Kategoria: askapen
01. Sarrera Webgunetxo hau egiterakoan, gure abiapuntua Piezas para un retrato liburua izan da, María López Vigil egilearena. Hainbat eta hainbat testigantza jasotzen ditu liburu honek Oscar Romerori ... 02. Hasierako fedea Aldaketa, konbertsio edo bihotz berritze handia ematen da bere bizimoduan. Hasierako urteetan, apaiz bezala eta gotzain laneko lehen urteetan ohizko fede bizi batetan murgilduta ikusten dugu ... 03. Rutilio Granderen hilketa Rutilio Grande apaizaren hilketa da, hain zuzen ere lehen apaiz eraila El Salvadorren (104)...
Webgunetxo hau egiterakoan, gure abiapuntua Piezas para un retrato liburua izan da, María López Vigil egilearena. Hainbat eta hainbat testigantza jasotzen ditu liburu honek Oscar Romerori buruzkoak.Egia esan oso atal autobiografiko gutxi dago. Hala ere, sarri bere hurbileko lagun eta lankideen hitzak direnez pertsonaia honen barne erretratua egin dezakegu. Oso liburu hunkigarria da, emozioz idatzita eta ez neutraltasun hotz eta aseptiko batekin. Idazleak ere parte hartzen du testigantzen aukera egiterakoan eta idazteko eran. Behin baino sarriago, negar malkoak ere ateratzen dira pasart...
Aldaketa, konbertsio edo bihotz berritze handia ematen da bere bizimoduan. Hasierako urteetan, apaiz bezala eta gotzain laneko lehen urteetan ohizko fede bizi batetan murgilduta ikusten dugu Romero.Denon lagun izan nahi, baina adiskide min aberats asko. Pobreenganako bada aukera eta ardura bat, baina apolitikoa, egiturak ukitu gabe. Medellin hirian eman zen Amerikako Gotzain Konferentzia dela eta ez dago hasieran bat ere konforme: “El vivía en pie de sospecha, no arrancaba. Desde un comienzo, cada vez que yo o cualquiera le mencionaba Medellín, el hombre se ponía nervioso y de qué manera...
Rutilio Grande apaizaren hilketa da, hain zuzen ere lehen apaiz eraila El Salvadorren (104), Romeroren bihotzberritzearen abiapuntua.Bere fede tradizionalean, apaiz baten hilketak asko suposatu zuen. Horren ondorengo ekintzek (hiru egun eskola gabe ikastetxe katolikoetan, meza bakarra bere hiletarako beste guztiak bertan behera utzita...) zurrumurru eta arazo asko ekarri zuen. “Ese aplauso ratifica la alegría profunda que mi corazón siente al tomar posesión de la arquidiócesis y sentir que mi propia debilidad, que mis propias incapacidades, encuentran su complemento, su fuerza, su valentí...
Liburuan zehar argi eta garbi ageri dira Romeroren arazoak bere hitz ausarta eta ekintza konprometituagatik.Arazoak herri agintariekin eta familia aberatsekin. Hau prozesu luze baten ondorioa izan zen. Hasieran euren laguna izan bazen ere, urteak aurrera joan eta aldendu egiten zaizkio, eta azkenean aurka jarri. Jende aberats horrek ezin du jasan bere gehiegikeriazko jabetzaren aurkako hitzarik, eta gutxiago Eliz goi agintari baten ahotik badator. Arazoak epaileekin, haien epelkeriagatik (180), irratiaz ere zabaltzen ziren bere igandeetako sermoietan ageri zirenak. Arazoak militarreki...
“Mi otro temor es acerca de los riesgos de mi vida. Me cuesta aceptar una muerte violenta, que en estas circunstancias es muy posible, incluso el señor Nuncio de Costa Rica me avisó de peligros inminentes para esta semana...Pongo bajo la providencia amorosa de Dios toda mi vida y acepto con fe en él mi muerte por más difícil que sea (...). Me basta para estar feliz y confiado saber con seguridad que en El está mi vida y mi muerte, que a pesar de mis pecados, en él he puesto mi confianza y no quedaré confundido y otros proseguirán con más sabiduría y santidad los trabajos de la Iglesia y de...
Gure idazlana amaitzen dago. Esanguratsua Romeroren ibilbidea. Normalean zenbat eta urte gehiago eduki, gutxiago arriskatzen dugu gure bizimoduan. Romerok alderantzizko bidea egin zuen: edadean gora, profeta bilakatu zen herri harentzako. Ez berak hala nahi izanda, herriak eskatu eta Jainkoarekin otoitz luzeetan elkarrizketatuta baizik.Elizaren hierarkian gorantz egin beharrean, une batez behera begiratu, bere herriaren sufrimendua eta fedea sufritu eta sinistu eta bihotzberritu zen. Ez arazorik gabe, tentsio artean baizik. Jeremiasek Erregeri egiten bazion oihu, bere apaiz eta jauntxoei,...
Bukatu orduko, hona Romerok El Salvadorreko katedralean, 1978. Irailaren 3an eginiko homiliaren pasartetxo bat. Egun horretan Jer 20, 7-9 suertatzen da igandeetako irakurgaien artean. Hona Jeremiasen testua: “Liluratu egin nauzu, Jauna, eta ni zure lilurapean erori; bortxatu egin nauzu eta menperatu. Barregarri gertatu naiz egun osoan, burlaka ari zaizkit denak. Hitz egin behar dudan bakoitzean garrasi egin behar izaten dut laguntza eske, indarkeria eta zapalkuntzaren aurka hots egin. Zure hitza iragartzen dudalako, oi Jauna, irain- eta iseka-bide naiz egun guztian. Pentsatu izan dut: “Ez ...
Kristok gizon egin nahi izan du, berak dakarren Aitaren argia gizon-emakume eta herri guztien bizitza bihur dadin. Badakit zuetariko asko asaldatu egiten dela hitz hauekin eta uste dutela eta diotela Barri Onaren iragarpena albo batera utzita, politikan sartu naizela. Baina nik ez dut salaketa hau onartzen. Izan ere, ni gogotik ahalegintzen naiz Batikano II.ak, Medellin eta Pueblako biltzarrek bultzatu nahi izan duten guztia, idatzita eduki eta teorian ikasteaz gain, bizitzen eta gaur eguneko gure errealitate gatazkatsu honetara ekartzen Berri Ona behar bezala iragarriz... gure herriaren...