03. Rutilio Granderen hilketa

romero 1456152340153 Oscar Romero | 2008-03-26 11:31


Rutilio Grande apaizaren hilketa da, hain zuzen ere lehen apaiz eraila El Salvadorren (104), Romeroren bihotzberritzearen abiapuntua.

Bere fede tradizionalean, apaiz baten hilketak asko suposatu zuen. Horren ondorengo ekintzek (hiru egun eskola gabe ikastetxe katolikoetan, meza bakarra bere hiletarako beste guztiak bertan behera utzita...) zurrumurru eta arazo asko ekarri zuen.

“Ese aplauso ratifica la alegría profunda que mi corazón siente al tomar posesión de la arquidiócesis y sentir que mi propia debilidad, que mis propias incapacidades, encuentran su complemento, su fuerza, su valentía, en un presbiterio unido. ¡El que toca a uno de mis sacerdotes a mí me toca! (109)” hileta elizkizuneko hitzak ditugu.

Alde batetik bere ahulezia aitortzen du jendearen aurrean, bestetik bere apaiz eta herriarekin bategin nahia: barne kontraesan honek jarraitu egingo du bere bizi guztian.

“Herri bateoa” une honetan izan zuela dio testiguak (109), ur-bateoa eta odol-bateoarekin konparaturik.

Bere aldaketa eta bihotzberritze bidea horretan doa.

Alde batetik bere artzapezpiku lanean eraginkortasuna bilatu: Caritasen (124, 120), irratian (123, 129).

Baina era berean pobreak eskaintzen dion janari apurra onartzen ikasi (119) bere txikitasunaren ezaugarri, jendeari entzun eta orduak eta orduak eman horretan (128, 134),...

Bere aldaketa eta horren arrazoiak kontatzen dizkio lekuko bati, honela bukatuz:

“Cambié, sí, pero también es que volví de regreso” (148-149), horrela laburbilduz: herritik Erromara, eta gero umeen heriotza, miseria, nekazarien hilketak, pobrezia, Rutilio apaizaren hilketa ikusirik herriarengana itzuli.

Kasu bat aipatzekotan, Felipe Chacón izan zenaren gorpua aurkitu zutenean, desitxuratua, zakurrez inguratua, aurpegiko azala kenduta: ez al da Isaiasek kantatzen duen Jainkoaren zerbitzariaren irudia bera? (162)