Asier Olaizola goizuetarraren lesioa

No profile photo txusta taldea | 2011-03-04 11:21

Asier Olaizola Goizuetarraren lesioa pilotazale guztion ahotan pil-pilean egon den gai bat izan da.

 

Olaizola I, bi anaietatik zaharrenak lesio bat izan zuen eskuin belaunean partiduaren hasieran Irujo eta Merinoren aurka ari zirenean. Markagailua 7-4 zihoan Asier, Irujok gantxoa egiteko keinua egin eta txokoan dejada egin zuen momentuan, Asier “gantxoaren” bila irten zen korrika baina txokoan dejada egin zuenean bere pisu guztia belaunean jarri zuen txokorantz habiatzeko. Berak esan zuenez minik ez zuen sentitu baina molestiak bai eskuin belaun horretan. Belaunak bira ematean “krak” egin ziola esaten du, lesioak ez du itxura onik, ligamenduetako lesio bat baita.Lesio hau bere anaia Aimar Olaizolak orain dela urtebete izandako lesio bera da.

 

Partiduan jolasten zen puntua, Irujo eta Merinorentzat izan zen 22-4; Bukaera tamalgarri honekin batera.

 

 


Utzi iruzkina: