Kaixo lagunok! Jakingo duzuen bezala, hurrengo hiru hilabeteetan Corken izango naiz praktikak egiten. Cork (Corcaigh gaelikoz), Irlandar Errepublikako hegoaldean kokatzen da, itsasotik 20 km. ingurura. 200.00 biztanle izan arren, estatuko bigarren hiririk jendetsuena da, Dublinen ostean. Cork konderriko hiriburua da eta Munster probintziaren barruan dago. Hiria, Lee ibaiak zeharkatzen du bi kanalen bitartez, berau hiru zatitan banatuz. Erdian geratzen den zatia hiriaren erdigunea dela esan genezake. Cork, Irlanda hegoaldeko itsas sarrera nagusiena da eta bertan zein ondoko herrixka tx...


Erasmus Padovan

niente_di_niente 1456151822488 Mari Domingi | 2008-02-28 14:35

Izugarrizko sorpresa YouTuben ikusi dudana! interneten Padova izena sartu eta Jesusek eginiko bideo bat aurkitu! erasmus esperientzia ezinhobea birgogoratzeko melankolia pixka bat behar delako, gorantziak guztioi! un bacio forte a tutti!


Garai batean, zozketetan parte hartzeko ohitura nuen. Zine-sarrerak, kamisetak, gauza txikiak. Euskaldunon Egunkariaren zozketa horretan ere hartu nuen parte, 1999aren amaieran. Diziplina desberdinetako “Urteko Onenak” aukeratu eta Pariserako bidaia bat irabazteko aukera eskaintzen zuen kazetak. Eta hara, niri tokatu zitzaidan: asteburu bat Parisen! Orduko mutil-lagunarekin joan nintzen, 2000ko otsailean. TGVa eta hotela musu-truk genuen. Gure poltsikotik ordaindu beharrekoa zen, ordea, Hendaiarainoko trena eta jatekoak. Eta gure poltsikoak makal zebiltzan garai hartan. Metroa hartu barik i...


Azken iruzkinak