Kategoria: tartalariak
Astelehenean Espainiako Auzitegi nazionalean auzipetu zituzten Mugitu! Mugimenduko Gorka Ovejero arruazuarra, Julio Villanueva, Ibon Garcia eta Mikel Alvarez tartalariak. Hona hemen Guaixe aldizkarian egindako elkarrizketa bat Gorkarekin: Egun intentsoa astelehenekoa, ez?Bai, epaiketa eguna intentsoa izan zen eta aurrekoak ere, larunbateko Iruñeko manifestazioa barne. Hotz handia zegoen manifestazioan, baina jende askoren babesa izan zenuten.Bai, hotza baino gehiago beroa sentitu genuen bai jendeak manifestazioan, mezuen bidez edo deika emandako babesarengatik eta Madrileraino bertar...
Hona hemen Arruazun hartutako argazkia!!. Ekimen xume bat egin dugu tartalariei Sakanako elkartasuna helarazteko, eta batez ere Gorka Ovejerori, herriko semea dela eta. Arruazun gaztain erreak, gazta, txistorra, ardoa eta tarta batzuk dastatu ditugu, eta Arruazu eta Etxarri Aranazko alkateak eta Gorka berak hartu dute hitza, bere iritzia (eta azken finean Sakana jendearen gehiengoarena) plazarazteko. Bi ordu inguru polita pasatu dugu, eguraldia lagundu duela eta. 50 lagun inguru izan gara, herriko umeak eta aiton-amuna batzuk kontatuak ere (azken hauek gaztainak erretzeko "makina" ikus...
Hona Arbazun helduen asteartien, azaroaren 12an, iñen duun ekimena. Etorzeeiye!! 19:00 Gaztain erreak19:30-20:00 Elkarretaratzea20:00 Auzatea eta tarta dastaketa (tarta bakoitzak berea ekarri) Concentración y degustación de tartas y castañas, el próximo martes 12 de noviembre, a partir de las 7 de la tarde, en Arruazu. En solidaridad con los 4 opositores al TAV que van a ser juzgados en la Audiencia Nacional por los tartazos a Yolanda Barcina, con peticiones de 5 a 9 años de prisión. Información sobre otras muestras de solidaridad en E...
«UPNren politikak eta murrizketak pairatu» dituzten hainbat herri mugimendutako kideek AHT abiadura handiko trenaren aurka hilaren 16rako manifestaziora deitu dute, eta, aldi berean, elkartasuna adierazi diete hilaren 18an Nafarroako presidente Yolanda Barcinari tartak botatzeagatik epaituko dituzten Mugitu-ko lau kideei. Horretarako, jendaurrean agertu ziren atzo Iruñean, eta AHTko lanak ez ezik, euskararen aurkako erasoak, gizarte gaietako murrizketak, Euskal Jai gaztetxea eta Aranzadiko baratzeak suntsitu izana ere salatu zuten, bertzeak bertze. «Azpiegitura han...
Hurrengo egunetan egingo diren AHTren aurkako bi ekintza... Sakanatik pixkat urrun.Datorren abenduak 7 ostiralean, Abiadura Handiko Trenaren aurka diharduen AHT GELDITU! Elkarlanak manifestazioa deitu du Durangoko Azokagunetik arratsaldeko 5′30etan abiatuta, KRISIARI AURRE EGIN: AHT GELDITU! lelopean.Launbatean, abenduak 8an, goizeko 10etan Baionako Pannecau karrikaren zubian elkartuko dira CADEko elkarteetako kideak, Espainian 4 eta 9 urteko espetxe zigorra arriskatzen duten tartalariekiko elkartasuna adierazteko esku-orriak banatuko dituzte azokan. Mugituko blogean aurkitu dugu ekintzaren...
Mugitu!-ko kideek desobedientzia zibilera deitu dituzte herritarrak, Okzitaniako Tolosan Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak hiru tartakada jaso zituenetik urte bat betetzen denean. 2011. urteko urriaren 27an egin zuten ekintza hori, eta haren harira, lau pertsona daude auzipetuta. Lau eta bederatzi urte arteko zigorra jaso dezakete. Espainiako Auzitegi Nazionalak epaiketa egiteko data noiz zehaztu zain dira. Haietako hiru, Ibon Garcia, Julio Villanueva eta Gorka Ovejero, jendaurrean agertu dira Iruñean. AHTaren aurkako baraualdiak eginen dituzte azaroan, eta elkartasunera deit...
AHTren aurkako "Entartatze" ekintzan auziperaturiko bi kide atzo Donostiako epaitegian "ikerketazko deklarazioa" egiteko deituak izan ziren, Entzutegi Nazionalean Yolanda Barcina nafar lehendakariari egindako tartakaden ekintzarengatik zabalduriko prozesuaren barnean. Beraiekin Arruazuko Gorka Ovejero ere egon da.Los procesados han mostrado ante el Juez su disconformidad con el Auto y se han acogido a a su derecho a no declarar. A continuación han comparecido ante la prensa, el abogado ha denunciado desde el punto de vista legal lo disparatado de este proceso. Tienes las declaraciones de lo...
Guaixe.net web orrian, eta hainbat egunkarietan (Diario de Noticiasen kasu) irakurri dezakegu berria, fiskaltzak Mugitu Mugimenduko hiru kideei agintearen aurkako delitua leporatu die, hau da 4 eta 6 urte arteko espetxe zigor eskaera. Gorka Ovejero arbazuarraren kasuan fiskalak “astungarri” ikusi du Arruazuko alkate orde izatea eta horretaz baliatzea Tolosako parlamentuan sartzeko. Horregatik Ovejerorendako zigor eskaera 9 urte artekoa da.Espainiako Auzitegi Nazionalean izan ziren atzo. Santiago Pedraz epailearen aurrean deklaratzeari uko egin zioten, “Okzitaniako Tolosan gertaturiko ekintz...