UDANAKO IGOERAKO ISTRIPUAK (Aurtengo Udanako rally-en igoera ohikoa baino istriputsuagoa izan da)

No profile photo txusta taldea | 2011-05-10 10:47

Apirilaren 30ean, Oñati eta Legazpi herriak lotzen dituen Udana mendatean ospatu zen autoen igoeran bi istripu egon ziren, horien artean, 6 zauritu egon ziren istripua, hurrengo egunetan zer esan handia ematen ari dena.

Udana bihurgune itxiz beteriko mendatea da eta hauek izan ohi dira autoak ikusteko lekurik zirraragarrienak eta horrela dela eta, Apirilaren 30ean lepo beterik zeuden bihurgune hauek. Jende larregi zegoenez jendea errepide ondoan jarri zen (nahiz eta kartel batean jartzen zuen bertan ezin zela egon eta bertan zerbait gertatzen bazitzaien ez zela antolatzaileen errua izango). Arratsaldeko hirurak aldera, oraindik autoak entrenatzen zeudela, lehen bihurgunean auto bat galtzadatik irten zen eta sei pertsona eraman zituen aurretik. Orduan lasterketarekin ez jarraitzea erabaki zen.

Komunikabideen bertsio ezberdinak

Hori gertatu eta berehala, komunikabide askotan agertu da istripu hau, baina zergatiak esaterako orduan, asko eta asko (batez ere Espainiar telebistetakoak eta, batez ere, Telecinco) antolatzaileen errua izan zela esaten ari dira, nahiz eta txartel bat zegoen bertan. Beste telebista batzuek, jendearen errua izan zela esaten dute. Dena dela, argi dago hurrengo urterako zerbait pentsatu beharko dela.

EMAN ZUEN IRITZIA, ZER EGIN BEHARKO LITZATEKE HURRENGO URTEAN?

 http://www.youtube.com/watch?v=4prAgqdh-Y8

http://www.youtube.com/watch?v=umnKhIFPJmw&feature=related

 Istripuak utzi zituen irudi tamalgarriak.


Utzi iruzkina: