HOZKADA IKARAGARRIA (Txakur bat bere jaberi oldartu eta eraso egin dio)

No profile photo txusta taldea | 2011-05-19 09:43

Minutu batzuetan, harrituta egon zen Islako (Kantabria) Astuy kaleko jendea bart gauean. Alemaniar artzain batek hozka egin zion bere jabeari etxean eta honek izugarrizko garrasia bota zuen. Bizilagunek, okerrena imaginatu zuten.

Gaueko hamabiak ziren eta dena oso isilik zegoen Islan, denak ohera joanak baziren. Halako batean, izugarrizko garrasia entzun zen 12. zenbakiko 3.pisutik. Bizilagun denak balkoietara irten ziren eta haietako batek, munizipalei dei egin zien. Hauek iritsi zirenean, etxera igo eta gizon bat aurkitu zuten sukaldean etzanda, Iñigo Igartua izenekoa, alarguna, besoa odoletan zuela. Orduan, txakur haundi batek salto egin zuen munizipal batek gainera eta bestak lasaigarri bat bota eta txakurtegira eraman zuen.

Biktimak bi hezur apurtu ditu

Segituan eraman zuten Iñigo Santanderko hospitalera eta zorionez bakarrik bi hezur zituen apurtuta, kubitoa eta erradioa. Gaur goizean, bere familiakoen babesa jaso du. Berak dioenez, ez da ezertaz oroitzen. Bi egunen buruan etxean izango dela diote medikuek

Txakurren erasoak

Azken bi hilabeteetan, eraso asko izan ditugu munduan, hala nola, asteartean Bilbon gertatu zena eta orain dela bi aste Oñatin egon zen eraso ikaragarria, gizona ehizan zebilala. Orain jendeak zalantza gehiago izango ditu txakur handi eta arriskutsu bat erosteko orduan.

BERAZ, ARGI EDUKI, TXAKUR BAT EDUKI NAHI BADUZU ETXEAN, ONGI ZAINDU!

 

  http://www.youtube.com/watch?v=Pc0rwpEinxA

 

 

 

 

 

 


 

 


Utzi iruzkina: