Kategoria: medem
Los amantes del circulo polar Julio Medemen pelikula bat da. Hona hemen filmaren trailerra. Nik premiere ikasgairako antzeko trailer bat egitea erabaki dut, amaitzen dudanean bertan eskegiko dut.
Gure alderdi ilun eta tragikoenak, memorian galduta ditugun horiek, ezagutzeko aukera emango baligute, zer egingo genuke? Hori da Anak istorio honetan erabaki behar duena: barruan duenari aurre egin, ala ihesi joan. Ana margolari gaztea aitarekin bizi izan da 18 urte bete arte Eivissa (Herrialde Katalanak) irlako kobazulo batean. Ana pertsona askea, alaia eta baikorra da, bere margoek adierazten duten moduan, baina badu berak oraindik ezagutzen ez duen alde ilun bat. Egun batean, Frantziako emakume aberats bat azaldu eta Madrila joateko aukera emango dio. Bertan, bere inkontzie...
deitura palindromikodun Julio Medem filma berria aurkezten ari da egunotan, Caótica Ana.pelikula honen bertsio euskaldunarentzako izena proposatzera ausartzen naiz txoko honetatik. hauxe:ANA BASAGOITI
Agindutakoa zor, herenegun hasitako Kubrick-en trilogia amaituko dugu gaur pare bat "euskal"-bitxikerirekin ;-)Kontua da, (beno pare bat kontu daude, baina lehena ondorengo hau) Kubrick-ek film asko ikusten zituela urtero, errodatzen ziren film guztiak ikusten zituenik ere ezin esango dugu, baina bai film asko ikusten zituela behintzat (bera zuzendaria izanda noski, ez da harritzekoa, ezta?) eta horien artean Julio Medem donostiarraren La ardilla Roja ikusi zuen.Noski, hainbeste pelikulen artean beste euskaldunen baten filmeren bat ere ikusiko zuen agian, baina interneten lo que es internet...