Denok dakigu aurten Caja Laboral Baskoniak ez daramala oso urte ona. ACB ligan bere mailatik oso urrun dago (alde batetik ez dabil ondo jolasten eta bestetik laugarren postuan dago, gutxienez hirugarren egon behar zuenean) eta aurreko astean jokatu zen Errege Kopan, Bartzelonak belarrondokoa eman zion finalerdietan Dusko Ivanovic-en mutilak kalean utziz. Baskonia ondo ari den txapelketa bakarra, Euroliga da, hau da ,saskibaloiaren Champions Leaguea. Txapelketa horri buruz hitz egingo dut zeren eta, gaur (19:00) talde Gazteiztarrak Atenasen jokatuko du Panathinaikos talde ahalguztidunaren au...
Oñatin oso zabalduta dago gazteen artean Eskola Agenda 21en kontzeptua (normalean txarrerako). Nik uste dut gazteok honi ikusten diogun alderdi on bakarra noizean behin klasea galtzen dugula da. Egia da gure munduaren garbikuntza eta manetenimendua oso garrantzitsua dela baina, balio al digu guri zerbaitetarako Agenda 21ak? Gainetik begiratuta, oso ideia ona dela ematen du zeren eta benetan garrantzitsua da gazteak ingurumena zaintzera kontzientziatzea. Gainera, gazteak udaletxean alkateari proposamenak egitearena oso ideia dotorea iruditzean zait. Horrela, gazteak jendaurrean hitzegit...
Denon ahotan dago Oñatiko saskibaloi taldeak (Sustrai Fruta-Denda Aloña Mendi K.E.) azken bi urte eta erdian daraman garaipen bolada izugarria. Gainera bolada honek, Oñatiko futbol taldearen joko txarrarekin bat egin du. Beraz, jendea pixkanaka-pixkanaka saskibaloira pasatzen ari da. Hau egia dela ikusteko azken bi urteetan bi maila igo dituela eta ia hiru urte daramatzala etxean partidarik galdu gabe esatearekin nahikoa da. Orain dela bi urte Oñatin saskibaloia nabarmen zihoan beherantz eta klubak zerbait egitea erabaki zuen: kanpoko jokalariak ekartzea. Erabaki hori hartu beza...
Gu Beñat Gerreiro eta Mikel Albistegi gara eta blog hau gure idolo Jagoba Gamarraren omenez egina dago. OHARRA: Blog honekin euskarako klasea apur bat arindu eta bide batez iritzi testuak lantzea nahi dugu.