BASKONIA, ¿ERREKO AL DA INPERNUAN?

No profile photo txusta taldea | 2011-02-17 09:41
1

Denok dakigu aurten Caja Laboral Baskoniak ez daramala oso urte ona. ACB ligan bere mailatik oso urrun dago (alde batetik ez dabil ondo jolasten eta bestetik laugarren postuan dago, gutxienez hirugarren egon behar zuenean) eta aurreko astean jokatu zen Errege Kopan, Bartzelonak belarrondokoa eman zion finalerdietan Dusko Ivanovic-en mutilak kalean utziz. Baskonia ondo ari den txapelketa bakarra, Euroliga da, hau da ,saskibaloiaren Champions Leaguea.

Txapelketa horri buruz hitz egingo dut zeren eta, gaur (19:00) talde Gazteiztarrak Atenasen jokatuko du Panathinaikos talde ahalguztidunaren aurka. Denok dakigu talde greziarrak jokatzen duen pabilioia benetako inpernua dela. Batetik, oso talde gogorra duelako aurrean (oso jokalari onak ditu: Diamantidis, Fotsis eta Batiste dira nabarmenduenak) eta bestetik greziar zaleek izugarrizko iskanbila sortzen dutelako partida osoan zehar. Batzuetan "bengalak" ere botatzen dituzte eta batzueta hau ez da oso gusotokoa izaten. Ikusiko dugu ahala ere Mirza Teletovic eta Fernando San Emeterio agertzen diren gazteiztarren partetik eta bestetik ea greziarrek ez duten eguna. Hau bai dela saskibaloia!

Irabaziko du Baskoniak gaur OAKA-ko inpernuan. EMAN ZUEN IRITZIA eta ANIMATU!!!AUPA BASKONIA

 

iñigo eta josu

iñigo eta josu 2011-02-24 09:29 #1

Azkenean bai talde gasteiztarra erre egin zen OAKA-ko inpernuan. Baskoniak hain ohikoa den izaera erakutsi zuen kantxan baina azken segunduan San Emeteriok hutsegindako jaurtiketa libreekin etxean geratu zen garaipena. Hala eta guztiz ere Dusko Ivanovic pozik agertu zen bere taldeak egindako lan bikainarengandik. Atzo berriz miraria izan genuen OAKA-n Lietuvosek irabazi baitzion Panathinaikosi. Orain Ivanovic-en mutilak hurrengo 2 partidak irabazita multzoko lidertzan amaituko dute, bestela Euroligari agur esan beharko diote. Gaur oso partida garrantzitsua du Buesa Arena-n Unicaja multzoko azkena izango baitu aurrez aurre. Talde biak oso ongi ezagutzen dira eta aurten elkarren kontra 3 partida jokatu dute, 2 irabazi ditu Baskoniak eta 1 Unicajak. Aukera bikaina du aurten final fourrean izateko multzo buru izanez gero. Sorterik handiena oparo diogu Duskoren taldeari.


Utzi iruzkina: