txusta taldea

oi dok aktitudia!

RAFA ETA NOLE

No profile photo txusta taldea | 2011-06-09 09:15

Denboraldi hontan, Nadalek eta Djokovicek ikaragarrizko emaitzak lortu dituzte tenisean eta biak munduko onena izatearen lehian daude. 2011garren urtea hasi zenean argi zegoen nor zen munduko onena, Rafa Nadal espainiarra, aurreko urtean ikaragarrizko emaitzak lortu zituelako. Baina denboraldiko lehen txapelketa garrantzitsua iritsi zenean (Australiako Irekia) Novak Djokovic serbiarrak (orduan munduko 3.a zenak) ikaragarrizko erakustaldia eman eta maisuki irabazi zuen. Gainera, hurrenko AEB-etako bi txapelketatan (Indian Wells eta Miami) eta Europako bietan (Madril eta Erroma) ere bera gail...


Maiatzaren 4an, Txinako Danyang (Jiangsu) herrian, 5000 sandia inguruk eztanda egin zuten bertako nekazariek ongarri gehiegi bota zietelako. Hau gertatu eta berehala, Txinako komunikabide guztietan agertu zen berri arraro eta ez ohiko hau. Antza denez, nekazariek hau gertatu eta hurrengo asterako behar zituzten sandiak prest, 20 kooperatibari saltzeko. Prozesua poliki zihoan, eta ongarri gehiago botatzea erabaki zioten. Hori egin eta hurrengo goizean, angurri zelai osoa txikiturik zegoen. Forchlorfenurona erabili zuten Sandien hazkunde prozesuaren erritmoa areagotzeko, Forchlorfenurona erab...


Xavi Tondo txirrindulariak utzi egin gintuen atzo, Maiatzak 23, Sierra Nevadan (Granada), etxeko istripu baten ondorioz. Momentu horretan berarekin entrenatzera zihoan Beñat Intxausti txirrindulariak dioenez, garajeko atearen eta autoaren artean geratu zen atea ixtera zihoala. Ezin izan zuen aurrera egin. Bere taldea, Eusebio Unzueren Movistar, Italiako Giroa korritzen ari da orain eta lasterketa ez uztea erabaki dute, Xavi Tondori omenaldi polit bat egiteko. Bizikletarekin lotutako bizitza Xavier Tondo Volpini, Valls-en (Tarragona) jaio zen 1978an. Bizikletarekin ibili zen txikitatik...


Minutu batzuetan, harrituta egon zen Islako (Kantabria) Astuy kaleko jendea bart gauean. Alemaniar artzain batek hozka egin zion bere jabeari etxean eta honek izugarrizko garrasia bota zuen. Bizilagunek, okerrena imaginatu zuten. Gaueko hamabiak ziren eta dena oso isilik zegoen Islan, denak ohera joanak baziren. Halako batean, izugarrizko garrasia entzun zen 12. zenbakiko 3.pisutik. Bizilagun denak balkoietara irten ziren eta haietako batek, munizipalei dei egin zien. Hauek iritsi zirenean, etxera igo eta gizon bat aurkitu zuten sukaldean etzanda, Iñigo Igartua izenekoa, alarguna, bes...


Maiatzaren 7an hasi zen Turinen, urtero lez, hiru aste iraungo duen Italiako Giroa. Guztira, 20 talde inguru gerturatu ziren, itzulia hasi eta amaitzeko asmoz, eta horien artean, Euskaltel-Euskadi, Igor Anton buru zutela. Adituek aurtengo Giroa inoiz izan den eta izango den ikusgarriena bezala ikusten dute. 21 etapaz osaturik egongo da aurten ere. Aurtengo ibilaldia Turinen hasi zen, eta Tirreno itsasondoan ibili da aste batez Siziliara iritsi arte. Bertan, txirrindulariek Mount Etna sumendia zuten zain. Atzo, atseden eguna aprobetxatuz, Giroak hegazkina hartu eta Italiaren beste aldera jo ...


Apirilaren 30ean, Oñati eta Legazpi herriak lotzen dituen Udana mendatean ospatu zen autoen igoeran bi istripu egon ziren, horien artean, 6 zauritu egon ziren istripua, hurrengo egunetan zer esan handia ematen ari dena. Udana bihurgune itxiz beteriko mendatea da eta hauek izan ohi dira autoak ikusteko lekurik zirraragarrienak eta horrela dela eta, Apirilaren 30ean lepo beterik zeuden bihurgune hauek. Jende larregi zegoenez jendea errepide ondoan jarri zen (nahiz eta kartel batean jartzen zuen bertan ezin zela egon eta bertan zerbait gertatzen bazitzaien ez zela antolatzaileen...


Asier Olaizola Goizuetarraren lesioa pilotazale guztion ahotan pil-pilean egon den gai bat izan da.   Olaizola I, bi anaietatik zaharrenak lesio bat izan zuen eskuin belaunean partiduaren hasieran Irujo eta Merinoren aurka ari zirenean. Markagailua 7-4 zihoan Asier, Irujok gantxoa egiteko keinua egin eta txokoan dejada egin zuen momentuan, Asier “gantxoaren” bila irten zen korrika baina txokoan dejada egin zuenean bere pisu guztia belaunean jarri zuen txokorantz habiatzeko. Berak esan zuenez minik ez zuen sentitu baina molestiak bai eskuin belaun horretan. Belaunak bira ematean “krak”...


bideoa

No profile photo txusta taldea | 2011-03-02 09:56

http://www.youtube.com/watch?v=cEpeIwsKZFQ&feature=related


Aurtengo udan futbolaren munduan ohiartzun gehien egin duen fitxaketa izan da Real Madrilek egindakoa. Bitxiena ez da jokalari bat izan dela, baizik eta entrenatzaile bat, eta ez edonolakoa, entzun ondo, JOSE MOURINHO!!!! Bartzelonak azken bi urteetan Espainiako ligan egin duen konkista bertan behera uztea izan zen entrenatzaile portugaldarrarentzak lehen misioa eta bigarrena hainbeste urteetan itxaroten ari diren hamargarren Txapeldunen Liga irabaztea! Horretarako, ez zegoen bakarrik, ia 30 jokalariz osatutakoa taldea zuen bere ondoan, eta ez edonolakoa. Florentino Perezek diru asko eta as...


music

No profile photo txusta taldea | 2011-02-28 15:38

http://www.youtube.com/watch?v=-6UrowYw15M http://www.youtube.com/watch?v=y0C4zg7vmeo