Manifestación contra el TAV en Durango y acción por los tartalaris en Baiona
Hurrengo egunetan egingo diren AHTren aurkako bi ekintza... Sakanatik pixkat urrun.
Datorren abenduak 7 ostiralean, Abiadura Handiko Trenaren aurka diharduen AHT GELDITU! Elkarlanak manifestazioa deitu du Durangoko Azokagunetik arratsaldeko 5′30etan abiatuta, KRISIARI AURRE EGIN: AHT GELDITU! lelopean.
Launbatean, abenduak 8an, goizeko 10etan Baionako Pannecau karrikaren zubian elkartuko dira CADEko elkarteetako kideak, Espainian 4 eta 9 urteko espetxe zigorra arriskatzen duten tartalariekiko elkartasuna adierazteko esku-orriak banatuko dituzte azokan. Mugituko blogean aurkitu dugu ekintzaren berria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: