Irakurtzeko modu ugari dago, antza. Ohartuki leitu daiteke, edo pasa-pasa eginda. Nik uste utzi egin behar zaiola testuari norbera eramaten (horretarako behar besteko indarra badauka, bederen), eta xehetasunak bigarren irakurraldi baterako utzi (halakorik nekez izaten den arren).Elurra irakurtzen ari naiz egunokin. Lehendik ezagutzen nituen Fernando Rey (Pereirak dioenez, Gure etxeko kontuak, Oker ttiki garrantzigabeak...) eta Monika Etxebarria (Hildakoen entziklopedia, Goragalea...) itzultzaileak, baina hauxe da elkarlanean egin duten lehenbiziko literatura-itzulpena, batak gaztelaniatik e...


Hiru irakurgai gomendatuko dizkizuet gaur:Milan Kunderari egotzi diote polizia politikoarentzat salatzaile aritu izana unibertsitate-garaian. Hark ezeztu egin du. Espioi eta polizien istorioa.Fernando Reyk zuzentze-lanari buruzko saio bat eskaini zuen Euskalema elkartean. Hemen duzue han banatutako materiala. Jakingarria.Mikel Hernandez Abaituak artikulu luze bat idatzi du Volgako Batelariak inoizkarian, Euskaltzaindiaren zenbait jokaera kritikatzeko eta XX. mendeko idazleen ekarria aldarrikatzeko. Eztabaida.


Autobusa abiatu orduko, leiho ondoan eseritako bidaiariak begiak zabal-zabalik ireki zituen zerbait berria ikusteko esperantzan [...]Pamuk, Orham: Elurra, Elkarlanean, Donostia, 2007 (itzultzaileak: Fernando Rey eta Monika Etxebarria). Esaldia betegina da; ezin daiteke hobeto agertu pertsonaiaren aditasuna.* Estonierazko edizioaren azala.


Azken iruzkinak