Kategoria: proof
Komeni da filme hau ikustera inolako aurreiritzi moralik gabe joatea. Tarantinok indarkeria tratatzeko duen moduaz ez gara ariko, nahikoa hitz egiten baita horri buruz. Ez dut uste zuzendariaren helburua jendeari sufriaraztea denik, alderantziz, gozatzeko modu entretenigarri bat eskaintzen dio. Ez zait iruditzen indarkeria hori guztia hain doakoa denik, bere zentzua du, ez indarkeriak berak, ez pertsonaien inguruko topiko guztiek, indarkeria hori eta topiko horiek guztiak sormen lan bihurtzeak baizik. Horrek duen edo ez duen esanahia filosofoen eskuetan utziko dugu. Bestela, norberak ...