02. Hasierako fedea

romero 1456152340153 Oscar Romero | 2008-03-26 11:34


Aldaketa, konbertsio edo bihotz berritze handia ematen da bere bizimoduan. Hasierako urteetan, apaiz bezala eta gotzain laneko lehen urteetan ohizko fede bizi batetan murgilduta ikusten dugu Romero.

Denon lagun izan nahi, baina adiskide min aberats asko. Pobreenganako bada aukera eta ardura bat, baina apolitikoa, egiturak ukitu gabe.

Medellin hirian eman zen Amerikako Gotzain Konferentzia dela eta ez dago hasieran bat ere konforme: “El vivía en pie de sospecha, no arrancaba. Desde un comienzo, cada vez que yo o cualquiera le mencionaba Medellín, el hombre se ponía nervioso y de qué manera le agarraba un tic” (65 or).

Aipamen berezia merezi du Los Naranjosetako Nekazarien hezkuntza etxearekin izan zituen gorabeherak. Hango hezitzaileen aurka apaiz komunistak zirela eta salaketa zegoen. Zuhur eta zalantzaz beterik ibili zen horretan Romero. Eta istiluak ere izan zituen (68-70).

Hala ere, bere ideologia guztia arren, ez zituen bazter batera utzi baserritarrekin elkarrizketak (65), Jainkoaren Hitzari buruzko elkarrizketak (67).
Profetikoa eta poetikoa gertatzen da santugile batekin daukan elkarrizketa (70), baserri munduko poesiaz beterik, santugileak laster bertako santu baten irudia egingo duela iragartzen dionean.

Eliz eredu ezberdinak, apaiz joera ezberdinak... ez dakit nik Jainko irudi ezberdinak ez ote dauden borrokan. Azkena zaila da justifikatzen, baina lehen bi puntuak argi eta garbi agertzen zaizkigu gotzaiberri San Migueleko apaizekin egiten duen lehen bilera (56).

“Zer itxaroten duzue gotzain honengandik?” galdetzen die elizbarrutiko apaizei. Apaiz bat estipendioak direla, beste bat bilerak direla... eta badira gutxi batzuk, honela diotenak:

“Monseñor, lo que esperamos es que usted nos deje equivocarnos. Y si nos equivocamos, usted nos dé razones y no órdenes”.