MOURINHO JAUNAREN MALKOAK, BENETAKOAK?

No profile photo txusta taldea | 2011-03-01 10:50

Aurtengo udan futbolaren munduan ohiartzun gehien egin duen fitxaketa izan da Real Madrilek egindakoa. Bitxiena ez da jokalari bat izan dela, baizik eta entrenatzaile bat, eta ez edonolakoa, entzun ondo, JOSE MOURINHO!!!! Bartzelonak azken bi urteetan Espainiako ligan egin duen konkista bertan behera uztea izan zen entrenatzaile portugaldarrarentzak lehen misioa eta bigarrena hainbeste urteetan itxaroten ari diren hamargarren Txapeldunen Liga irabaztea! Horretarako, ez zegoen bakarrik, ia 30 jokalariz osatutakoa taldea zuen bere ondoan, eta ez edonolakoa. Florentino Perezek diru asko eta asko utzi du proiektu honetan eta orain Bartzelona nola ari zaion goitik behera barre egiten ikusten ari da.

Ligan Bartzelona Real Madriletik 7 puntura dago eta hori asko da. Gainera Camp Nouen jokatutako partiduan Bartzelona ikaragarrizko belarrondokoa eman zion talde madrildarrari 5-0 irabazi baitzion. Copako finala Bartzelona-Real Madril izango da eta txapeldunen ligakoa ere hau izango delakoaren beldur gara guztiok. Aspertu egiten du bi hauen arteko lehia ikusteak egunero. Gainera telebistek garrantzi gehiago ematen diote Mourinhok esaten dituen aitzakiei taldek txikiek egiten dutenari baino. Adibidez, Jose Mourinho beti ari da esaten Bartzelonak eurek baino ordu hobean jolasten dutela, beste taldeak Bartzelonaren aurka ez dutela %100a ematen, epaileek euren kontra egiten dutela... beti du zerbait esateko. Ez ditu bere akatsak aitortzen.

Ea Real Madrilek aurten ere ez duen ezer irabazten eta ea hurrengo urtean talde txikiei jaramon gehiago egiten dieten (adibidez, REALARIII!!!). Isildu adi Mourinho jauna, eta gozatu futbolaz beste nonbaiten , hemen traba egiten ari bait zara eta futbola maite dugun guztioi! Izan hutsa!http://www.youtube.com/watch?v=6NmAOR9O75o

 


Utzi iruzkina: