Kategoria: izan
Kurtso hasera bakoitzean, euskaldunon bizi-indarrari hatsa emateko jarraipena ematen diegu ikastolen festen bira nazionalari, Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz egin ondoren, Kilometroak eta Nafarroa Oinezekin bira itxiz. Horren inguruan hainbatek geure gogoetak egiten ditugu, geure jardunari eta zentzuari termometroa ipiniz. Eta gogoeta hori partekatzea du gaurko idatzi honek helburu. Ikusten ari gara egin diren adierazpen publiko batzuk burujabetza aktibatzeko ON eta KLIK egiten dutela, piztuz eta aktibatuz, eta, beste zenbaitek berriz STOP emanez, gelditu. ...
Neure eguberrietako olerkia zuentzat: Iragarki hau ikusi dut jada karrikan: VÁNOCE JSOU TADY! EGUBERRION, GABON! Egun berria hemen da gau berri bat heldu da argitsu eta itxaropentsu, itxaropen hautsiak berritzeko, kopetilunak argitzeko, bihotz kolpatuak milikatzeko. Egun berria iratzarri da gau berri baten ametsa piztu da minak, penak eta negarrak a...
Aurtengo urtea amaitzen, Getaria Zarautz proba egin dugu. Ander Isusik 55.42 pasa du uretan eta Andrea Izagirrek berriz 49.32. Aurtengo berezitasun itsaso mugitua izan de helmuga mugitu behar izan dutelarik eta amaitzeko olatuak hartzen ibili.
Hauek dira argazki batzuk:
Batasunak bide egokia abiatu duela uste du Fernando Moraleda Espainiako Komunikaziorako Estatu idazkariak. Izan ere, Moraledaren ustez Batasunak Barañainen (Nafarroa) eta Getxon (Bizkaia) asteburuan gertatutakoak gertakari larritzat jo izanak "aldaketa bat dakar". Estatuko Komunikazio idazkariak, baina, hasitako bidea "erabat" ibili dezala eskatu dio Batasunari, "legea betez". Moraledak orain arte dituen datuen arabera eta Batasunak egindako adierazpenak kontuan hartuta asteburuko "kale borroka" erasoak ez dira aldez aurretik jasotako agindu baten erantzuna.