ZERUAN DUZU HELMUGA, XAVI (Atzo utzi gintuen Movistar taldean ari zen Xavi Tondo txirrindulariak etxeko istripu baten ondorioz Granadan)

No profile photo txusta taldea | 2011-05-24 10:54

Xavi Tondo txirrindulariak utzi egin gintuen atzo, Maiatzak 23, Sierra Nevadan (Granada), etxeko istripu baten ondorioz.

Momentu horretan berarekin entrenatzera zihoan Beñat Intxausti txirrindulariak dioenez, garajeko atearen eta autoaren artean geratu zen atea ixtera zihoala. Ezin izan zuen aurrera egin. Bere taldea, Eusebio Unzueren Movistar, Italiako Giroa korritzen ari da orain eta lasterketa ez uztea erabaki dute, Xavi Tondori omenaldi polit bat egiteko.

Bizikletarekin lotutako bizitza

Xavier Tondo Volpini, Valls-en (Tarragona) jaio zen 1978an. Bizikletarekin ibili zen txikitatik, bere amak dioenez, eta txirrindulari profesional bezala 2003an egin zuen debuta Costa de Almeria lasterketan, Andalucia Caja Sur taldearekin. Ondoren, 2008an, Cervelo taldera joan zen eta bertan lortu zituen bere garaipen garrantzitsuenak: Gaztela eta Leongo itzulia eta Paris-Nizako etapa bat. Aurten, Movistar talde berrira mugitu da eta Beñat Intxausti txirridulari euskaldunarekin aurtengo Frantziako Tourra prestatzen ari zen zorte txarrak dei egin dion arte. Ondo izan, Xavi!

Txirrindularien zorte txarra

Wouter Weylandtek orain dela bi aste Italiako Giroan utzi gintuen, eta atzokoa ikusita, argi dago txirrindularitza nahiko kirol arriskutsua dela. Ikustea besterik ez dago lasterketetan hil den jende piloa eta adibidez, Lance Amstrong, Alberto Contador eta Markel Irizarrek eduki dituzten gaixotasun larriak. Hauek ordea, ez zuten izan Xavi Tondok eduki duen zorte txarrik.

BESTE GABE, JAGOBLOGETIK, GURE BORONDATE ONA BIDALI NAHI DIEGU XAVI TONDOREN FAMILIAKO ETA LAGUNEI! EZ AHAZTU, KONTUZ BIZIKLETA HARTZERAKOAN ETA IZAN HUTSA XAVI, ZURE ONDOAN ZAITUGU!

Paris-Nizako garaipena ospatzen.

http://www.youtube.com/watch?v=JH4WjtvqvFU

Xavi Tondo, irrifartsu


Utzi iruzkina: