AGENDA 21, ZERTARAKO ?¿?

No profile photo txusta taldea | 2011-02-15 11:10
4

Oñatin oso zabalduta dago gazteen artean Eskola Agenda 21en kontzeptua (normalean txarrerako). Nik uste dut gazteok honi ikusten diogun alderdi on bakarra noizean behin klasea galtzen dugula da. Egia da gure munduaren garbikuntza eta manetenimendua oso garrantzitsua dela baina, balio al digu guri zerbaitetarako Agenda 21ak?

Gainetik begiratuta, oso ideia ona dela ematen du zeren eta benetan garrantzitsua da gazteak ingurumena zaintzera kontzientziatzea. Gainera, gazteak udaletxean alkateari proposamenak egitearena oso ideia dotorea iruditzean zait. Horrela, gazteak jendaurrean hitzegitea ohitzen dituzu. Eskolan, urtean zehar ekintza desberdinak antolatzen ditugu, Oñatin falta diren gauzak ateratzeko eta urte bakoitzaren amaieran, eskolako ordezkariek, alkateari eta zinegotziei proposatzeko. Horrela ikusita denak zoragarria ematen du baina nik, nire esperientziarengatik (Eskola Agenda 21eko ordezkaria izan nintzen) esaten dizuet ez sartzeko ordezkari ez duelako merezi jolastordua galtzerik gero udaletxean antzarrak perratzera bidaltzeko. Onena gurasoentzako Agenda 21a prestatzea izango zen. Eurak dira guri irakatsi behar digutenak.

Beraz, ez sartu Agenda 21en eta zaindu zure ingurumena, Beñat eta Mikel!!!

iñigo eta josu

iñigo eta josu 2011-02-21 15:37 #1

Gu ere bat gatoz zuen iritziarekin, gure ustez ere Agenda 21ek ez du ezertarako balio, denbora galtze hutsa
dela uste dut. Hainbat gazteek hartzen dute parte kanpaina honetan
baina inorri ez diola interesatzen uste dut. Gainera, guk udaletxean
aurkezturiko proposamenei kasurik ere ez diote egiten. Ez zait arraroa
iruditzen inork ez nahi izatea Agenda 21eko batzordekide. Galtzen dugun
denbora Imanolen gaia aztertzeko eta lantzeko erabili ahal genuke.

Nerea

Nerea 2011-02-22 11:07 #2

Erabat ados nago zuen iritziarekin, agenda 21ek ez du gauza askotarako balio. Zuen proposamena ere oso ona iruditzen zait, gurasoak egon beharko ziren agenda 21eko batzordean beraiek baidira guri irakatsi behar digutenak eta udaletxean heldu baten proposamena iristen direnean nik uste dut gazteenari baino kasu gehiago egingo dietela.

Carolina & Maddi

Carolina & Maddi 2011-02-25 11:26 #3

Gure ustez agenda 21 ez zen sortu beharko. Ez duelako ezertarako balio, nahiz eta  objektiboak  onak izan ez dute ezertarako balioa.

maite eta ana

maite eta ana 2011-03-10 16:34 #4

Aupa Mikel eta Beñat ! :)

Erabat ados gaude zuen iritziarekin. Agenda 21-i buruzko sarrera asko irakurri ditugu. Baina, esan beharra dago, hau onenetarikoa izan dela.

Ez dugu ezer txarrik esateko, ezta ezer gehiago gehitzeko.

KENDU AGENDA 21 ESKOLA ETA IKASTOLETATIK !

musssuuu beet

Utzi iruzkina: