Kaixo lagunok! Jakingo duzuen bezala, hurrengo hiru hilabeteetan Corken izango naiz praktikak egiten. Cork (Corcaigh gaelikoz), Irlandar Errepublikako hegoaldean kokatzen da, itsasotik 20 km. ingurura. 200.00 biztanle izan arren, estatuko bigarren hiririk jendetsuena da, Dublinen ostean. Cork konderriko hiriburua da eta Munster probintziaren barruan dago. Hiria, Lee ibaiak zeharkatzen du bi kanalen bitartez, berau hiru zatitan banatuz. Erdian geratzen den zatia hiriaren erdigunea dela esan genezake. Cork, Irlanda hegoaldeko itsas sarrera nagusiena da eta bertan zein ondoko herrixka tx...