Aberri Eguna 2009

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2009-04-14 16:30

    Aberri Eguna dela eta, Izalgo kaleetan agerturiko kartelak

Giro aparta izan zen dudarik gabe, aurtengo Aberri Egunean. Urtez urte jende kopurua gora egin duen Irun eta Hendaiaren arteko martxak, ikaragarrizko jendetza bildu zuen Santiagoko zubian. Nazio Eztabaida Guneak Aberri Eguneko deialdi bateratuari PNV eta EA alderdiek muzin egin bazioten ere, milaka herritarrek partehartu zuten egun osoko ekimenetan. Argazki gehiago: 1 / 2 .

    Martxa Nazionala hasi aurretik, dantzariak

Urtero bezela, ETA erakunde armatuak komunikatu bat atera zuen egun seinalatu honetan ( 1 / 2 / 3 ).

Gazte Martxa'09 Amaiur-Garazi
Bi urtez behin egiten den Gazte Martxan, Apirilak 10, 11 eta 12an ehundaka gazte independentistek partehartu zuten. Hemen duzue, Gaztesareak eginiko jarraipen bereziaren lotura.