Txapel bat eta txapeldunordetza bat lortu du euskal ordezkaritzak Argentinan

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-11-03 19:20

Ainhoa Montesek, Judith Etxarri eta Itsaso Praderarekin batera, Munduko Pilota Batzarrak Argentinan antolatutako ezker hormako nazioarteko txapelketako txapela eskuratu zuen lehendabizi eta trinketean, berriz, amore eman behar izan zuten argentinarren aurka. Ezker hormako pilotalekuan  30-13 irabazi zioten Podversich-Torres bikote argentinarrari eta trinketean, aldiz, 30-19 galdu zuten Zahir-Garcia argentinarren aurka.

Ezker hormako txapelketa La Platan jokatu zen eta finalean Montesek Pradera izan zuen aurrelari. Trinketean, aldiz, Etxarri nafarrarekin jardun zen.

Herenegun itzuli zen etxera euskal nesken espedizioa.


Utzi iruzkina: