Oiarzabal eta Lizarralde sailkatu ziren Axari bertso sariketan
Beste bi oiartzuar pasatu dira Osinaldeko bertso
sariketako finalera Izalgo Axari proban. Bertako epaimahaikoak aukeratuta, hauek izan dira pasa dan ostiraleko bertsolaririk onenak:
Ander Lizarralde eta Arkaitz Oiarzabal. Bian hala biak, lehengo urteko finalera ere iritsi ziren.
Gaueko ordubata terdiak arte iraun zuen saioak
Izalen, honako sei gazte hauek aritu ziren bertsotan: Julio Soto,
Arkaitz Oiartzabal, Ander Lizarralde, Itsaso Paia, Unai Gaztelumendi
eta Erika Lagoma. Afaldu ondoren hasi zen saioa, Ion Telleria
idiazabaldarra aurkezle zutela. Giro onean joan zen gaua.
Nola ez, Goierri Teledespista han izan zen
Esan behar da, entzuleen saria
Lizarralderentzat izan zela, saio paregabea egin baitzuen Anderrek. Besteak beste, saioaren hasieran txerri bat zela esan zuen denen sorpresarako; baina hori bai, elkartean zozketatzen zen txerrikumea baino freskoagoa zela bota zuen. Beste perla asko ere bota zuen saioan zehar, eta saioa amaitzear zegoela, entzuleen saria zen bi txanpai botila ematean zera galdetu zien entzuleei: saioko bertsolaririk mozkorrenari, nola alkohol gehiago eman zezaketen. Hain zuzen ere, afal osteko kopek baino irrifarre gehiago eragin zuten Anderren bertsoek.
Lehengo urteko zozketatutako txerrikumea
Ez dugu ahaztu behar, lehengo urteko Izalgo saioan Arkaitzek saio paregabea egin zuen eta entzuleen saria eraman zuela. Baina finaleko saioan, Urdangarinek eraman zuen Osinalde txapela.
Aurreko astean Ordizian, Argi Berri
elkartean, Alaia Martin oiartzuarra sailkatu zen Aitzol Barandiaran
ataundarrarekin batera. Axari Elkarteko proba eta gero, Aztiriko eta Gabiriko saioak falta dira. Apirilaren 24an jokatuko da finala Gabirian hain zuzen ere.
Informazio gehiago, gaztetxeko blogean. ( + )
Urtean zehar, Izalen bertsolaritza eskeintza oso eskasa da
Egia esan, urtean zehar Urtsuarango (1), Kateko (1,2,3) eta Izal herriko festetan mugatzen da Izalgo euskal kultur eskeintza. Axari Elkartean egin den bertso saioaren moduko gauza gutxi egiten dira (1,2), eta eskertzekoa da Izalgo Bertsozaleek antolatutako saioa.
Salatzekoa da, horrelako bertso saiorik ez dugula topatzen Udaletxeko kultur agendan; eta gutxiago Izalgo Udalak antolaturikoak. Eta ondorioz txalotzekoa da noski, Izalgo Gazte Asanbladak urtean zehar egiten duen lana (1,2,3/4,5/6/7). Antolatzen dituen festestetako egitarauetan euskal kulturak pixu handia du; eta besteak beste, gazte asanbladakoek triki poteo, bertso afari, berbena eta akelarre asko antolatutzen dituzte Izalgo kaleetan zehar nahiz gaztetxean.
Gazte asanbladaren logotipoa; eta gaztetxeko komunikazio arduraduna
Hamaika bertute, proiektu berria
Sortu berri den talde honetan, bertsolari gazteak biltzeaz gain, gai jartzaile eta
abarrek bertsogintzan jarduteko gogotsu dauden jendea ere biltzen da.
Hamaika bertuteko kideek bertso-saioak antolatzeko
baliabide urriak dituzten antolatzaileei bertso-saioak antolatzeko
aukera eskaini nahi die: mugimendu sozialei (gaztetxe, gazte asanblada, elkarte...), lagun
koadrilei, elkarte gastronomikoei,
auzoetako festen batzordeei…
Autoeraketa
eta autogestioa dira Hamaika bertuten
bildu diren kideen oinarriak.
Bertsolari bakoitzarentzako 25€ eta bertako gastuen truke (afaria edo bazkaria, saioko tragoak…) egiten dute bertsotan.
Informazio gehiago beraien webgunean duzue.