Komeni da filme hau ikustera inolako aurreiritzi moralik gabe joatea. Tarantinok indarkeria tratatzeko duen moduaz ez gara ariko, nahikoa hitz egiten baita horri buruz. Ez dut uste zuzendariaren helburua jendeari sufriaraztea denik, alderantziz, gozatzeko modu entretenigarri bat eskaintzen dio. Ez zait iruditzen indarkeria hori guztia hain doakoa denik, bere zentzua du, ez indarkeriak berak, ez pertsonaien inguruko topiko guztiek, indarkeria hori eta topiko horiek guztiak sormen lan bihurtzeak baizik. Horrek duen edo ez duen esanahia filosofoen eskuetan utziko dugu. Bestela, norberak ...


Chanel moda etxe ezagunaren azken iragarkia egiteko Jean Luc Godard zinegile bikainaren Le Mépris filmean oinarritu dira.Nouvelle Vague-eko kidearen lana, Georges Delerue-ren musika lagun, ezin hobea.Le Mepris - Jean-Luc Godard (1963)Uploaded by ESTETTEIragarkia berriz...Making off-a nire ustez hobea da.


Nire bizitzako garai ilun batean Callaoko Fnac-era joaten nintzen paseoan. Gran Vian bizi nintzenez, eta Gran Via ez denez edozein umore duzula ere jasan daitekeen kale bat, Fnac-eko beroa eta moketa nahiago nuen askotan. Gainera, sotoko kafetegian euro bakar baten truke zerbitzatzen zizuten ebakia: inguruko kafetegietan ez zen euro eta erditik jaisten.   Gaur, garai ilun horiek gogora ekarri ditut eta Bilbon ireki berri duten Fnac-era jo dut. Lehenik eta behin sekula nirea izango ez den aparatutxo txuri baten aurrean geratu naiz, ezinezko maitasunaren sastada bihotzean. Gero Godard-e...


Azken iruzkinak