurkezpenean.

Orain arte Mexiko eta Argentinaren aurka (2-0 eta 2-1) jokatutako bi partidak irabazi ostean, finalerdietarako txartela esku artean dute. Partida hau larunbatean, hilak 17, jokatuko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen duzue Nazioarteko Euskal Pilota Federazioko weborrirako linka: http://www.fipv.net

Zorte on eta animo azken txanpan! 


Utzi iruzkina: