* * *
LXXV
Aimenge, frustratua; xut eta erne, balekibale, areago frustratuko ez banaiz, ez banute.
-
Ari gitun, ari, larrutan, biluzgorritu eta larrutan, ororen aitzinean larrutan, ahalkegabe, bixtan dena. Usu aritzen gitun amontegin, bapo amontegin, zein-nahireki, zein-nahireki aritzen baikara xikokan, edo aantxu zein-nahireki, kasuaren arabera.
-
Eneki elkartu nahi. Ez dut deusik ere kunprenitzen. Ni... hutsaren hurrengo naiz, ezdeus hutsa naiz, ezdeus huts hutsala: atariko haizea eta biok orobat. Halarik ere, eneki elkartu nahi, ez baitakit zer erran, nolaz joka, nola o...