Cinecittá

Zinema da nire bizitza, eta bizitza nire zinema

 Komeni da filme hau ikustera inolako aurreiritzi moralik gabe joatea. Tarantinok indarkeria tratatzeko duen moduaz ez gara ariko, nahikoa hitz egiten baita horri buruz. Ez dut uste zuzendariaren helburua jendeari sufriaraztea denik, alderantziz, gozatzeko modu entretenigarri bat eskaintzen dio. Ez zait iruditzen indarkeria hori guztia hain doakoa denik, bere zentzua du, ez indarkeriak berak, ez pertsonaien inguruko topiko guztiek, indarkeria hori eta topiko horiek guztiak sormen lan bihurtzeak baizik. Horrek duen edo ez duen esanahia filosofoen eskuetan utziko dugu. Bestela, norberak ...


Kazetaria: Irakurri duzu Biblia? Dylan: ummm... ez Kazetaria: Zure kantuetan esaten dituzun gauza askok Bibliarekin dute zerikusia... Dylan:  Begiratu bat eman diot... tira, ez, ez dut irakurri.   1965, Erresuma Batua. Bob Dylan izar amerikarra bira egiten ari da irla osoan. Berekin daude Joan Baez, Donovan, Alan Price (Animals taldeko piano-jotzailea), Albert Grossman (bere managerra) eta beste hainbat eta hainbat. Horien artean, da D.A. Pennebaker, kamera eskuetan, Cinéma vérité kutsua duen dokumentala grabatzen.   Gertutasun eta errealismo ikaragarria duen filmea da. ...


Liv Ullmann

4
cinecitta 1456131852781 Cinecittá | 2007-09-08 14:18

“Aktore ona naiz, talentua dut. Gaztea nintzenean, ez nekien nola erabili talentu hori, baina zuzendari egokiarekin lan eginez gero, berak laguntzen dizu barrukoa ateratzen. Bergmanek aktore ona naizela uste du, eta nik badakit bera genioa dela: eman didan konfidantza oso garrantzitsua izan da niretzat.”  Begi urdin zoragarriak eta edertasun sentsual paregabea ditu ageriko ezaugarri Liv Ullmann-ek. Artista handia da, zuzena, zintzotasun harrigarriz iristen den horietakoa. Kameraren aurrean, negar egiten eta eragiten daki, irribarre malenkoniatsu sakona du, eta ezinezkoa da, segundo bat...


Nire aurrerapentxoa, oraindik dena ez badakigu ere:   Zabaltegi-perlak: CARAMEL Libano-Frantzia Directora: Nadine Labaki. Antzezleak: Nadine Labaki, Yasmine Al Masri, Joanna Moukarzel, Gisèle Aouad. Emanaldi bereziak   HELP! (LAGUNDU!) (bertsio berritua) Britainia Handia Zuzendaria: Richard Lester. Antzezleak: John Lennon, Paul McCartney, George Harrison, Ringo Starr.     Zabaltegi- Zuzendari berriak   DIE ANRUFERIN Alemania Zuzendaria: Felix Randau. Antzezleak: Valerie Koch, Esther Schweins, Franziska Ponitz. Zabaltegi Bereziak   LUCIO Espainia Zuzenda...


Ordena da gutxienekoa. Niri gehien eragin didaten filmak dira. Asko eta asko gelditu zaizkit aipatu gabe... 1.- À bout de souffle (Jean Luc Godard 1960) 2.- Fresas salvajes (Ingmar Bergman 1957) 3.- Jules et Jim (Francois Truffaut 1961) 4.- Roma cittá aperta (Roberto Rosellini 1945) 5.- La naranja mecánica (Stanley Kubrick 1971) 6.- Idioterne (Lars Von Trier 1998) 7.- Vértigo (Alfred Hichkock 1958) 8.- Una película hablada (Manoel de Oliveira 2003) 9.- Festen (Thomas Vinterberg 1998) 10- The Apartment (Billy Wilder 1960) 11.- Citizen Kane (Orson Welles 1941) 12.- Russian Ark (Aleksandr Sok...


Gure alderdi ilun eta tragikoenak, memorian galduta ditugun horiek, ezagutzeko aukera emango baligute, zer egingo genuke?  Hori da Anak istorio honetan erabaki behar duena: barruan duenari aurre egin, ala ihesi joan.   Ana margolari gaztea aitarekin bizi izan da 18 urte bete arte Eivissa (Herrialde Katalanak) irlako kobazulo batean. Ana pertsona askea, alaia eta baikorra da, bere margoek adierazten duten moduan, baina badu berak oraindik ezagutzen ez duen alde ilun bat. Egun batean, Frantziako emakume aberats bat azaldu eta Madrila joateko aukera emango dio. Bertan, bere inkontzie...