EHEk urteroko Ezabaketa Astea antolatu du
Urtero bezela, udazkenean Euskal Herrian Euskerazek (EHE) antolatuta Ezabaketa Astea iritsi da. Azaroaren 10etik 16ra bitartean izango da, eta Euskal Herriko txoko guztietan errepideetako nahiz herri eta auzoetako gaztelerazko seinaleak ezabatuko dira.
Euskal toponimia defendatzeko garaia da
Zerikusia duen informazioa gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 .
Goierrin horrelako ekimenak denborarekin egiteari uzten joan bada ere, EHko beste tokietan ekintza kurioso eta txukunak egiten dira.
Ezabatzeaz gain, euskerazko seinaleak ere jartzen dira
Lehengo urtean, ezabaketa ekintzak burutu ziren Izalen. Hemen dituzue ekintzaren argazki batzuk:
Gure herrian, euskarak normaltasunez bere tokia izanagatik ere, gaztelera hutsean eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako bilinguista seinale asko daude. Aipatzekoa da, oraindela laupabost urte Euskaltzaindiak "Ursuaran" ordez "Urtsuaran" hitza jartzeko eskatu ziola (euskaratzeko) Etxegarateko autobideko seinaleetan. Gaur egun, oraindik ez dute erderazko seinaleak ordezkatu.
Horrela dijoa astea: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 .