Caótica Ana Julio Medem (2007)

cinecitta 1456131852781 Cinecittá | 2007-08-26 23:15
4

Gure alderdi ilun eta tragikoenak, memorian galduta ditugun horiek, ezagutzeko aukera emango baligute, zer egingo genuke?  Hori da Anak istorio honetan erabaki behar duena: barruan duenari aurre egin, ala ihesi joan.

Ana margolari gaztea aitarekin bizi izan da 18 urte bete arte Eivissa (Herrialde Katalanak) irlako kobazulo batean. Ana pertsona askea, alaia eta baikorra da, bere margoek adierazten duten moduan, baina badu berak oraindik ezagutzen ez duen alde ilun bat. Egun batean, Frantziako emakume aberats bat azaldu eta Madrila joateko aukera emango dio. Bertan, bere inkontzientean ezkutatuta duena ezagutzen hasiko da.

Medemek maisuki zuzentzen du, beste behin ere, bere azken lana. Planifikazio aberatsari metafora bisual eta sentimenez betetako eszenak gehitzen dizkio, eta, ohi duen moduan, forma eta edukiaren arteko oreka txukuna lortzen du: “Caotíca Ana”-n ez dago ezer kasualitatez jarrita, dena da zentzumen eta sentipenen eragingarri.

Gidoia, une batzuetan, ez da sinesgarria ez bazara Medem-en mezuan barneratzen. Protagonistaren barne gatazka da axola duena, filme klasikoen jarraipen logikoaren gainetik. Honela, hipnosiaren munduan barneratzen gaitu, eta hipnotizatzaile batek lan egiten duen moduan, atzera kontatzen hasten da, 10etik 0ra heldu arte. 10 pausu horiek egituratzen dute filma, 10 segundok, hamaika bizitzak, beldur askok, eta beldur horri aurre egiteko indarrak.

“Caótica Ana” Julio Medem-ek soilik egin zezakeen filmea da. Zuzendariaren begirada gailentzen da uneoro: berak hipnotizatuko gaitu, eta Ana bihurtu. Gure barnean dugun minari, gure iraganaren tragediari begiratzera gonbidatzen gaitu.Gonbidatu, ala behartu, ikusleak hipnotizatzailearen eskuetan egongo baikara. Zuzendari handi batek baino lor ez dezakeena lortzen du Medem-ek: zinema aretoan sartzen dena berak nahi duen tokira berak nahi duen moduan eramatea.

Zer izan ginen garena izan baino lehen, biak bereiz badaitezke? Zer izango garen geuk erabaki dezakegu, iragana baino ez delako idatzita dagoena. Baina, iragan hori irakurtzen al dugu? Prest zaude zure beldurretan barne-bidaia bat egiteko? Hala bada, ikusi Julio Medem-en azken proposamena, eta ondoren erabaki: nolakoa izan nahi duzu?

http://www.juliomedem.org/caoticaana/index.html

borthuzai

borthuzai 2007-08-27 10:36 #1

Caótica Ana! Jo, a zer inbidia ematen didazun! Ni ere ikusteko irrikitan nago! Datorren asteburuan edo beharko du ordea! :-)

Kontatuko dizu(e)t zer iruditzen zaidan.

borthuzai

borthuzai 2007-09-03 18:01 #2

demontre! ba jada ikusi dut, eta ez zait gehiegi gustatu!
ez dakit........... ez zait gustatu!
zer egingo diogu ba!
esparragoak jaten jarraitu beharko!! :-)

DrRobert

DrRobert 2007-09-03 18:51 #3

Txirritak esan tzian ba:

"Baina gusto guztiyak/ez tira munduan"

Medemek horixe dik, gustatzea bezain erraza dela ez gustatzea. Inoren iritzirik jakin gabe joan ninduan filmea ikustera, eta geroztik saltseatu diat pixka bat han eta hemen, eta denetik irakurri/entzun diat. Batzuentzat maisulana duk, eta beste batzuentzat zirina. Ukatu ezin zaiona lengoaia propio bat garatu izana da, ezta bere lanek duten kalitate artistikoa ere. Horrek ematen dik beti hizpidea, alegia, zerbait esaten duten sortzaileetakoa dela, nahiz eta esaten ari den hori denentzat atsegingarri ez izan. Hortik aurrera, libre  esparragoak jatea (gustatuz gero, jakina)!

borthuzai

borthuzai 2007-09-04 21:08 #4

ba niri, esaten duenaren zati bat gustatzen zait (biolatzaile eta putena...)
baina beste zatia (aurreko bizitzena...) inondik ere ez. Agian horrek ere zeresana izan lezake nire iritzian (hots, filmaren argumentuaren zati horrek barregurea sortzean, ni 'Ana' ez bihurtzea eta historia sinesgarria ez egitea...) baina filma beraren 'forma' ere ez zitzaidan gehiegi gustatu. Zenbait irudi oso polit eta indartsu ditu, bai, baina filmaren erritmoan eta gehiegi esan nahi izatean datza nire ustez akats nagusiena. Ez dakit, estatu batuetako zatian leku eta denbora jauzi asko ematen dira...
Beno, ez dakit, gauza mordo bat dira azken batetan. Eta azken batetan, ez zitzaidala gehiegi gustatu :-)

Utzi iruzkina: