The Basque-Kubrick Connection

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-03-23 14:28
2

Agindutakoa zor, herenegun hasitako Kubrick-en trilogia amaituko dugu gaur pare bat "euskal"-bitxikerirekin ;-)

Kontua da, (beno pare bat kontu daude, baina lehena ondorengo hau) Kubrick-ek film asko ikusten zituela urtero, errodatzen ziren film guztiak ikusten zituenik ere ezin esango dugu, baina bai film asko ikusten zituela behintzat (bera zuzendaria izanda noski, ez da harritzekoa, ezta?) eta horien artean Julio Medem donostiarraren La ardilla Roja ikusi zuen.

Noski, hainbeste pelikulen artean beste euskaldunen baten filmeren bat ere ikusiko zuen agian, baina interneten lo que es interneten, Kubrick-ek La ardilla Roja ikusi zuenaren froga garbiak soilik aurkitu ditut.

Izan ere, pelikulako aktoresa den Emma Suarez-ek honela dio elkarrizketa batetan:

(Hollywood-era lan egitera joatearen posibilitatearen inguruan)
R.-Si me gustara la historia, sí. Uno no puede rechazar oportunidades, conocer otro sistema de trabajo también te enriquece. Hace poco fui. Me llamó Spielberg, quería entrevistarme, aluciné con el poder que tiene esa industria, sólo para hacerte una prueba: primera clase, hotel maravilloso, limusina... ¿Sabes quién le había hablado de mí? Stanley Kubrick. P.-¡Ahí va!, ¿y dónde le había visto?
R.-Sí, sí, Kubrick, al parecer pide vídeos de todo lo que se hace. Imagínate, Kubrick y Spielberg hablando de mí, de la Cava Baja... Pero no ha pasado nada, es una anécdota.

Uau!! Kubrick eta Spielberg zutaz hizketan! ke kaña! Hauxe bai globalizazioaren alderdi ona!

(karakola eta barea)

Eta ez hori bakarrik! Julio Medemi ere iritsi zitzaizkion belarrietara Hollywood-eko kantuen melodia liluragarriak! Ikusi, ikusi:

"Tras su segundo largometraje, La ardilla roja (1993), su vida pudo cambiar por completo en el terreno profesional. Recomendado por el mismísimo Stanley Kubrick (a quien entusiasmó el filme protagonizado por Emma Suárez y Nancho Novo), Steven Spielberg llamó a Julio con la propuesta de dirigir La máscara del Zorro, una cinta basada en el mítico personaje que iba a realizar su productora, Dreamworks. Tras leer el guión y reflexionar sobre lo que provocaría el venderse a Hollywood realizando una película de aventuras con un concepto cinematográfico muy lejano al suyo, Medem desestimó el ofrecimiento y prefirió continuar con sus proyectos fílmicos en España. El filme fue dirigido finalmente en 1998 por Martin Campbell y protagonizado por Antonio Banderas, Catherine Zeta-Jones y Anthony Hopkins."

Ja, ja, ja, sinestezina! Medem, toma eta toma artean, Anibal Lecter-i donut's-ak lapurtzen! ke kaña! edo ez, ez! La pelota vasca filmearen estreinaldian Spielberg "you know, the basques are like ET" esanez! :-)

Beno, egia esan Hollywood-en sekula egingo ez diren filmeen projektuak garatzen nahiko abilak direla dirudi, eta baita proiektuak esku batetik beste batera urteetan dantzan ibilitzeko ere. Galdetu bestela Isabel Coixet-i Million Dollar Baby-rengatik :-) Beno, bere hurrengo proiekturako zorte hobea opa diogu.

Eta euskaldunak-Kubrick binomioa aipatzen jarrita ezin ahaztuko dugu Jose Julián Bakedano durangarra.

Bakedano euskal zinemagintzan izenik garrantzitsuenetakoa da. Film askotan hartu du parte eta baita gai honen inguruko liburu eta kritika asko idatzi ere. Baina gaurkoan hona ekarri nahi nizuekena bere "El conflicto perpetuo" liburuko hitzaurrearen ondorengo zati hau da:

"Bakedano ha tenido la suerte de tratar a muchos artistas singulares, de Oteiza a Kubrick –no es casualidad que en La naranja mecánica aparezca un coche de la marca «Durango»"

REDIO! DURANGO95! Gogoratzen! A Clockwork Orange-eko autoaren izena!

Ivan d'Etcheverry

Ivan d'Etcheverry 2007-03-23 23:38 #1

Borthuçai adisquide preciatua,

Joseph Julian Baquedano' Manu Erzilaren adisquide handia da.

Osso typo interessanta da.

Behin Deustuco Restaurante Chines batean Federico Krutwigen seme den Chandra Krutwig-Sagredo, beronen emazte chinesa eta berce adisquide batzuequin izan guinen bazcalcen.

Barreac gogotic eguin nituen berarequin. Acojonantea!

Intelligentea. Haguitz intelligentea. Erdalduna beçain intelligentea. Ceharo.

Ivan d'Etcheverry

borthuzai

borthuzai 2007-03-24 17:22 #2

Kaixo Ivan d'Etcheverry adisquidea!

Ez dakizu zenbat pozten nauen, nire burutazio xelebreak jarraitzen dituzula ikusteak.Bene-benetan.

Tipo interesgarria bai, irakurri dudanaren arabera Bakedano jauna. Eta Krutwig zalea gainera! ;-)

Ea ba noiz antolatzen duzuen horrelako beste bazkariren bat eta nitaz ere oroitzen zareten. Asmatuko dugu nonbaitetik aitzikiren bat berau burutzeko, ez dakit, emmm.... zure urtebetetzeak akaso?

ZORIONAK!!

Eskuminak bide batez etxeko deneik. Ondo ospa dezazutela.

Utzi iruzkina: