Sei hilabete oporretan egon ondoren, berriro martxan jarri nahi dugu blog hau. Hemendik aurrera, Arakil eta Irurtzungo berriak hemen izango dituzue.  Blogaren arrakasta edo porrotak, parte hartzean datza. Blog hau  irekia da eta nahi duzuen informazioa sar daiteke. Animo, eta parte hartzera!


BLOGAK.COM

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-12-30 16:26

Bada kontutxo bat aspaldi honetan kezkatu samartuta naukana: euskaldunon blogosfera. Hau da, euskaraz “blogeatzen” dugunontzat zenbat eta zer-nolako ziber-esparruak ditugun. Izan ere, euskaldunona bezalako mundu txikitxo batek arrisku handiak ditu, baita Internet sarean ere, irentsia izan eta, nolabait, desagerrarazteko.     Nik blog hau irekiko nuela erabaki nuenean, orain lauzpabost hilabete baino ez direla, oso garbi nuen euskaraz jardungo nuela blogean eta, horrenbestez, euskarazko blog-guneren batean izan beharko zuela oinarri. Zorionez, aukera bat baino gehiago nituen horre...


Hasi berri naiz blogosferaren munduan. Beste blogari batzuen blogetan egon naiz kuxkuxean, ez kopiatzeko, ideiak hartzeko baizik. Aztertu ditudan bost blogak oso desberdinak dira, aberasgarria izan da, beraz, ibilbidea.   Luistxo Fernandezen Ingelesen Hilerria izugarri gustatu zait, batez ere Japoniari eskaini dion tartea. Badirudi mundu globalizatu uniforme honetan, aukerak daudela gugandik asko urruntzen diren modus vivendi-ak ezagutzeko. Idazteko modua ere oso pertsonala da eta nik gustuko dut, batez ere, ironia aske uzten duenean. Argazkiei eta irudiei izugarrizko garrantzia ematen...