Argentinarako joan-etorriak
Azken bi asteotan hemengo pilotarien hegaldi dezente izan dira Argentinara.
Gaur bertan itzuliko dira Maitane Aburuza eta Irati Ugalde, euren espediziokideekin batera, Gualeguayn jokatu den 22 urtez azpikoen Trinketeko Munduko Txapelketatik. Bada, gaur goizean bertan abiatu da Ainhoa Montes ere Argentinara, Munduko Pilota Batzarrak antolaturiko nazioarte mailako txapelketa batean parte hartzera.
Argentinako lurretan bi lehiaketa jokatuko dituzte: lehena ezker hormakoa, La Platan, eta, bigarrena, trinketekoa, Bahia Blancan. Venezuela, Argentina, Estatu Batuak, Australia eta Uruguayko gomazko paletisten aurka arituko dira nor baino nor Ainhoa Montes gipuzkoarraz gain Itsaso Pradera bizkaitarra eta Judith Etxarri nafarra ere.
La Platan urriaren 23, 24 eta 25ean jokatuko dute. 26an atseden hartu eta 27an Bahia Blancarako bidaia egin ostean, urriaren 28, 29 eta 30ean lehiatuko dira bertan. Bueltan izango dira azaroaren 1ean.
Zorte on!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: