Kategoria: euskeraz
Ba hori, asko bilatu ondoren, ez dot aurkitu euskeraz egindako fororik. Horregaitik, euskerazko lehen foroa sortzera animatu naiz. Foroa.eus en aurkitu dezakezue. Nola hobetu edo antolatu edo zerbait proposatu gure badozue, sartu eta bidali mezu bat. Eskerrik asko!!
Aurtengo ekitaldi nazionaleko argazki sorta batzuk (Hendaia - Ficoba) Euskal jai nazional honen inguruko albisteak:- Independentistak sarearen webgunean agerturiko argazkiak:1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 / 10 / 11 / 12 / 13 / 14 / 15 / 16 / 17 / 18 // 19 / 20 / 21 / 24 / 25 / 26 / 27 / 28 / 29 / 30 / 31 / 32 / 33 / +1 / +2 . Grabaturiko bideoak: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 .- Ekinklik argazkiak (Iruñerria) ateratakoak:1 / 2 / 3 / 4 / ...
Aberri Eguna dela eta, Izalgo kaleetan agerturiko kartelakGiro aparta izan zen dudarik gabe, aurtengo Aberri Egunean. Urtez urte jende kopurua gora egin duen Irun eta Hendaiaren arteko martxak, ikaragarrizko jendetza bildu zuen Santiagoko zubian. Nazio Eztabaida Guneak Aberri Eguneko deialdi bateratuari PNV eta EA alderdiek muzin egin bazioten ere, milaka herritarrek partehartu zuten egun osoko ekimenetan. Argazki gehiago: 1 / 2 . Martxa Nazionala hasi aurretik, dantzariakUrtero bezela, ETA erakunde armatuak komunikatu bat a...
Euskal Herrian hainbeste maite ditugun jaiak jada hemen dira. Inauteriak, kultura eta mitologia uztartuz, mila kolorez bete ditu gure herrietako txoko guztiak. Joaldunak batetik besteraJada, Nafarroa Garaian hasi dira ospakizunekin: - Leitzako ihoteak: 1 / 2 / 3 / 4 . - Ituren, Aurtitz eta Zubietako inauteriak: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 . - Sunbillako inauteriak: 1 / 2 . - Doneztebeko inauteriak: 1 / 2 . &...
Batzuek Espainiako monarkia neofrankistarekin komodo bizi diren bitartean, oraindik badago euskal herritar aunitz Euskal Herriaren askatasunean amesten duenik. Alderdi poltronero asko dabil Euskadi autonomia egituratu eta bultzatzen, eta ahalegin haundiak egiten ari dira ConfeBask enpresarien gustoko aberri autonomiko bat sortzeko.Horrelako panorama itsusia ikusita, eta Espainiako nahiz Frantziako Estatuen kriminalizazio, errepresio eta ukazioak gaindituz, bada oraindik Euskal Herrian duintasunez borrokatzen duten makina bat herritar. Ilusio izpi bat sortzen dute ematen dituzten pausu bakoi...
Astelehen honetatik iganderarte, makina bat ekintza egingo dira Euskal Herriko herri, auzo eta errepideetan. Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 / 10 / 11 / 12 / 13 / 14 / 15 / 16 .Denetarik:- Bera herriaren kasua (2009-07-16).
Urtero bezela, udazkenean Euskal Herrian Euskerazek (EHE) antolatuta Ezabaketa Astea iritsi da. Azaroaren 10etik 16ra bitartean izango da, eta Euskal Herriko txoko guztietan errepideetako nahiz herri eta auzoetako gaztelerazko seinaleak ezabatuko dira. Euskal toponimia defendatzeko garaia daZerikusia duen informazioa gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 .Goierrin horrelako ekimenak denborarekin egiteari uzten joan bada ere, EHko beste tokietan ekintza kurioso eta txukunak egiten dira. Makina bat ekintza egiten dira aste honetan Ezabat...
Pasadan barikuan hasi ginen disko berria grabaten. DJ Axularren estudioan grabatuko dogu disko barria, AME ESTUDIOAK, Mutrikun. Eskaintza oso interesantea daukate, bai diru aldetik ta baita kalitate aldetik. Disko barriak: Begibideak izengo dau izenburua. BEGIBIDEAK, niretzat: aurpegietan dekoguzen begien ibilbideak dira, bizitzak markatzen dituelako gure bideak. Hitza asmatua zela pentsaten nuen, ze harrokeria. Ez da asmatua!! Andima Ibinagabeitiak, elantxobeko poetak erabiltzen du bere testuetan. Berarentzat -begibidea- hitzak ikuspuntu esanahia dauka. Honek be interesgarria d...
Beste bi oiartzuar pasatu dira Osinaldeko bertso sariketako finalera Izalgo Axari proban. Bertako epaimahaikoak aukeratuta, hauek izan dira pasa dan ostiraleko bertsolaririk onenak: Ander Lizarralde eta Arkaitz Oiarzabal. Bian hala biak, lehengo urteko finalera ere iritsi ziren. Gaueko ordubata terdiak arte iraun zuen saioak Izalen, honako sei gazte hauek aritu ziren bertsotan: Julio Soto, Arkaitz Oiartzabal, Ander Lizarralde, Itsaso Paia, Unai Gaztelumendi eta Erika Lagoma. Afaldu ondoren hasi zen saioa, Ion Telleria idiazabaldarra aurkezle zutela. Giro onean joan zen g...
Euskal bertsolaritzaren inguruan ingelesez egindako bideoa. Iragana eta orainaren azterketa.