4 eta 9 urte arteko espetxe zigor eskaera hiru tartalariendako
Guaixe.net web orrian, eta hainbat egunkarietan (Diario de Noticiasen kasu) irakurri dezakegu berria, fiskaltzak Mugitu Mugimenduko hiru kideei agintearen aurkako delitua leporatu die, hau da 4 eta 6 urte arteko espetxe zigor eskaera. Gorka Ovejero arbazuarraren kasuan fiskalak “astungarri” ikusi du Arruazuko alkate orde izatea eta horretaz baliatzea Tolosako parlamentuan sartzeko. Horregatik Ovejerorendako zigor eskaera 9 urte artekoa da.
Espainiako Auzitegi Nazionalean izan ziren atzo. Santiago Pedraz epailearen aurrean deklaratzeari uko egin zioten, “Okzitaniako Tolosan gertaturiko ekintza bat epaitzeko Espainako estatuari ez baitiogu aitortzen”.
Fiskaltzak ere delituaren “larritasuna” kontuan izanda badaezpadako neurriak eskatu ditu, Pedrazek bere osotasunean onartu dituenak. Beraz, hiru tartalariek astero epaitegian sinatzera joan beharko dute, pasaportea eman behar izan dute, ezin izanen dute estatutik atera eta etxeko helbidea eta telefono zenbakia etengabe jakinarazi beharko dute. Nafarroako presidentearen abokatuak eskaerekin bat egin du.
Joan den larunbatean 45 pertsonek kontzentrazioa egin gunuen Etxarri Aranazko plazan tartalariei elkartasuna adierazteko. Informazio gehiago, eta atzo Madrilen egin ziren kontzentrazioen argazkiak, ikusi dezakezue bai Iruñerriako AHT Gelditu Elkarlanaren blogan, eta Mugitu Mugimenduarenean ere.
[Actualización: 18/11]: Activistas de Mugitu y otras personas intentan entregar una tarta de merengue al presidente de ADIF (principal institución promotora del tren de alta velocidad), pero son retenidos (durante unos 20 minutos) por la Policia Nacional. Mas información y fotos en el blog de Mugitu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: