Jarraituko al du bolada honek?¿?

No profile photo txusta taldea | 2011-02-09 09:53
4

Denon ahotan dago Oñatiko saskibaloi taldeak (Sustrai Fruta-Denda Aloña Mendi K.E.) azken bi urte eta erdian daraman garaipen bolada izugarria. Gainera bolada honek, Oñatiko futbol taldearen joko txarrarekin bat egin du. Beraz, jendea pixkanaka-pixkanaka saskibaloira pasatzen ari da.

Hau egia dela ikusteko azken bi urteetan bi maila igo dituela eta ia hiru urte daramatzala etxean partidarik galdu gabe esatearekin nahikoa da. Orain dela bi urte Oñatin saskibaloia nabarmen zihoan beherantz eta  klubak zerbait egitea erabaki zuen: kanpoko jokalariak ekartzea. Erabaki hori hartu bezain laster etorri ziren klubera Ander Mallabiabarrena (Mallabi), Iñigo Biain (Batista) eta Jagoba Gamarra (Jago, gure idoloa eta taldeko jokalari nabarmenduena). Hiru jokalariak bi metroetatik gertu daude.

Orain Aloña Mendi bigarren fasera pasatuko da Euskal Herriko nazional ligan. Lehen bi postuetan sailkatzen bada hor, igoera historikoa lortuko luke EBA ligara. Horrek dakarrena da Espainiako leku askotako taldeekin lehiatu behar izatea eta hori lorpen ikaragarria da Oñati bezalako herri txiki batentzat. Baina noski, horretarako dirua ere behar da horretarako larunbatero (18:00) zaleak Zubikoa kiroldegira hurbiltzen gara, gure animo guztiak emateko.

Garaipen bolada honi eutsi eta gure taldea tontorrera igo nahi badugu denok batera arraun egin behar dugu norantza batera. Beraz, etorri animatzera larunbatero eta bi gauza lortuko dituzu. Batetik, goi mailako saskibaloia ikustea eta bestetik gure herriaren ohorea goraipatzea. Baina igoko al da? Hori ikusteko dago. Ez ahaztu, birrintzeak eta saskiratze ikusgarriak Zubikoa kiroldegian larunbatero. Aupa Aloña! Aupa Jago! Anima zaitez!

irane

irane 2011-02-11 11:29 #1

kaixo Mikel eta Beñat !

zuen artikulua irakurri ostean, akats batzuk ikusi ditugu. Alde batetik, Iñigo Biain (Batista zuentzat) ez da kanpokoa, Oñatikoa baizik. Ondoren, diru beharra dagoela esan duzue eta zuek jarri duzuena ez da egokia, zaleek ez bait dute ordaindu behar sustrai aloñaren partidak ikusteko, beraz zuen artikulua oker dago.

Beste alde batetik, oso ados gaude Oñatiko saskibaloiak gero eta jarraitzaile gehiago dituela, ez ordea jokalarien kopurua (mutil denak futbolean eta neska denak eskubaloira joaten bait dira).

Baina orokorrean ados gaude zuen artikuluarekin ! aupa Jago !

muxu handi bat Irati&Ane

JULEN D. ETA AITOR LI.

JULEN D. ETA AITOR LI. 2011-02-14 15:22 #2

Nire ustez Oñatiko saskibaloi
taldeak daraman bolada onak jarraituko du alde batetik jarraitzaileek gehiago
bultzatuko dutelako eta horrek eragin positibo handia izango du taldearen jokoan
eta motibazioan. Beste alde batetik talde sendoa osatzen dute eta guk uste dugu
gai izango direla beste taldeak gainditzeko. Baina esan beharra dago Eba ligara
igotzen badira diru aldetik eskas dabiltzanez ezingo dute taldea liga horretan
mantendu eta horren bestez jokalarien motibazioa pixka bat jaitsiko da baina
hala eta guztiz ere gure ustez bolada honek jarraituko du.

mikel eta aitor

mikel eta aitor 2011-02-17 09:13 #3

Kaixo beñat eta mikel !!!

Asko gustatu zaigu zuen bloga. Oso gai polita aukeratu duzuela uste dugu. Aloña mendiren azken 3 urteak oso interesgarriak izan direla uste dugu jokalari berriak, entrenatzaile berriak… Azpimarratzakeo da daraman bolada etxean, baina gure iritziz  2. fasea heltzen denean eta bere antzerako taldeen aurka jolasten duenean bolada hori amaitu egingo da. Taldean denak dira oso onak zuek Jagoba azpimarratzen duzue baina gure ustez onena Mikel Biain dena azpimarratzekoa izan ze bere azken partida. Amaitzeko uste dugu talde honek eta diru apur batzekin oso gora helduko dela eta Euskal Erico historian sartuko dela bere boladagatik.

iñigo

iñigo 2011-02-17 09:23 #4

Zuen iritziarekin erabat bat nator, baina, egia esan iñigo eta unai arrolaren minutu faltarengandik izan da futbol taldearen beherakada. Orain entrenatzaile berriarekin nabarmen gora egin du talde gorritxoak. Saskibaloi taldearen arira, oso bolada onean dira Oñatiarrak etxean sendo eta kanpoan opari gutxirekin fase honen gailurrean dabiltza txantxikuarrak. Hurrengo faserako txartela lorturik dauka taldeak baina oingo astean oso partida garrantzitsua du EASO liderraren etxean. Garaipen batekin multzoko lidertzan amaituko zuen fase hau betsela 2. bukatuko zuen. Nabarmentzekoa da ere Zubikoa kiroldegian egoten den jendetza azpimarratzekoa ezker ultren partaidetza ez dutela ia partidurik galtzen nahiz eta kanpoan jolastu. Hau da nire iritzia zuen gai interesgarri honi buruz.

Utzi iruzkina: