ATSEGALE TA BERTZEÑO
Nola erran deitu hiztegian ikusi nuen atsegale elea. Kuadratu egin zitzaidan eta gogoaren baitan sartu.
* * *
Emaztearekin sekula santan ez atserik ez atsegalerik ere; Haroko lagun batek antzekoa derasa, baina gizonaz kestione: con él ni solaz ni solaz salaz, ná de ná, nanay de la China, ¡y es hombre! Ni orai hamar urte ohartu nintzen ezen eragiten ez banion kasu mikorik ez; eragiten banion egia da sekula santan ere ez zidala ezezkorik emaiten, baina eneganatu artio, a, zeinen zen denbora luzea iraganik ! Zera pentsatu nuen: Ez zioat eraginen; nahi badu, jin eginen duk, nahi ez badu, ez duk jinen: ez duk jin, ez zian jin nahi eta elkarrekin izanagatik berex ari nuk, albait guttienetan egoiten nuk harekin; gainerat, noizbait, atxurrean, bizi-biziki gaizki eta geroztik haserrekor diet, oldarkor; harenak bai harenak oldarraldiak !
Halakotz, orai hari kasu mikorik ez eta idurizko maitagarriei ene kasu guzia, kanpokoei ene so guzia. Emaztea ez hunki, ez biluzik ikus... ikus eta txa ! Hauxe miseriaren gorria ! Bertze batto, gero. Mathesonen Kondaira naiz banaiz irakurririk, Charlotte Brontëren Jane Eyre eta sarri Mary Shelleyren Azken gizona dut irakurriren. Eian, ba. Dena den, jalgibiderik ez; afera da zer egin eta nolaz kontsola, ez baitakit zer debru egin.
* * *
Batean ponteigel-puritanoak eta bertzean serorantzekoak; berauek batean eta bertzeak bertzean, eta bertzetzuk ere bai. Utrimque roditur !
Alta, puies, pues, axut !
* * *
Bai dela xarmegarri etxondoko baratzean ari eta neska agertzea, neska pikarrai agertzea, neska halako garagarjus freskoak lagun pikarrai agertzea ! Udara da, udamina. Baita zeinen den xarmegarri ez agertzea baina entzutea, baratzetik entzutea, intzirika ari dela entzutea, oihuxkaz, intzirietarik oihuxketarat eta itzulian, eta gero ixiltarzuna, lo goxo delako marka. Segi dezadan atxurrean, buztana xut !
* * *
Neska laguna alegrantzian da, baditu esperantxa elibat. Eian atxik dezakedan. Alabaina, laket ditu mutilak guziz; ez zait axola hondartzarat bertze mutil baten ekartzea, hura biokin batean larrutan ari izaitea, baina eian maiteko nauen, ene harenganakoa maitasun erromantikoa da, XIX. mendekoaren gisakoa edo, haren gisakoa oraiko likiskeria ere tartean, prefosta.
* * *
Goxatzeko sortu nintzen eta hirur mutilekin ari naiz, hirurei badiotet maitasun erromantikoa, hunenbertze liburu erromantiko naiz irakurririk ! XIX. mendekoak, prefosta.
Haiekin ene eder-itsusia eder da, ezinago eder, eta, beraz, haiek ederrago ikusten nute eta aunitzez maiteago nute. Ezen banute, bihotzean banute, ariman ere bai, eta ariman bezala hunetan, eta eskuen artean, eta ipurmasailen artean uzkiari potta eta milikari ari nitzaielarik.
Aantxu beti banute erabilgarri, eta haiek ez eta bertzeren batek banu erabilgarri.
Haiekin banaiz ni, haiek gabe, nihaur naiz, bakarrik naiz eta kito. Haiekin nahiago, gogoko mutilen batekin nahiago, gero !
* * *
Ez dira irri eta xirri, prefosta, baina egiten dute bai bata bai bertzea, bai batak eta bai bertzeak. Ni tartean, haiei irri, xirri -oroz gainetik, xirri- eta "Ton amour, on adore ton amour, mon pote "
* * *
Atsegale eremuan emazteek gizunen, oroz gainetik gizunen atseginaren zaintzan egin, egiten eta eginen duten lana aitaortu beharra dago. Zertan zeinek zeinen zaintzan egin(ikako) lana aitortu beharra dago.
* * *
Pornografiaren egiten segitzeko... gure ikusleei geronen onena eskaini nahi diegulakotz eta geronen onen eskainiz, arizale, ikusle eta babesle haboro behar dugulakotz, proiektu nonen babesteko; ororen buru, kalitatezko pornografiaren egiten segi nahi dugulakotz, eskuaraz eta eskuaratik.
* * *
Zerbaixka erraiten dit eta eztul egiten du; zerbaixka erran behar diot eta eztul egiten du. Beti hola, eta horrezaz zerbaixka erranez gero, jai dut. Horrek zer adierazten duen ? Kasu mikorik ez eni, kasu zipitzik ere ez: ez zaio interesatzen, bortxaturik entzuten didala. Miseriaren gorria ! Bertze batto.
* * *
Xikokodromoa. Gasteizen eta Iruñean.
Xikokakide, xikokako laguna(k).
* * *
Gure lanean bada zer ikusirik !
* * *
Niganat haurrengatik, arazoren batengatik edo haserre egitekotan baizik ez du jotzen, erran nahi baita, atse-atsegaleengatik ez, sekula santan ere ez. Berauei muzin eta zaputz. Ni bai pito, ments, tutulu, sopikon, txotxolo, mekux, menux eta sinonimo guziak !
* * *
Gasteizko Gaztetxeak badu hamaika urte, gure ekoiztetxeak hamaikatxo. Alabaina, Eskualporn ere ari da urteen metatzen, hasi ginen neskok sarri berrogeitaka hasi beharko gara. Zorionez, bada hogeitakako neska parrasta bat eta luzaz ariko dira tarte horretan, badute luzarako, beraz.
Eta gure ekoiztetxeak bazirudien jai zuela, ja-jai, baina izurritea aitzin arrapiztu eta indartu egin zen, azkartu. Nik uste dinet, no, betiko galdurik badela, bertze norabait joan beharko zarete pikarraitzerat, xikokatzerat: bertze nonbaiteko mutilen buztanak klikatu beharko duzuelakoan nun.
Ez, ba. Nagi, eko. Trebe izan ginen, iaio, abil; kaskagogor izan ginen, eta kaskagogorretan kaskagogorrenak gutarteko bi kaskagorriak izan ziren, haiexek izan ziren: Bastidako ardantze batzuen artean ibili, arno artean amontegin ibili eta ikusleen kopuruak goiti egin zuen. Eskualdunok bagara, gero, larrutako hauta, larrutakoa irriskuan hauteman eta zernahi egiten dugu halako atsegina leku ez dadin, alden ez dadin, atxiki eta sendotzeko. Eskualdun pornodun ere erraiten ohi dugu, aantxu gure leloa da.
Lepoan hartu ta segi aurrera !
* * *
Oxtion aldatu naiz arropaz eta lanean hasi. Gaiazko zerbitzua badut. Bihar, neskeneguna.
Halako zerbitzuetan, maite dut arratsaldea xikokan emaitea; xikokan eta akiduraren akiduraz lo, eta berriz ere xikokan eta lo, eta... urtatu, halako ahamena eta atxurrerat: lagunak joaiten nu -Gai onik igar, no ! Lanaldi on !-, eta biharamunean villavesaz; eta biharamunean lo, eta biharamunaren biharamuneko eguerdi irian Alde Zaharreko merkatu txikirat, eian ze komiki eros dezakedan, ze liburu, ostaturen batean jan-edan ttipi bat hartu eta norabait bazkaltzerat, eta etxerat, bertan siesta egiterat. Larrurik jo ez: gaiaz.
Eroetxean egiten dut lan. Erizain laguntzale naiz.
* * *
Teresa, el cuerpo de Cristo. Filma da eta lagunartean ikusi dut: pixamara soineratu, halako pizzak galdegin, etorri eta, garagarjusak ere lagun, ikusi egin dugu. Laur ginen.
Noizbait, santa Teresak zera erran du: Toda engolfada de Dios, y lo amo tanto que lo tengo prisionero, edo halako. Zer den englofarse begiratu dut eta gero eian eskuaraz nolaz adieraz elgofarse hori eta ohartu naiz hirur lagunak osoki sarturik badirela mutil magunen baitan eta berauek bakotxa bere neska lagunarn baitan bai baita gogoko neska pornoen baitan, bikinidun batzuen baitan, xilkoa ageri duten batzuen baitan... Ni... osoki sartzen naiz... xikokakideek eragiten didaten atseginaren baitan eta santa Teresak bere estasietan baino atse handiagoa sartzen zait korpitz osoan, atsegina ni baitan sartzen da. Emazteok munduratzen ditugun bietarik gizonezkoak dira hoberenak; ni ama naizelarik, pottikoak nahi; zernahi gisaz, neskatoren batez eriko banaiz, ongi jin, ongi erden, eta maite-maite ukanen dut, ukanen dudanez, aita bezalaxe preseski, bixtan dena.
Bertze neska gogoko batzuk eta neroni gituztenek nihortxo ere ez dute ments, bertze neska horiek eta neroni askitto.
* * *
-Non derasan greban direla ?
-Ez dinet gogoan...
-Eta zenbat ?
-Tole ! Tole, omen. Amen-omenka ari nun.
-Ixiki telebirtzara, eian, ba.
Infinizio bat soldadu greban dira orai berean...
* * *
Aktoresa porno gara. Eskualdun aktoresa porno. Ikusle elibatek bagauzkate maitagarrizko aktoresa pornotako. Hemen bagara batzuk, Gasteizko Plaza Zaharreko terraza hauetariko batean. Ordinagailua badugu eta bertako begian badira bertze aktoresa batzuk, berauek Labaren terrazan. Zenbat garen eskualdun aktoresa pornook !
Eta zentsurarik ez. Eta hezteko asmorik ez. Serorantzekoei kasu mikorik ez.
Nik Teresa dut izena eta eskualdun porno ekoiztetxea sorrarazi dut bertze neska batzuekin batean. Oraino ere bagara hogoitakako. Geure geroa !
* * *
-Gu hemen berean baruren gituk.
-Hemen ?
-Bai.
-Bai.
-Ze, ba ?
-Hementxe bizi gituk.
-Hementxe ?
-Bai.
-Bai.
-...Ez zekinat zer erran...
-Ez erran ja ere.
-Serora gituk.
-Serora ?
-Serora.
-Jesusen Magaleko Haur Ortustuen Kongregazionekide.
-Ortustiak erraiten ziguate.
-Baina... baina, hondartzan izan zarete, bikinidun izan zarete...
-Serora gituk, ez puritano edo bertzorduko.
-Oraiko gituk.
-Neska gituk. Zer nahi duk hondartzan soinera dezagun ?
-...
-Eta biluzgorririk ere izaiten gituk hottarako aukera dugularik.
-Segapotoa ere badiagu. Nahi baduk, bertze noizbait elkar gaitezkek.
-...Bai ! Bai !
-Ederki, to !
-Izanen gituk.
-Izanen gitun, izanen garenez !
Serora ziren, eta ez nolanahiko, ez eiki !
* * *
Amak orai hogoita hirur urte munduratu ninduen eta zeinen eijerki, zenbateraino dudan bizitzea maite !
Halarik ere, beti bizi naiz penetan. Izanez ere, banaiz neskazale porrokatua, baina garai hunetako neskak ez dira amattoren garaikoen iduriko, haien ama gehienen iduriko; amatto eta bertze neskak gazte zirelarik halako atsegale amorratuak omen ziren, aste oroz larrutan bai, behin, birritan... ez ziren ez ahalke ez lotsa, eta gorri ziren haboroxenak. Garai hartan, urte haietan Eskual Herrian ez omen zen zaila gogatzen, ez omen zen zaila amontegin ibiltzen; urte gutti izan omen ziren, baina guziak jori, jori-jori, ezinago jori. Ni, semetxo, usu eta aunitz mutilek ibiltzen ninduen hunkika, zirriak tole. Arazorik ez. Izigarri maite nuen aste hundarretan karrikaratzea. Gurasoek argi eta garbi uzten zieten mutilei neskei berek nahi zutena eta horretan kito. Mutil gutti zen manugogor, eta battoren batto manugogor bazen, harat punizione gogorra eta arteztu eginen zen, bearko arteztu ! Orai, aitzitik, 2023 huntan... Gaiaz hobeki, zerbait alegratzen naiz, bai baitut maite ilustratzea, neska biluzien ikustea maite baitut, neska biluzien larrutan ikustea maite baitut, mezatart ez baina kanpaika maite baitut; egunaz, aldiz, beti penetan: ikus eta txa ! Eta kasu, gero, izenbaitetan ikustea ! Putxas ! Sustoz nago, ez naiz, ez, bizi, mundu hunetan gustoz (gaiaz izan ezik ene ganbaran argia ezker eta berant artio ilustra eta ilustra -liburu nahiz egunkari: berria, gara, argia, alea, mendixut, mailope, herria..., neskak ikus eta ikus, din dan, don): etxabolarik ez, ez zekalezkorik, ez ahotzezkorik, ezta basalizarrezkorik ere. Deusik ere ez, ja ere ez, fitsik ere ez. Ni pullita izanagatik, ait´et´amen bihotzeko kuttuna izanagatik, neska lankideek zokoraturik ez izanagatik. Musu-huts, etxerat musu-huts: begia alaitu, arima tristatu eta etxerat. Jai, eneki ja-jai. Iduri baitut Richard Mathensonen "Kondaira naiz"ko Robert Neville, edo Mary Shelleyren "Azken gizona"ko Lionel, edo Jean-Baptiste Cousin de Grainvilleren "Azken gizona"ko Omegare, edo "Atxik, Selene !"ko Selene bera. Nihaur eta kito, eta neronen burua begiratu behar dut, maite ditudanak ere bai, burrasoak izan, maite ditudan neskak izan, lankideak izan.
Jai. Ororen buru, jai. Lehenago sortuz gero, egun ez nuke hunenbertze nahigabe.
Plaza Zaharrean egun bada merkatu txikia eta bizpalaur liburu erromantiko hartu dut; maite baitut Erromantizismo garaiko Literaturara, Artea, XIX. medendea oro har, argazkigintza, kasu. Erromantizismoa. Ni erromantiko naiz.
Hasi naiz, hasi, urruntzerat. Batek jakin, heldubada urruneko nonbaiteko xoko bateko erreka batean neska batzuk ikusiko ditut pikarrai uretan, bertatik ateratzen, agur eginen diogu elkarri eta tupustean eta ezenustean eskuaraz entzunen diotet. Batek jakin. Baga ez, biga dirateke, higa, laga... boga edo sega ez dut uste. Batek jakin. Eta beharbada ez dirateke amentsetako eskualdun urdaxka maitagarri baina eskualdun neska maitagarri biluzten ahalkerik batere senditzen ez duketen horietarik, atsegale xamar diratekeen horietarik. Batek jakin. Ez dut uste baina.
Lanean gostu-gostuan naiz, sasoiko naiz, orotarik badut, burrasoak untsa, eta geroa oraino ere badut, badut, gero, gero ! Gaitz erdi !
* * *
Mutil lagunik ez dut nahi. Xikokako gogoa badut, buztanen bat klikatu gei eta gogo badut, mutilen bat ehizatu eta kito. Ez da batere zaila: mutil aantxu guziek larrutan nahi; ni maitagarri horietariko neska naiz, udan arropa gutti soinean. Ez da arazo. Mutilak jo eta bertan hil, eta adio Pelaio, bertzaldi bat artio, bidean elkarrekin harzara tupust egin artio.
* * *
Nik halako adina badut eta faxismoa badut ezagutu, orotariko faxismoa garaiaren arabera, oraino ere bada halakorik, ez guttitto; Eskual Herriaz mintzo, denok terrorista ginen garaia ere badut ezagutu, hamaikatxo urte izan dira, oraino ere bada halakorik, ez guttitto; ponteigel parrasta bat bazelako garaia ere badut ezagutu: dena zen pekatu, haragikeria pekatu handiena zen, oraino ere bada halakorik, ez guttitto, eta, azen ontzeko orai feminista, eta denok gara matxista, denok eta dena matxista den garaian bizi naiz, edo sexista, dena pekatu eta jazarpena ere bada, handia gero; eta sionistak oraino ere badira, bortxatzaileak eta emazte hiltzaileak, eta RASDren aurkakoak... eta errege-erreginak Eskual Herrian ere aginte... Eta xahartzen ari naiz, Herio inguru-minguru, gogoko neska atsegalerik ez inguru-minguru, edo osagarri handiagoa; ait´et´amak hilik, lagunen bat, ezagunen bat -aitzineko egunean, euskaltegian ari izan nintzeneko kide bat hil zen... Etb puritano huts... Ze nahuxu ? Ordukoak jasan eta oraikoak ere jasan eta kito, pairatu, eraman eta egari, bizirik iraun, kaparra ez izan eta kaparrenganik urrun, aipatu jende horren guziarenganik albait urrunen, eta haiekin banaiz kasu, gero, hobe ixilik egon, gero. Horixe da ene altxor handia, eta bertze gauza batzuk altxor ttipia.
* * *
Zein dire indarkeria edo bortizkeriaren antonimoak ? Bada, berauek emazteendako, baita likiskeria handia ere (berau ez dut uste nahi duketen). Bo, aurkakoa emazteendako ez ezik, palestinarrendako ere bai, edo sahararrendako, edo eskuarari oldarririk ez, gero.
* * *
Noizbait batek, ez baitut gogoan zeinek, ondokoa idatzi zuen eta hedapen handia ukan. Gauza zinez ttipia zen, baina, aukeran, Walter Mitty baino arrakasta handiagoa ukan zuen eta orai ondorioa btzuok pairatu behar. Ondokoa zen:
"Hobe genuke emazteekin harremanik ez, funtsezkoenak eta kito: saltegikoekin, errientsekin... amarekin, arrebekin..."
-Baina hori ez duk konponbidea. Joka zaitezte gurekin untsa eta kito.
-Bai, baina miloika harremanen artean, batto edo bertzeño okertu, makurtu eginen dun eta arazoa beti dateke hor. Eta zuek, beraz, marimatraka. Ez, ez. Hobe harremanik ez eta hola konpondurik. Funtsezkoenak eta kito. Gainerat, hamaikatxo aldiz afera ez dun zer den gaizki, ziek zer hartzen duzuen gaizki, zer iduri zaizuen gaizki.
-... Baliteke !
Egi-egia erran, buruz ari naiz. Ixtorioa halaxe ez bazen, halatsu, eta ni orai gazte naiz, oraiko garaian bizi naiz, mutilzale naiz, txoil eta lazki porrokatu, eta porrokaturik ere banaiz bai baitakuset mutilik ez dudala eskuar, itxuraz gisako eta jator izanagatik, egitekoa egin eta lekutu egiten dira guziak, laketu ez, lekutu, eta hola munduko alderdi honetan. Jai. Beti jai. Teknologia bidez, bada mutil parrasta bat biluzi eta neskekin larrutan ari denik, baina halakomiduriak eragotzirik daude. Harrapatuz gero, jendarterat agertu, ahalkearazi eta iskintegian hamaikatxo urtez. Poliza berezia ere bada. Et-et-et, kasu ibili behar, gero. Nik badut bi lagun halako iduriak ikusten zituztenak, atxeman egin zituzten eta iskintegian sartu ez zituztenean ! Burrasoak aberats okitu eta ondorio larririk ez, izigarriko haserrea eta etxetik hainbat urtez ezin atera. Oraino badute tarte polita. 2023an hasi ziren agintariak, gazteñoak aitzakia, baina aitzakia hutsa baizik ez zen, estakuru hutsa, gure gobernuek soldaduak interbentzione humanitario eran pikulitxarat igortzen dituztenean bezalaxe: bertakoak akiakula, bertakoen ongizatea desenkusa.
Hauxe duk, hauxe, patu petrala halako jende pentral malmutzekin ! Hauxe !
* * *
Nik emazteari indarkeriarik ez. Ez baitugu aantxu harremanik, aurka bainaiz. Noizbait ohartu nintzen ezen nik eragiten ez banion larrutan ez, eragiten banion ez zidan ezetzik erraiten, sekula santan ere ez, beti bai, ua, baiko, baietz. Halarik ere, orai hamaika urte zera pentsatu nuen: Geurtz ez diot eraginen, eian zer: nahi badu, jin eginen da, nahi ez badu, ez. Geroztik, ez da jin, ez du nahi. Eta gogoa guziz ilun gelditu zait. Deustarako gogorik ez. Egiten dudana egite hutsagatik egiten dut; hiltzeko gogoa: oilo busti ez banintze; joaiteko gogoa, baina norat joanik ez. Atxiki eta kito, ixilik atxiki eta kito, eta albait hobekien moldatu. Kito.
Lanean orobat: senarrek emazteez, emazteak senarrez. Orok jai.
Bada gazte bat entzuten baitigu, ez du lagunik eta ukaiteko asmorik ez: zer entzuten digun, famelian zenbat bereizi diren, lagunek berber gauza erraiten dute... Ez. Neska batekin hastekoa zen, baina ez du aitzinet segi, baleki bale. Alegiazko harremana ez du zertaz ezinbertzez makur agiturik, baina, et-et-et, op-op-op, oso litekeena da baietz. Eta ez du segi. Neska harriturik, gogoan kal-kal-kal zer ote, baina mutila gogotik ekendu eta bertze baten bila. Eta mutila bertze langune baterat joan eta berber ixtorioak, non-nahi berber ixtorioak. Eta karrikako serorantzeko batzuk puritanokeriak nagusi izan daitezen nahi. Putxas !
* * *
Bazen neska bat berbera eta lekutu egin ginen: hura ezeroso sendituko zen gu bertan eta gu ere deseroso senddituko ginen jakinen bakenuen hura ez zela eroso izanen, lotsturik edo izanen zen. Halako sekuentzia pornoa balitze, hirukote polita litzateke. Et-et-et, hobe genuen lekutu, hobe, agur erran, entzuten zuela zendako lekutu ginen eta joan egin ginen. Ez genuen haren aldetiko mezpretxurik nahi. Jin bidetik itzuli eta kito.
* * *
Aitzineko egunean Gasteizat joan nintzen eta gizartetxe horietariko batean sarturik, bertako irakurgelan sarturik, harat: Gara ez. Ene harritzea ! Ene harritzea eta haserretzea !
* * *
Ni gazteño naiz, gu gazteño gara eta pornoa ikusten dugu, baina bertze ehuneko hogoi hori, eta bizi-biziki maite dugu. Zer uste duzue, pornoaren ikusteari utzi behar dugula ? Tta ! Halarik ere, bideo jokoetan bortizkeria dugu maite, futbolean astobeltxarenak eta bi arbitroari, izterbegiei eta abarri; telebixtaz, gerleei buruzko berriak ditugu maite, tiroketak, non-nahiko orotariko kalapitak eta beharreztenkeriak, telesailetan orobat; neska lagunak maite ditugu eta arazorik ez, ikasketetan ere arazorik ez, zernahi ele itsusi erraiten dugu eta usu, neska ezagunei zernahi ele pullit eta bihotz-pizgarri. Erran nahi baita, txintxo omen garenez, guri nihortxo ere ez da ohartzen. Gaitz erdi !
* * *
Haiek ondoan halako eran gogoa urritu egiten zait, bai baitakit xuxendu eginen didatela; haiek ondoan halako eran, jarrera gaiztotu egiten zait, gogorik ez, joera eten egiten zait. Eskuararen alde, haiek ondoan halako eran, gogo guttiago, tristezia, zapuzturik, bakartu. Haiek ondoan eta halako eran, egoera lepoan hartu t segi aurrera.
* * *
Gazte naiz eta ziztu bizian hasten naiz ihesi, maite ez dituztenei ihesi, ahalez gero, ziztuan ihesi: polizari, orotariko fatxiei, ustezko aitzinakoi modelnoei, in non plus ultrei, femistei, goseteari, izurriteari, gerlateari... zertarako eta bizirik irauteko, sasoiko izaiteko, gogoaren sasoian atxikitzeko, norbaiten laguntzeko, albait goxoen bizitzeko eta biziarazteko... horiek guziek eta bertze batzuek ene ez atxemaiteko. Ahalezko badut, prefosta; ezinezko badut, albait llaburren jasan eta lehenbailehen aide, aide ! Eta hortxet badira eta oraino ere ikusi ez banute, ixilka-mixilka hasi, eian ez nute hautemanen. Ahalezko badut, eta zenbaitetan ez eta honat oldarraldia. Testudo !
* * *
Laketgarri nitzaien neskek maite nute, bai baitira eneki baratzen eta gerokoa txoil eta lazki gogoangarri baita, agur erran artio, berriz ere elkarrekin izan artio. Eta nik haiei deus gutti altxatu edo gorde, eta gero nahi dutena. Hamaikatxo neska dago inguruan ! Beharrik !
* * *
Etxen naiz. Bakarrik naiz. Goiza da. Barda jokatu nuten mutilak joanak dira, oxtion joanak, eta joan aitzin, kafesnea adelatu didate eta behereko okintsarenetik croissantak etorri dizkidate. Batek bazkaria: ajoarrieroa eta zadura-badura, gaztelaniaz pisto erraiten dutena eta autxerdaraz ratatouille, pisto edo, ratatouille edo. Bi-biak koxo-koxo, oña-oña !
Aste hondarra da, neskeneguna preseski, ibiakoitz, ebiakoitz, Bergarako lagun batek dioen zapatu eta nik lanik ez, haur eskola hetsirik, etzi artio hetsirik. Aitzitik, hirur morroiak -hirur gogatu bainuen barda, gauerdi aitzin, bixtan dena- lanilat joanak dira, Murgiarat hain xuxen ere. Bertako zahar egoitza publikoan egiten dute lan. Egoitza lehen komentu zen, gero komentu izaiteari utzi zion eta egoitza bilakatu zen, beti ere santu bat edo bertze atxikirik, kapera ere atxikirik eta izena ere bilakatu ere, baina hirur mutil hauei esker erlisionezko zentzua desagertu egin zen, kito santuak eta, egoitza ateo bilkatu zen. Are, Arabako Ahaldundian hamaika abertzale sartu zen botuek bulkaturik eta egoitzan langile haboro. Ongi jin, no ! Halaxe zerasan banderola para dute eta halako bestañoa egin. Eta laneratu aitzin, urtatu egin dira, urtatu egin ditut, lagundu baititut. A, zenbat barre haiek dutxontzian boti edo baltsan sarturik ! A, ze laukote biluzi zapartingarria goiz eder ! Poz-pozik joan dira xaharren begiratzeat; nik uste neskenegun goiz hau guziek edderki emanen dutela, lankideak kutsatuko dituztela, xaharren pizgarri izanen direla. Hirur lagun hauek mutil bakarrak dira lanean eta neskazale porrokatu, neskak oro libro eta nolanahika ibiltzen dira denak, denak ahalezko bazaie zernahi xokotan zernahi, eta hola ezsin hobeki emaiten dute lanaldia, biharamunean itzultzeko gogoa argi; otordua egiten duten aldikal, orotarik, orotariko ona elkarri. Ni jeloskor. Barda ezagutu nituen eta iduri zait betidaniko lagunak ditudala. Hauxe bai, hauxe, halabehar zorionekoa ! Tenorea balia !
Egunkariak ez dizkidate goititu, harpidedun bainaiz, izan, Gara eta Berria.
Garari lotu naiz eta bertan behera utzi. Ene ! Zenbat belzkeria hastapen-hastapenetik: feministak uste handiko, kaka loratu; palestinarrak zionistek porrokaturik, jeltzaleak berri... Berri pozgarri bakarra bazen Kissinger ez dela, bazela baizik, zendurik dela. No kiss for Kissinger ! Hor konpon, agure petral malmutz hori, antola hor, berma hor. Ez nuke nahi zu ifernurat joan zaitezen, baina zerurat, hain xuxen ni ifernurat joanen bainaiz, ene iduriko bertze eskualdun urdaxka maitagarri zenbaitekila elkartzera, satiroekila elkartzerat, ifernuan ere biluzgorririk egoiterat eta garagarjusen taigabe klikatzerat. Zu hor ez. Zu ifernutrat ? Tta ! TTattiko ! Tirrit ! Bai, bost ! Bai, zotza ! Ttuki-ttuki ! Txiruliru !
Eian Berrian zer baina segapotoz deitu nute. Argiaren harpidedun ez naiz, izana naiz, baina ezeztatu egin nuen: gaitza hor sarturik da, eta bertze bi egunkari horietararaino kasik hedaturik ere bada, are, heintto batean sarturik. Ez da jalgibiderik: nik bertzeen prentsari muzin eta zaputz. Ostaturen batean kafesnea edo garagarjusa lagun; baina aspaldi hunetan beti deramat aldean zer irakur, zerekin ilustra eta kasu mikorik ez ostatuko egunkariei. Zer, beraz ? Jai. Eta mutiko lagunik nahi ez. Lankideak badira erretretaren hartzekotan, burraso eta amatxi batzuk eta ni salbatu nahi nute, eni ele mesianiko ni salbatu nahiz. Baizik eta tenorez nabilela. Halarik ere, mutiko lagunik eza ez da ororen sendagailu, eta halaxe jokatuz gero arrahaurrik ez, munduko ondasun handiena baitira bizipozarekin batean beti ere osasunaren ondotik.
Mementokotz, jasan dezadan jasaitekoa eta, bertzerik ezean, gero atxik. Ze debru !
* * *
Gizakion zilo beltza Herio edo Balbea da, eta beronek ere badu gertakarien muga edo dena delakoa (eskuaraz ez dakit nulaz erran, elhuyarrek ez du, ezta Nola erranek ere): dena delako horrek atxemanik aterabiderik ez.
* * *
Errekan ez zen eskasik, eskualdun urdaxka maitagarriok, ziek baizik !
* * *
Putetxean ere ez zen eskasik, neska kuttunok, maiteenok, ziek baizik, eta lekuak hustu egin ditut.
* * *
Nafarroa zazpietan lehena, omen, eta Araba zazpigarren alaba, omen ere. Neska lagunak badu odola errioxar, bihotza arabar eta arima-gogoak ekialdetar; ahotsa eskualdun eta nahia porno. Gainezka egiten duen aldikal, eneki baratu nahi oraino ere. Halakotz, ni zoriontsu, gogaltsu, arren. Neska laguna begiratu egiten dut, maite dudan oro begiratzen dudan bezalaxe: eman egiten dit, emaiten didana nahi dut, hobeki naiz emana eskuraturik. Begiratu behar oraino ere eman diezadan nahi badut. Badakit baina noizbait hastial agituko nitzaiola, eta kito. Ordua artio, bizi, hil artio bezalxe preseski.
* * *
Ez dut bertze nihortxo ere maite, maitagarri zaizkidan neska pornoak baizik, bo, eta maitagarri zaizkidan ailart-lilitxo, julisak baizik. Amaz gain, arrebaz gain, laguntsez gain, lankideren batez gain...
* * *
Gure egitekoa ez da laztan bidezko gozatze hutsa, baizik eta gure gogor jotzea eta gu holaxe goxatzea. Eta akabailan agertzea oraino ere untsa jokaturik, izerdi zurrustaka, zeinen edderki ibili garen eta berriz ere ariko garela bertze noizbait, eta dutxatzerat, hoztu aitzin. Eta gogor jo gaituzte, itxuraz gogor: jo bai, larrua jo, baina gogor ez, itxuraz baizik ez. Halako iduriak bizi-biziki maitatuak dira eta serorantzekoak badigute adar-meta prestik, haiek aldean suia.
* * *
Lilitxook eta aktoresa pornook ere bagara bizirik, aske, lotsarik gabe eta antolaturik batzuien eta bertzeen oldarraldiari buru egiteko. Ez jazar guri, gero ! Ez eraso, gero ! Utzi guri paken! Zuen adar-metarendako badugu ura ausarki !
* * *
Sexu atseginari keinuka, eta soa hurrengo filmaketan paratua.
* * *
Ziek gogoan, maitagarrizko neska pornook, ekhia leinhuru, ekheerritan garagarjusak lagun. Sutan zien aldetiko pottak ez, siheski-tripot-txorixoak baizik.
* * *
Non zareten ez dakit, baina nitaz oroit bazarete ni pozik, eta pozik jendartean. Ni beti ziek gogoan eta oraiko gizartean ziek gogoan irriskugarri da, lanjeros eta perilos: ele gaiztoak ekar ditzaket, zokoraturik egoitea eta halako; eta, bertzalde, bertzerik pentsatuz gero edo zerbaixka erranez gero, poliza ekar dezaket. Hobe ixilik egon eta atxiki, eta ziek oro gogoan atxikitzen erraza da; ari naiz, ari, lepoan harturik aurrera segitzen, ari. Eskarrik anitx, no !
* * *
Batean elkarrizketa batzuk irakurri ditut. Baga, serora bati egina, eta ez Sor Citroëni egina: Muntterot, oro pekatu... Nik dakita zer. Biga: zionista soldadu bati egina, berau emazte eta zionista armadan buru: Muntterot, oro pekatu... Nik dakita zer. Higa: feminista bati egina: Muntterot, oro pekatu... Laga: musulman bati egina: Muntterot, oro pekatu... Laur-laurek erran dute gauza bat ororen buru berbera dena: Gure ikusmolde kritikoa ekarri behar dugu. Eta haratago joan behar. Op-op-op ! Et-et-eta ! Kasu, gero, harataho joan behar horri ! Kasu, gero ! Mesfidatzekoa da. Prestik egon behar, antolaturik, balekibale. Haratago joan behar horrek deus onik ez, gero.
* * *
Egun ere jin gara Gasteizat bekatukideok. Bertan ginen goiz eder. Otoa Lakuako usaiako pausagian, Txagorritxu baralekuan tranbiara hartu eta hiribarnerat joan gara.
Egun, hirur ginen bekatukideok. Eguerdikotz, baginen hiribarnean eta Plaza Zaharreko merkatu txikian itzuliño bat egin dugu. Nik maiteago nuen Plaza Berrian zelarik.
Libur-komiki zanbait sos guttitan erosirik, baita Gara, Berria eta Argia ere -eian noiz beteko ditudan harpidetza-hostoak-, Garraxi alderat jo dugu. Bidean oraino bada betiko Gora ETA leloa paretan eta oroitu naiz orai ez dela halako leloa paretan Terrorismoaren goresteko delitu. Delakoa lagun baten lagunaren lagun batek egin zuen bertzorduz. Ez zuten atxeman, hura ez: atxeman ukan balute badakigu zer eta zenbat gaineratu zitzaiokeen, jai zukeen, e. Ez zuten atxeman. Gaitz erdi !
Bekatukideok mementoan bikini operazionerik ez. Otsailean haten ohi dira. Dena den, ez dute ahoa sobera hetsi behar, eta ez dute hesten ohi. Neguko bakantzetan ere ez pentsa sobera jaten dutenik; oturuntza aunitz izanagatik eta jaki goxo aunitz mahain gainean beti, guttitto jaten dute, gustatzea aski, baina dena gustatzen zaielarik ere, guttitto jaten dute, kinkirrinkon, aitzitik, ausarki, eta xakolin Arabakoa.
Sosak tole utzi ditugu Garraxin. Jan-edanak askitto eta oro goxo eta segi egin dugu, bazkal artio segi ere. Egun, Iraidek ez du edanen, haren aldi: panina baizik ez, edo freskagarriren bat. Oneka eta biok bai. Iraidek du gidatuko itzulikoan. Bihar, hirurok besta eta noiznahi artio ohatzean.
-Goatzean ni eguerdi artio !
-Ez dun gaizki izanen.
-Bo, pixaren egitekotan baizik ez naiz goatzetik jalgiren.
-Baita neroni ere, eta hi egongian bahaiz, ukan zak buztan-iztersaguak xai-xai milikatuko baitizkiat.
-Baia ?
-Milikatuko ez dizkiat, ba ! Ukanen duk oraino zer emanik, eztia ?
-Nahi niken.
-Hobe duk, txotxito.
Gasteiz maite dugu hirurok, baita bertze bekatukideak ere; berau egun ezin jin: lagun birekin joana da Auzperrirat aste hundar pasa, Txiki Polit izenekorat. Bi mutil dira eta ez ditugun ezagunik. Argazkiak igorriko dizkigu.
Gasteizen badut bortz laguntsa, baina ez ditut deitu. Elkartuz gero, denon poza ! Birekin izan nintzen iazko udan Bidarrain, Bidarraiko Baztan errekan; iaz ezagutu genituen neska batzuk Eskual Herriko ez baitziren baina eskualdun baitziren. Urtean ziren, uretarik jalgi, xukatzerat hasi, elkarrekin elestatzerat hasi eta orduantxe entzun genien eskuaraz. Gu harriturik ez eskuaraz hasi zirelakotz, Bidarrain ginen, Eskual Herrian, baina itxura batere Eskual Herriko ez zutelakotz, iduri baitzuten errumaniar, hungariar edo; izanez ere, bielorrusiarrak ziren, eta lotu egin gintzaizkien. ni lorian: bortz neska maitagarri biluzien artean ni ere biluzik, biluzik eta dohatsu. Aitak noizbaiteko uztailean Dantza Garaikideko ikastaldi batean izena eman zuen. Mutil bakarra zen. Lehen ikasgaia kito eta dutxatzerat joan behar. Aldagela bakarra, ia neska guziak dutxatu nahi eta dutxa gutti: neskak oro lerro-lerro pikarrai eta hura ere pikarrai, hura ixtapean bilorik ez eta neska gehienak orobat. Aitaren zorionaren egundainokoa ! Ama ukanen nuenari kondatu zion eta eskola bat bera ere ez ziuen huts egin; azken egunean, Allotza joan ziren gehienak egun pasa eta bertan ere pikarrai. Aitaren laguna ere joanen zen, amatto dudana eta hamaikatxo argazki bada etxen. Hurrengo urtean ez zen halako ikastaldirik izanen, jende guttik eman zuen izena; gainerat, aita pirripita eta guzi erori egin zen eta ez zatekeen joaiten ahalko. Beharrik ez baitzen halako ikastaldirik izan !
Bielorrusiarrez ari nintzen eta haien ixtorioa bertze noizbaiteko utziko dut kaparra izanen ez banaiz. Bertze noizbaiteko, hobe dut, hobe.
* * *
Beti naiz solasean eneki dabiltzan neskekin, zozoen elean ere usu, eta neskok eskualdun urdaxka maitagarri baitira, haiekiko solasa beti da goxo, beti naiz goxo haien artean, beti gara goxo. Orai urmael batean gara eta hainbat argazki egin diotet. Begiratu egiten ditut neronen burua baino aunitzez hobeki -bidenabar, oroitaraz dezadan neronen buruari ezen aho artazalearen baitarat joan behar naizela-, gogoa nurat ni harat. Nahi baino guttiagotan egoiten naiz haiekin, haiek ardura kanpoan izaiten baitira, kanpoako atxurrean, urrunxka naroz; halarik ere, beti naiz haieki solasean, segapoto bidez, ordinagailu bidez, gogoa bide. Gogoan baititut beti. Bitxi da, gero, adimen artifizialak nolaz idurikatzen dituen, bitxi eta egiazki: eskualdun beti, independentista, likits, ateo, ekologista, antimilitarista, xikokari trebe, garagarjuskoi, arnokoi, txakolinkoi, hondartzarik hondartza, zaintzaile eta ere Alaves eta Osasunazale. Mintzo naiz haieki eta haien ahotsa edo oihartzuna orobat zaizkit, bata zein bertzea haien aldetikoa bada, orobat.
Aste honetan ez dira. Astozuriaren gainean natza. Gero, elkarri lotuko gara. Herenegun atsaldean lotu ginen azken aldikotz; artean baziren pikarrai, artean dutxaturik ez eta bazuten ahoan salda xuri ziprintinen bat. Poz-pozik ziren: sekuentziara ederki agitu zen. Hainbat ikuslek dute maitatuko ! Zernahi egin zieten. Sasoi-sasoiko dira eta halako saosia probestu behar, gero ! Haiek bi morroi gainkatu zuten gezurrezko buztana jauntzirik, eta bertze morroiak bahikara jetzi.
Tumatxa, hi !
* * *
Ibilian-ibilian, azkenean, bake santiuan utzi gituzte, bake eman digute, baken utzi guri; ezina ekinez egina, baina ekinaren ekinez ere. Ibilian-ibilian, bide egin dugu eta eginen oraino ere, eginen dugunez.
Eta utzi gituzte baken guri bai batzuek eta bai bertzeek. Batzuek halakoengatik eta bertzeek bertzelakoengatik. Batzuek zer zen bekatu eta bertzeek zer zen bekatu. Oro bekatu, bekatu non-nahi.
Eta egunotan halako sekuentzia estoiko-masoak filmatu ditugu, ostatu batean filmatu ere; kasu honetan argitarzuna ez zen handi baina jendartea bazen handi guri beha. Jendarteko neskak ibili dira hobekien zeinen gogor jo gituzten arikideek neskoi larrua. jendarteko neskak taigabe oihu, irrintzi eta txistu. Akabailan, hamaikatxo argazki egin digute, gu biluzik jendartea jauntzirik. Eta agur denori, filme batzuetako eliz atarian apeza den bezalaxe. Agur, eskarrik anitx eta bertzaldi bat artio. Gu akituzrik eta pozik dutxatzerat, jauntzi eta afaltzerat. Artean bazen ilunabarra, hotz-beroa bello, goxo: kanpoan bapo afaltzea hartze genuen, e !
* * *
Gerran egun bakoitza sakratua omen da, bai eta alberdanian ere. Mendebaldeko Sahara ezperantzarat kondenaturik ba omen da, eta gu etenik gabeko egundainoko xikokaldirat, loterian sari pullita egokitu edo ez. Eskual Herriko eskoletan sexu-hezkuntza hasi berri da, hamaika langile ari da, hobetzekorik bada, baina pozik dira guziak, pozikago harturik izanen direla dakitenak.
Sabela hutsik hasten naiz ni lanean. Hobeki emaiten dut emanahala. Gero, zernahi. Egun, aski gogor ariarazi behar ninduten arikideek eta prestik nintzen, korpitza prestik, loa galanki eginik eta aments goxoak egin ditut. Oro agitu da pentsatu bezalaxe; aukeran, hobeki; izanez ere, ideia bat ukan dut eta oniritzia bildu: neskok goiko makila bati besoak goian eta delako makilari estekaturik eta mutilek ura egotziko ziguten, mutilak jauntzirik, prefosta, gu pikarrai eta ez genuen laket ukanen, oihu eginen genuen; gero, askatu eta jokatu eginen gintuzten. Akabailan, denok hasiko ginen kar-kar-kar, kur-kur-kur, ha-ha-ha, hi-hi-hi. Eta sekuentzia non egin dugun angelesez: ... in Eskual Herria, Europe.
* * *
Aurten ehun neska gehiago derama larrutan ari izaiteari esker etxerat ogia. Ehun gehiago. Alabaina, geroago eta gehiago dira larrutan untsa trebaturik direnak eta idurietan agertzerat menturatzen direnak. Hondartzan, urtegian, igerileku publikoetan, erreketan aantxu guziak dira sagar agerika, aunitz biluzik eta Alde Zaharrean udan bikiniaren bularretakoa soinean. Halakotz, ehuneko handia jauzika ororen aitzineko larrutarat, argitasun handia lagun. Ehun neska gehiago eta geroago eta gehiago. Lesbiana sekuentziak tole, eta lesbiana sekuentzia ororen gogoko dira, baiki.
* * *
Atsegaledun bizialdia nahi !
Eian gogatzea ez den hain zaila eta larrutan aantxu mirari.
* * *
Eskuzabaltasun lohia seroren eta serorantzekoen oldarraldiaren bararazteko, puritanokeriaren bararzateko, berau eskuindar izan edo ustezko ezkertiar izan.
* * *
Bere buruaz bertze hamaika jendek egiten omen du, hamaikak, eta geroago eta jende gehiagok, eta hiltze bakotxak hamaika jenderi eragiten dio. Eni battok bai, aurten hil baita ezkonanaia baten languna izana. Akizen da ehortzirik. Akizeko baitzen, baina Uztaritzen bizi.
Nik halakorik egiteko asmorik ez batere; bizi naiz, bizi, bizirik, aske (aske edo), lanean gostu-gostuan, eskuararen aldeko taldebatean sarturik, ahoa untsa, sabela handi xamar, zelulitis amiñi bat, baina bikini operazionea enetako habororen jatea da, etekina bai baitut: oharturik banaiz mutil gehiagoren erakargarri naizela, agure aunitzen erakargarri eta maite dut, maite, agureei eragin eta haiekin ohatzerat. Ederki jotzen didate larrua. Binaka edo hirunaka hobe, eta ezin hobeki jotzen didate jotzekoa. Aukeran, halako gaztea eta halako agureak eta agureak nahiago; aukeran, halako gazteak eta agureren bat, eta gazteak nahiago, prefosta. Neskatila eijerra naiz, izan, begi ñabarra, eta luzaz holaxe naiz ariko, osagarria lagun beti ere, luzaz halaxe eta badut luzarako; halarik ere, badakit hogoita bortz urtetan hasi behar naizela halako ene bihotzeko laztan baten xerka ama izanen banaiz, eta ama nahi naiz; ama nahiz, mutiletarat. Badakit ttakalahala, oraino ere pulliki eta propiki moldatuko naizela, nolanahika gogatuko dudala battoren batto. Eian izanen den neskazale porrokatu horietarik, txintxo, buztana ederki haikatzen zaien horietarik, eskualdun, ezkertiar... Barrikadaz alde hunetan bada halakorik ihaurri. Eian, ba.
* * *
Hirur neska porno. Hirur neska porno dokumentala hurbiletik segi du telebista hunek. Zer egiten ohi duten, nolaz egiten ohi duten, zeinekin, non, egiten dutena zeini gogoratzen zaion -haiei usu-, osagarria nulaz duten zeinek begiratzen dituen, zenbat xahutzen duten arropatan (guttitto, bixtan dena), non eskualdundu duten bere burua, zer gisa eskoletan... Haien lanaz ari izan gara, negozioaz, goiti ari den negozio horrezaz eta anartean karrikan geroago eta guttiago ari omen dela jendea larrutan, etekinez, haien soldataz... Eian pozik diren (eta baietz, eta karrikan zer aukera gutti dagoen, hor aukera bai eta sosak ere bai). Horrezaz guziaz. Eskual Herriko hainbat lekutan da egina dokumentala, haiek (jauntzirik) hainbat hiri-herritan, haiek (biluzik eta iduria ez lausoturik) hainbat naturgunetan.
Bihar lehen emanaldia. Laur dira. Ondotik, solasa iduri erotikoen egile zenbaitekin.
Halako bertze dokumental baten prestatzen ari da lan taldea; izanez ere, neska gehiago bada eta haiek ere aintzat hartu nahi.
* * *
Salda beroa garbitu dut, ahoa aski gainezka nuen, baita sagar aldean ere, hurbileko kanape batean etzan eta segapotoa hartu dut. Oraino ere banintzen pikarrai; beroa zizpiltzekoa zen kanpoan eta gela horretan goxo. Bertze zerbaixka egin behar genuen artean ere, baina jitekoak ziren mutilak ez ziren artean jin. Garagarjusa ondoan, segapotoari lotu naiz. Eian paken utziko ninduten harat-hunat ari zirenek. Bakean utzi nute.
Lagun taldean idatzi dut, gurasoei ere idatzi diotet. Estatutean agertu dut Xiberoko botzaren, Irulegiko irratiaren, Irulegiko arnoaren, Hala Bedi irratiaren, Euskalerria irratiaren, Solagüen kooperatifaren, Palestina zapiaren, Eskualporn ekoiztetxearen, Kanalduderen, Sü Aziaren, Seaskaren, Ikas pedagogiaren eta nik dakita zeren webgunea. Haboro behar nuen, baina mutilak ba omen ziren prestik, buztala xut eta egitekoa egin dut. Herria, Mendixut, Alea, Mailope, Ttipi-ttapa eta bertze batzuk hurrengoko utzi ditut, estatuta sobera gainezkatuko ez banuen. Gainezkatzekotan, ni, atseginez gainezkatu, salda bero beroaz gainezkatu, gogortasunez zenbaitetan, gogoa handiago arau. Indar xotx xotxik gabe baratu naiz, mutilek berek ereman behar ukan dute ni dutxatzerat, aantxu hala. Zeinen ongi eginen nuela lo gogoan, baina atzar naiz. Komoditateetan naiz eta segapotoa eskuan. Zohardi. Terraza batean gara, arrai baino arraiago denok. Kameradunak baziren galtzamotxetan eta orai badira gonamotxa soinean, xilkoa ager-agerrean, zinez pulliki biak. Neska porno balira eta neskazale ere gogaltsu jokatuko nituzke. Baina haiek filmatu baizik ez eta mutilzale ditut, askitto amorratu, gainerat. Aukera pullita galdua. Izaneuntzu bertzerik, izanen denez !
* * *
Jane Eyre. Aste honetan lanik ez eta etxeko ohatzean pixamara jauntzirik haren irakurtzen ari naiz. Ari naiz Rochesterrek etxen gomitak ukan eta halako beragina agertu den pasartean. Ixtorioa ezagunik badut baina nahi nuen irakurri noizbait liburua ikusi eta eskuraturik. gaztelaniaz ari naiz. Itzulpena Carmen Martín Gaitek ondua.
Kanpoan elurra ari du. Aspaldion lan gutti. Aspaldion, bakarrik eta aantxu ilunpeetan eta goxo liburu kuttun artean, argia ezker. Aitzitik, lanean argitasuna handia, jende aunitz inguruan eta ni ororen aitzinean pikarrai larrutan jo eta ke, eta infinizio bat jendek ikusiko nu, ikusi eta ikusten nauen bezalaxe. Eta hori guzia maite-maite dut, maite ere badut oraiko etxeko egoera, aantxu ilunpetan, soinean zerbaixka, pixamara orai, eta goxo haragizko ez diren gauza batzuen artean, liburuen artean, kasu. Haragia maite, haragikerian nahi, baina oraikoa ere, eta bi-biak ahak ditut. Huts egin ez, beraz, bat bera ere, ez eiki !
Aitak betidanik maite ukan duen liburua da Jane Eyre, pertsonaia, ixtorioa. Badakit hari entzunik gazterik ikusi zuela telebistaz filme bat eta guziz eragin zion. Filmaren pertsonaia nagusiak ziren George C. Scott eta Susannah York, musikara Jonh Williamsena, artean ezezagun. Filman bada pasarte bat Jane Eyrek lekuak hutsu eta halako leku bakartuan galdurik ibiltzen delakoa (1.17.20). Pasarte horrek eta bere musikak guziz eragin zioten aitari eta geroztik erromantiko bilakatu zen, literaturzale erromantiko, maitari erromantiko, oro erromantiko; eta pasartea llabur da, baina orduko pottiko haren guzizko eragingarri. Ze debru, berriz ere ikusiko dut. Youtuben sartu eta pasarte hori ikusi eginen dut aita gogoan. Zuri attatto ! Biba zü eta eskarrik anitx, aunitz esker mile bioi, amatto !
* * *
Badut halako lur eremu pullita eta hamaika landare badut; naturalki ari naiz lurraren lantzen. Halarik ere, orotariko barbalotak badira, eta orotariko gehiago ari direlakoan naiz. Xori gutti ene lurralderat, kattalingorriak ez nahi hainbat. Aspaldi hunetan, zizerkora edo baazuza usu, tupusteko eta ezenusteko eurite sarkorrak ardura, ardura ere idortea, eta, azen ontzeko, haizetea heldu, egundainoko haizetea. Atxikiko ahal ditut guziak ! Guziak ari naiz lepoan hartu eta aurrera segitzen. Utrimque roditur. Ze nahuxu ? Ez da bertzerik.
* * *
Xuban badugu hezitzaile, haurtzaindegi publiko batean hezitzaile, badugu irakasle, maisu; badugu mutil bakarra hamaikatxo neska artean. Xuban pozik da, eta pozik da ez lanagatik beragatik, baizik eta lankideak psikogelan diren aldikal antxume, ortainzurik direlakotz, neguan nahiz udan. Kailesok ortozik egoiteari antxume erraiten diogu, baita ortainzurik ere.
Xuban uros bizi da. Eta bizi da uros goikoagatik bai eta atsaldeetan dantza ikastaldirat joaiten delakotz, dantza egin eta hortxe ere mutil bakarra eta neskak aldagelan pikarraitu eta lerro-lerro egoiten direlakotz noiz dutxatuko zain, noiz izanen haien tornuia, eta gure Xuban haien artean pikarrai ere, eta entseatzen da dutxatzen ez lehenetarik izaiten, erdian edo, halakotz, neska biluziak aitzinean, neska biluziak gibelean eta dutxatzetik ateratzen direnak, berauek xukadera jauntzirik ez, bilainz-golli golli baizik. Bilainz-golli golli, halaxe erraiten diogu kaillesok biluzgorririk egoiteari.
Xuban udan usu halako biluzle lekuetarat joaiten da, bertako haboroxenak neskak eta haren poza. Segapotoa edo ordinagailua hartu eta ardura neska biluziak edo neskak larrutan.
Haren lagunak udan arropa gutti eta uraldeetan aunitzez guttiago edo batto ere ez.
Xuban zoriontsu bizi da. Aspaldidanik halaxe eta, gazte baita, bada luzarako aantxu beti neska biluzien artean egoitea, edo ortozik daudenen artean; eta aantxu neska guziei deritze maitagarri, aunitzi bai bederen. Eta ixtapean bilorik ez edo askitto labur gure Xubanek neska aunitzek badituzte gogoko haren buztan-iztersaguak, hura bera, lagunak sustut.
* * *
...Horrako neska horien baitakoa bada ni baitan. Orai, haiei lotzerat menturatu behar naiz. Mentura nadin, arren !... Uretarat joaiki dira ! Heldu direlarik; bustirik direlarik: biziaraziago izanen naiz haiek bustirik ikusirik, i.
* * *
Haiek ere gure toki eder guziak dituzte abilki bildu; beren egintzen obratzeko denak paso denak haizu. Itsas bazterrak hartu dute, bai eta etxe zaharrak, artzain bordak edo etxolak, arbasoek utzi lurra. Eta orai nahi digute mendia ere ebatsi. Atzar gaitezen !
Fatxi fatxi eran ari ez direnak gutti ez, fatxi fatxi eran ari direnak gutti ez, jeltzaleak eta navarrristak gutti ez, ustezko golliak eta ustezko aitzinakoi modelnoak gutti ez, zionistak ere gutti ez, edo Sahararen okupatzaileak, edo eskuararen aurkakoak gutti ez, halakoak eta halakoen idurikoak ere gutti ez eta orai bertzeok leporat ! Ez genuen bertzerik behar, ez genuen bertze beharragorik ! Putza !
Arren, lepoan hartu ta segi aurrera ! Ze nahuxu ? Atxiki eta kito. Atxik !
* * *
Arnasguneak erdigunean jarri ditut, edo jarri dut bakarra bada, arnasgunea, alegia.
* * *
Atzarri naiz eta nekez jaiki: lepoan banuen bertze pisu bat; halarik ere, pisu hori lepoan hartu ta segi dut aurrera, komunetarat, hain xuxen, eian libratzez arinduko zitzaidan. Ez, halako xantzarik ez.
* * *
-Hago, hago !
-Zer da ?
-Argiak berri interesgarria argitaratu din.
-Zein, baina ?
-Beha ! Ameskoako eskuaraz idatzirikako testu bat topatu dine. Nahi badun, eskarrizketa bururatu eta irakurri eginen diagun.
-Akort. Bo, zera: Nola doaz hurrengo filmaketen prestaketa ? Zertan jarri duzie indarra nagusiki ?
-Heldu den astekoa arras ongi ari dun; heldu diren astekoak, aldiz, oraino asmotan, asmotan baizik ez.
-Heldu den astekoan zer ?
-Pottiko batek laket din neskok uzkitik jotzea eta joren diagun, joren ez diagun, ba. Pikarraitu, buztanak jauntzi eta kanapean hasiren gitun.
-Zaharrek erraiten dine oraiko neska gazteok teiuago garela haien gaztezutukoak baino.
-Baiki ! Oraiko zaharrak bazitunan gazte 2023a irian eta orduko neska gazteak ez zitunan batere teiu, artean Eskual Herrian ba omen zunan gogatzen zaila eta amontegin mirari. Orai, aitzitik, ez: ifertzinazkoa dun, orai eta 70koak, edo 80koak. Dena den, batek jakin nolako izanen ote diren geroan oraiko haurrak, kasu. Jakintsuenak ere ezin din igerri.
* * *
Idurietako likiskeria emazteen aldeko atsegale eskola da. Eta serorantzekoak berriz ere idurietako likiskeriari aitzi. Amen !
* * *
Nihil obstat. Serorantzekoek oraikoan zuzenetsi egin dute. Ezin sinetsia, baina ! Luze-luze agitzen ari den sasoi hau akitzen ari delako marka ote ? Halaxe balitze !
* * *
Ondoko mahaiko neskak bizitzan irabazten ari diren gauzak badakit zeintzuk diren: eder-itsusia eder, sasoi betea, gogamena garbi, hamaikatxo mutilen aldetiko gogoa, burrasoen untsa ikustea, lana atseginez, gazte oraino eta luzarako... Alegia deusez argazkiak egin dizkiet; udara da eta badituzte tongak soinean, pixkoltea agerrean, uhaldun larruarrasekoak, ezpainak gorrixka, hortzaginak xuri, ekiak belzturik dira, bikiniaren marka aantxu ez da ezagun... Irabazle dira, garaile ez dakit ba ote diren, baiezkoan naiz, baina irabazle badira, izan.
* * *
Denon likiskeria erdigunean, eta idurietan hamaikatxo jende mota elkarrekin xikokan, orotariko iduriak. Hainbat oren hola eta hala, infinizio bat oren, tole. Serorantzekoek arte endekatutako daukate. Ez ikusteko. Afixak ere para dituzte karriketan.
* * *
Puritanokeria erro eta sustraietarik eraldatuz, baita ustezko aitzinakoien ikusmoldearen araberakoa ere, likiskeria erdigunean, likiskeria arnasgune.
* * *
Zarata faxistaz, serorantzekoenaz, zionistaz, monarkikoz eta ustezko aitzinakoi modenoenaz eta halakoez beteriko garai nahasiotan...
* * *
Bertzelako presntsara ahalezko bada, bertzelako nik dakita zer ahalezko bada, zendako ez bertzelako zera beti ere zerari utzi gabe ?
* * *
Ni hamaikatxo mutilen artean naiz. Eian zein izanen ote den lehena eni lotzen. Pikarraitzen hasiko naiz eta batto ere ez zait lotuko; erdi biluzik nago eta oraino ere jai; sagar agerika naiz eta jai oraino ere; kulota belaunetaraino beheititi ditut eta ez; ortozik egonagatik, mutil bat bera ere ez zait lotu; banaiz engoiti pikarrai. Ez. Ez... Batoo ari da... Gaineratekoei so egin eta eneganat ari zait. Hasi egin zait. Harat bertze bat honat. Eta bertze batto ere ari zait... Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa guziak ari zaizkit, ari zaizkit guziak jo eta ke. Hauxe atsegalea !
Halaxe pentsatu dugu eta halaxe eginen. Eian ze gisa ariko garen. Untsa, nik uste.
Bego.
* * *
Arte liburuen artean, aurtengo Durangoko azokan bi liburuki gotor agertuko dute; bertan, neska biluziak artean. Hamaikatxo hosto eta, aukeran, emazte gehiago, denak biluziak edo aantxu, gehientsuenak biluzik; eta Internet bidez, argibide haboro. Margolanak, eskulturara, argazkigintza eta bertze.
Ni bakarrik bizi naiz eta etxea ttipi izanagatik, oraino zenbat nahi sar daitezke, eta ez dago zoko-moko guziak liburu-paperez betetzeagatik samurtu, kexatu, ehelegatu eta astobeltxarenak eta bi erranen dituenik. ez, ez, ez. Ene zoriona !
Oraino ere arte liburuak etxen ! Bertzorduko, aspaldiko eta plazarat eman berri; oro non-nahi eskuraturik.
* * *
Zeozertan dabiltza, intziriak entzuten ditut, halako oihuxkak; ez nekien zertan, baina orai bai, garbi da, eztia ?
* * *
Aneren bizikera bai dela ezberdina haurrekin eta jende larriarekin, edo, hobeki erran, mutilekin (berauendako beti du segapotoa izekirik). Haurrekin berauei kontari eta kantari, kontu-kontari eta kanta-kantari, kontu-kantari eta kanta-kontari, xaramelan eta kantu-xarameletan, irri-erri, zotuka eta zotuka... Aneren izerdia ! Eta berau, izerdia, aise handiago mutilekin artzen den aldi oroz, zurrustaka, zurrupitaka; mutilekin, berauei intziri eta irrintzi, oihuxka eta mutilak beroarazten dituen zernahi, beroarazi egiten baititu, gisa hortan areago ariarazten dute, areago goxatzen: hobeki ibiltzen da. Haurrekiko berbera zotuka eta zotukatzekoa baizik ez; baita gainezka eginik ere gaineratekoa, edo lo, ohi lo.
* * *
Ez dakit nik, ba. Geroago eta zailago zait gogoaren untsa atxikitzen, gogamenaren xut atxikitzen (baita buztanaren ere). Ez baita non-nahi fatxi fatxi gisa ageri ez ddenik, fatxi fatxi gisa ageri denik, ustezko gorririk (Eskual Herrian egundainoko nahasmendua sortu zuten halakoek ), ustezko aitzinakoi modelno horietarik, jeltzalerik, navarristarik, ponteigelik, mahometanorik, feministarik, zionistarik Palestinan, kapitalistarik orotan, eskuararen aurkakorik, Sahararen aurkakorik, jihadistarik oraino ere, flikarik, erregetiarrik milikorik... nik dakita zein ere. Neskak horien aldeko batzuk, boto emaile, kide... Ez badira nik dakit zer, badira badakit zein; geroago eta zailago da gogatzen eta amontegin aantxu mirari, eta bikote izan eta bikotekeriak, eta haurrak izan eta haurrak hazi, nekeak hasi... Eta bertzaldeko barrikadarat ez noa, bertzaldekoen prentsa bertzerik ezean ostatuetan baizik ez, kafesnea lagun. Usaiakoa, Gara, Berria, Argia, bestzeak bertze, zer bilakatu diren, zeinen kontrolpean diren... Aitak derasa mundua lehengo lepotik burua eta ez etsitzeko, ez amorerik emaiteko, esperantzaren atxikitzeko, maitatzeko, gisako izateko eta ongi ibiltzeko, halakoen azpitik nahiz gainetik, eta neronen buruaren begiratzeko. Ez dela bertzerik. Haiek atxiki egin bazuten garailuze makurragoan, neronek ere bai. Eta atxiki behar, beharko atxiki. Amak derasa beti pleini az ari izaiteko, baizik eta segurki nahi dudala lurrak irents nazan eta halaxe izanez gero Zeelanda BEerri aldean ageri naizela eta harat joaitea daukadala, leku guzietan orek laur zango, baina batek jakin, menturaz han bizipoza kausituko dudala, zoriontsu izanen naizela... Ez dakit, ba. Estatu Batuetan izanez gero, nik uste hilik nintzatekeela, kaliturik neronen buruaz bertze eginik, pistoletaren zilotikoa hunetarat joanarazirik. Ez dakit, ba. Burrasoak gogoan halakorik ez, geroRobert Neville senditzen naiz, Utrimque roditur, atarramendurik ez, jalgibiderik ez: jasan et kito, pairatu, eraman, egari, ixildu eta kito. Eian barrikadaz bertzaldekoek ez nuten atxemanen, ezta alde hunetakoek ere. Arnasgunerik ez,atxikitzea erdigunean, oroz gainetik eskualdun atxikitzea, eskualdun abertzale. Herexarik ez dut utziko. Anartean, atxik !
* * *
Zer den Ez ? Horixe bera: ez, nagi, eko. Eta ondokook ere bai: Ez dakit, orai ez, ez dut nahi, ez dut uste, etxerat nahi naiz, hau ez dut laket, ez nago ieri, iritziz aldatu naiz, hau gaizki dago, geldi. Eta eian lehenagoeki bat datozenei bertzeok ere ez dugun zertaz azalpenik eman beharko.
* * *
Mutilek gauza miresgarriak egiten dizkidate; haiei neskek ere bai. Halaxe erraiten didate. Sinetsi egiten diet eta pozik naiz. Aurtengo udan batto ezagutu nuen aantxu ezagutu baikoz galdegin baitzidan eian biharamunean urtegiko biluzle belartzerat joanen ginen, edo errekaren baterat...
-Baratzerat, bai, biluzle baratzerat ! Ixtapea goizean bilogabetu diet.
Geroago eta maiteago dut mutil hori. Zenbat dudan maite... Bizipozaren zoriontsua, gero !
* * *
Txarkeriarik gabeko atseginzaleketa ateratzen ohi naiz aste hundarretan Alde Zaharrerat eta batto ere ez kausitu ez; ez baitira oraiko belaunaldiko mutil gehienak neskoi lotzen. Orai hola, lehen hala eta geroan batek jakin nola. Udan hobeki, baina ez uste, gero: nahigo izaiten dute guri beha goxatu eta kito. Eta nitaz izigarri goxatzen dira behakoaren bidez.
Idazki hau geroko mutilendako litzateke, baina ez dut uste izanen den: gogatu ez, larrutan ez... Jai dugu. Nolaz ote Zeelanda Berrian ? Berau antipodetan da. Bertze muturrean ere ote ? Han ere bada hondartzararik, ihaurri eta handi. Zenbat sos dut gorderik ? Angelesez ongi... maorieraz tutik ere ez... Erizain laguntzaile naiz, irakasle ere bai... Burrasoak deituko ditut !
* * *
Likiskeria eta zinema, bi pasioneen uztartzea luxu da beti, eta eskuaraz, goi mailako luxu, gorena.
* * *
Egun bazen greba orokorra eta super batean sartu naiz etxerat bidean; izanez ere, biharko laneko eznerik ez. Seme nagusiak jakin du zerbaixka erosi dudala eta haserre egin dit, eta xuxen zen, baina nolaz egin didan haserre: keso, kontzo bere solasean, zakar, murrukutun... Ez dut lanean eznerik klikatuko, min emanen dit, oroituko bainaiz egungoaz, egungo haserreaz. Pekatu behar. Jorik nago txoil eta lazki. Makurrena hartze dut. Kito.
* * *
Aspaldidanik, bertzordutik aantxu gogoaren baitan, idurimenean, urdaxka maitagarriak edo maitagarrizko neska likitsak. Eta arazorik ez. Eta, nonbait, untsa ari naiz; lanean senarrak ez ongi emazteez eta emazteak makurrago senarrez, baita ezkongabeen artean ere, are, ezkongaien artean ere. Hondamendia. Et-et-et ! Nik neskak ikusi eta haien ikustez ongi ibili, haiekin dena den beti ere atsegin, albait gisakoen, prefosta. Eta baten bat hurrande egiten zait, udan oroz gainetik; kasu, gero ! Op-op-op, elkartuz gero, lanekoei bezalaxe, lanekoek bertze batzuiez mintzo kondatzen dituztenak... Ez, nagi, eko.
Topa dezadan eta bakean bizi nadin betikotz !
Harat, a ze bi neska ari den ene ondoan uretarik xukaderarat ager-agerrean sagarrak, txondorrak, berauek goiti eta beheiti, goiti eta apal eta korpitz osoa zipaturik ! Soak hunetarat, garunerat bildu ditu: bertan, eternidade guzizkotz.
Bertze hortxata bat hartze dut; hondartzako ostaturat joaki naiz: han neskak papo has egon daitezke, bi da batto edo bertzeño. Parti nadin eta soaldi on !
* * *
Jalgibiderik ez; halakotz, jasan behar, pairatu, ereman, egari, atxiki; atxiki eta kito. Atxik !
* * *
Belarrean badinagu adio zizelkaturik. Ez zigun inport. Berdin zigun. Ager-agerrean eta kito, harro, eta eskualdun. Eskualdun beti ere gu, no. Ados ? Ados !
* * *
Ez gara feminista, ezta pentsatu ere, baina gizunak gobernatu egiten ditugu, zedarriak paratzen ditugu, eta neska teiu gara, zernahi egin diezagukete, zedarrietaraino zernahi, eta haiek zuzenetsi egiten dute hura guzia: zuzenetsiko ez dute, ba ! Izanez ere, zedarriren bateraino bide luze-luzea izaiten ohi da. Gutariko batzuk urdaxka gara, batzuk neska porno, batzuk ez urdaxka ez neska porno... orotarik, baina beti ere atsegale, areago edo ez honen porrokaturik, baina beti ere atsegale. Atsea eta atsegalea beti, baina etxea ikuzi, lisatu, ama, haurrak hazi, burrasoak begiratu...alai, ilun, haserre, bestalier, ohatzean jorik...
* * *
Betidaniko lagunok elkartu egin gara, betidanikook eta ez betidanikook, aantxu betidanikook eta aspaldi hunetakook. Baga bada arkeologo, orai Eskual Herrian ari da. Eskual Herria Europan da, Frantzia eta Espainiaren artean. Zazpi herrialdeko lurraldea da. Bizi-biziki maite Eskual Herria, bertako hizkuntza ere ari da ikasten. Eskualduntzen ari da. Ez da bakarra. Higa. Higa aktoresa porno dira; haietariko biga noizbait Eskual Herrian izan ziren, bata Gasteizen eta bertzea Iruñean, eta geroztik eskualdun ditut. Zer ote dute eskualdunek hamaikatxo jende erakartzen baitute ? Zer ote du haien hizkuntza larrekoak, larreko baita, hain erakargarri agitzeko ? Biga. Biga hezitzaile dira haur eskola banatan. Haurrak bizi-biziki maite dituzte. Ama dira. Etxen haurrak, lanean haurrak, eta haiek poz-pozik. Laga. Laga badira kamiunzale. Hamaikatxo kilometra egiten dute astean. Beti dira kanpoan. Kamiun aferak laket, bidea laket, irratiaren entzutea laket, bertze kamiunzale batzuekin solasean laket, asko kamiunzalek haiek maite, ezagunak dituztenek maite. Boga. Boga zaharzain dira. Zaintza sistema publiko komunitarioaren baitakoak dira. Berauekin nik usu eta ardura likiskeriazko iduriak ihaurri ikusten ditut; hunetan badugu buztan-iztersagu franko. Izanez ere, pornozale hutsak ditut; haietariko batto ñaño da eta beltzak ditu maitee, beltzen buztanak: batzuk ahoan ukan ditu eta halako hamaikatxo iduri da ikusirik. Sega. Gutarteko erreientsak dira, irakasleak: lizeo, ikarzola, unibertsitate eta formakuntza edo trebakuntza. Zenbat gara ? Lau ? Bat ? Hiru ? Bost ? Zazpi ? Baga, biga, higa, laga, boga, sega...
Mutilak geroxeago jinen ziren, hain xuxen kafealdirat eta geroko dantzaldirat.
Udara da. Soinean arropa gutti, arin eta guziz izerditurik, iduri baitugu neskok tixerta bustienetako txapeldunak, a.
* * *
Tixerta busti-bustien xapelgoa. Agertu eginen gara lagun bat eta biok. Hor goian elkarren izaterbegi izanen, eta xapeldun banaiz -edo bada- saria elkarri. Saria sosak izanen eta nahi badu xapeldunak halako egutegian suhiltzaileekin, baina suhiltzaileak izanen dira salbaturik idurietan.
Agertu egin ginen eta laguna xapeldun. Ez ninduen batere harritu: begi argiko beltza baita, izan. Bigarren argazki saiorat lagundu nuen, niri ohartu eta ageri naiz guzietan lekat izotzilean eta gortzilean. Sosak ausarki bildu genituen eta jakin genuen zelako egutegiak asko zale bildu zuela.
* * *
Lagunak afaltzerat gonbidatu ditut. Lagunarteko afaria izanen da, ni neska bakarra. Izigarriko omeleta adelatu diotet. Haiek garagarjusak ekarriko eta ni gainkatuko. Kanapean eroso emanik, biluzik emanik, burusiz estalirik, sekuentzia pornoak ikusiko ditugu: halako ostatuan, bi neskari zernahi eginen diete mutil batzuek, baita neska zenbaitek; berauek gidari izanen. Bi neska horiek zernahi nahiko dute. Hainbat ikusle izanen da eta hunki ditzakete. Arras gutti ikusiko dugulakoan naiz: gerenhala kitzikatuko gara eta berant ez xikokan hasiko. Gau eijerra date; beharreztenkeria agiturik, larrialdi zerbitzua altzekan da, hurran. Bihar goizean haien aldi: berek didate askaria adelatuko eta ohatzerat ekarriko.
* * *
Aurtengo Eskual Pornoaren Azoka hiriburuan izanen da, Iruñean hain xuxen. Leloa Ez da Fantasia, iazkoa Amenstu lekua izan zen. Neronek dut aurkeztuko -neroni sartuko naiz eskualdun eta erdaldun pornozale agerien jabe, eta oroz gainetik emazte pornozale agerien jabe, harro sendiarazten bainu- eta lehen aldizkotz erranen dudan hainbat gauza izanen da Erronkarieraz, Zaraitzueraz, Aezkeraz eta Iruñerriko eskuaraz. Aostako lagun batek ez zakien halakorik badela Eskual Herrian eta zerbaixka agertu nion, baizik eta iaz Gasteizen izan zela eta hainbat gauza Araberaz eta Aramaxoeraz erran zuela aurkezleak. Orai sei urte Baionan izan zen eta bertan bertako hiru euskalkiak eta okzitanieraz.
-Eskual Herrian halakorik ?
-Bai.
-Baia ?
-Bai ! Ua !
-Baina eskualdunok ez zaretea fededun ?
-Batto edo bertzeño baduk orain ere. Eta geroago eta haboro bagituk pornodun.
-Eskualdun pornodun, beraz.
-Bai, horixe !
-Mon Dieu !
Iruñeko bestak aitzin izanen da aipatu azokara. Orai, jakizue sanfeminik ez dela, Iruñeko bestak baizik; Gasteizkoak ere badira hori: Gasteizko bestak. Oraino ere bada erlisionezkorik, baina barneetan. Eta Gasteizko bestetan oraino bada Zeledon, eta haragizko bilakatzen delarik, gizon.
Izanez ere, garai joria Eskual Herriarentako oraikoa. Eta eskualdunok sos aunitz ari gara gordetzen, elkarren osagarria ari gara begiratzen, bai baitakigu egoera hau noizbait fini dela. Prestik egon behar, prestik utzi behar hurrengo belaunaldietakoak. Zorioneko eskua bada ikurrinaren ondoan. Zorion-ekarle izanen zaie ondokoei eta ondokoen ondokoei eta ondokoen ondokoei eta hola betikotz, sekulakotz, jagoitikotz eta eternidade guzikotz. Halaxe balitze !... Baina ez dut uste; usteak erdia ustel, usteak alderdi erdia ustel, baina. Batek jakin !
Zererat itzuliko naiz. Aurtengo azokan omenaldia Blue Angeli eta Tiffany Thomsonyri, zinez xahar dira eta hil aitzin. Eta kantore nostalgiko nagusia La Pollaren Chica Yeyé. Duela hamarkada erdia Me gusta ser una zorra izan zen, Vulpess, prefostaaa !
Eian egoera honen baitan bizren naizen, biziren diren maite ditudanak.
Harat, beha, beha: Silvio Rodriguez eskuaraz. Oroit ? Idurietan Jon Maia, berau zeinen gazte. Haren amentsa egia bilakatu zen, bertze batzuon ametsa ere bai, i.
* * *
Iragana ez da damutarako, gaztezutuko aments haboroxenak beterik eta bizipoza hunetan.
* * *
Sahara gogoan eta bertarat bidean, goizean agur egin diotet barda gainkatu nuten mutilei. Aireporturat etorri nute. Airekoan, aita zenaz oroitu naiz. Aita zena gaztean Nikaragua Sandinistan izan zen; luzarako joaki zen beti, baina herriminak beti gainditzen zuen. Halakotz, nahi eta uste baino denbora laburragoa emaiten zuen: Eskual Herrirat behar.
* * *
Gogatzeera jalgi naiz eta zenbat neska panpoxa, zenbat aukera ! Bilduko dut, bilduko hartze dudana, neroni ere batzuetan biltzen nuten bezalaxe, eta bilduko ez badut, bil nazatela; biltzea edo bildurik izaitea orobat da, irabazle beti.
* * *
Jin dira, jin, etorri mutilak etxerat ene gaztaina ximelaren jaterat, eta nik haien buztanari eragin diotet eta gaua pozik iragan dugu, ezinago pozik iragan ere.
* * *
Kanporatzekoa gaindizka kanporarazi diotet, eta oro ahorat, ahobeterat nahiz ondorat, baita sagar edo txondor arterat ere. Chouette !
* * *
Beti ontzen dugu bozkarioz zein-nahi jokaldi. Jostetako gogoa bai. Ni goxatzen egoiten naiz haienbertze buztanen artean eta mihi-ezpainak hamaikatxo uzki-pottotta hezetan. Boztarioa begian.
* * *
Mutilek ene jokatzeko irrikaz daudela begien bixtako dudalarik, laket dut, laket, mutilen berantetsirik atxikitzea.
* * *
Jinen zaretea eneki izitzerat espezialki haragiaren bekatuaz, ibiltzerat iraulka bozkariundez jostatzen ?
* * *
Izan. Bizirik izan. Osagarri ona ukan. Izan. Segi. Lepoan hartzekoa hartu ta segi aitzinet. Bizirik iraun. Atxiki.
* * *
Lagun bat hil egin da, eta ez da hil konfesa-komekaturik, ez herriko jaun ertoraren eskuetan, ezta herriko serora eta serorantzekoenetan ere. Ateo hil da, ateo huts, eta bazekien Herio inguru-minguru zitzaiola eta haren maitariok ere egon gitzaizkio inguru-minguru, denok ez, baina askitto, eta ifernurat nahi zuela, baizik eta bertako urdaxka maitagarri artean izanen zela, beti ere garagarjusak lagun. Eskual Herritik higa jin zaizkio gu bezalxe laguntzerat. Berauek eskualdun neska, haienganik ikasi baitzuen eskuaraz ez guttitto.
Goian bego laguna ! Gu mementoan hementxe gautza, luzarako eta osagarria on. Halaxe bekigu, gero !
* * *
Eskual Herrirat etorri ditut lagun batzuk orai bi urte haiekin amontegin bapo ibili bainintzen. Duela bi urte izan ginen hirurok Curaçaon bizpalaur sekuentziaren egiten. Haiek dira bata Guadalupekoa eta bertzea Martinikakoa. Eskual Herriaz aantxu tutik ere ez eta, beraz, non-nahi ibilarazi ditut. Hilabeterentzat jin dira eta bihar partituko Parise alderat. Eta non ibili garen ? Laur herrialdetan -edo hiruretan, nahi badu irakurleren batek-, hots, Araban, Nafarroetan, Lapurdin eta Xiberoan, erran nahi baita, eni adierazgarrien eta usu eta gostu-gostuan ibiltzen ohi naizen herrialdeetan. Eta, prefosta, larrutan ere ardura ari izan gara eta haiek eskuaraz ez dute guttitto ikasi, bazekiten zerbaixka eni entzunik orai bi urte elkarrekin larrutan hainbat sekuentzia egin genuelarik, elkarbizitzan-eta. Eta hemen galde ere egin genuen bertze bi herrialdeez, baina nik erran nien sobera ez nituela ezagunak eta hobe genuela denbora probestu, edo nik dakita zer adierazi ote nien, eta hurrengoan ikusiko genituela. Haiek akort. Tematu izan balitzaizki ez zitzaidakeen sobera axola izan, baina bere horretan, zegoen-zegoenean utzi zuten afera eta ni ixi, gero.
Thélia eta Néphélie. Joaki dira; berehalaxe iragan da denbora. Infinizio bat argazki badut, filmatu ere ditut. Jauntzirik baziren, arropa gutti. Bihotz nereko bi beltz kuttun hauek johan dira. Oskorriren Ez joan oraindik ezagutarazi diotet aireportuan.
Ilun gogoa, sarri ilunabarra, Gasteiza eta Gasteizen bertako Alde Zaharrerat, eta bertan bertako Garraxirat bertan turrustako ederraz arrenkuraren arintzerat. Orotan jend´aunitz, nesk´aunitz, berauek gai zohardiko arropara soinean, beltzik, gorribelzturik, beti ere erakargarri...
Bihotz nereko kuttunok, uste dinet puritanoek ibiltzen duten desleial eleari lotuko naizela...
-Aizak, txotxito, gure xerka ari hintzena ?
-Jes !
-Arranopola ! Jes erran duk. Aspaldiko batez !
-Irakasle batek horixe bera erraiten ohi zian harritzen zitzaigularik edo berdin ezenustearen agertzeko: Jes !
* * *
Eskual Pornoaren Azokaren aurtengo aldia bihar hasiko da eta den-dena dago prestik; ni aurkezlearen izaiteko irrikaz nengoen aspaldidanik eta bihar ariko naiz. Orai bizpalaur urte ezin pentsatuzkoa zena bihar egia biribil izanen, eta hau hasi baizik ez da: badugu -badu azokak- luzarako. Aurtengo leloa: Ez da Fantasia.
-Nerbiosturik hagoa ?
-Ez sobera, baina bai.
-Pulliki hago, gero, papo eta bularralde zabaleko soineko llabur hau jauntzirik... Kolore hau hobe dun.
-Hihaurek ere halaxe uste, Amanda ?
-Bai, halaxe uste. Pulliki eta propiki hago. Izanen haiz... aurtengo aldiaren urdaxketan opagarriena, ni baino arego aukeran !
-Kar-kar-kar ! Zaila dinet, gero.
-Eskarrik anitx, ño !
* * *
Iruzkinak
Utzi iruzkina: