01. Sarrera
Webgunetxo hau egiterakoan, gure abiapuntua Piezas para un retrato liburua izan da, María López Vigil egilearena. Hainbat eta hainbat testigantza jasotzen ditu liburu honek Oscar Romerori buruzkoak.
Egia esan oso atal autobiografiko gutxi dago. Hala ere, sarri bere hurbileko lagun eta lankideen hitzak direnez pertsonaia honen barne erretratua egin dezakegu.
Oso liburu hunkigarria da, emozioz idatzita eta ez neutraltasun hotz eta aseptiko batekin. Idazleak ere parte hartzen du testigantzen aukera egiterakoan eta idazteko eran. Behin baino sarriago, negar malkoak ere ateratzen dira pasarteok irakurri eta pertsonaiarekin eta herriarekin identifikatuz.
Nire kasuan, hortik aparte, azken urteotako bizipenak gogoarazi dizkit liburuak, jakinik Ekuador eta El Salvadorreko egoera ez dela berdina. Hala ere baserrietako elkarteen egoera, jende xehearen larritasunak, fede bizia... oso antzekoak dira.
LÓPEZ VIGIL, MARÍA, Monseñor Romero. Piezas para un retrato, UCA editores, San Salvador, 1993. Guk dakigula gaztelaniaz sei argitalpen izan ditu gutxienez liburu honek, El Salvador eta Cuban, et itzulpenak ingelesez, frantseseraz eta alemaneraz.