Agindutakoa zor, herenegun hasitako Kubrick-en trilogia amaituko dugu gaur pare bat "euskal"-bitxikerirekin ;-)Kontua da, (beno pare bat kontu daude, baina lehena ondorengo hau) Kubrick-ek film asko ikusten zituela urtero, errodatzen ziren film guztiak ikusten zituenik ere ezin esango dugu, baina bai film asko ikusten zituela behintzat (bera zuzendaria izanda noski, ez da harritzekoa, ezta?) eta horien artean Julio Medem donostiarraren La ardilla Roja ikusi zuen.Noski, hainbeste pelikulen artean beste euskaldunen baten filmeren bat ere ikusiko zuen agian, baina interneten lo que es internet...