ANGURRI ZELAI BATEK EZTANDA EGIN DU (5000 bat angurrik eztanda egin zuten Txinan ongarri gaindosi baten ondorioz)

No profile photo txusta taldea | 2011-05-31 10:50

Maiatzaren 4an, Txinako Danyang (Jiangsu) herrian, 5000 sandia inguruk eztanda egin zuten bertako nekazariek ongarri gehiegi bota zietelako.

Hau gertatu eta berehala, Txinako komunikabide guztietan agertu zen berri arraro eta ez ohiko hau. Antza denez, nekazariek hau gertatu eta hurrengo asterako behar zituzten sandiak prest, 20 kooperatibari saltzeko. Prozesua poliki zihoan, eta ongarri gehiago botatzea erabaki zioten. Hori egin eta hurrengo goizean, angurri zelai osoa txikiturik zegoen.

Forchlorfenurona erabili zuten

Sandien hazkunde prozesuaren erritmoa areagotzeko, Forchlorfenurona erabili zuten. Txinako gobernuak ez du substantzia hau ezeztatzen, ezta ere AEB-etakoak ere (bertan kiwi eta mahatsaren hazkunderako erabiltzen da). Hala ere, jakinaren gainean daude hobe dela substantzia hau ez erabiltzea.

Sandien leherketa, txerrien hilketa

Angurri zelaiaren ondoan, txerri korta bat zegoen eta hauen urdailean amaitu zuten angurri askok eta askok. Substantzia hori edukitzearen ondorioz, momentuan hil ziren 40 txerri. Txerrien jabeak oso haserre eta lotsatuta daude.

BERAZ KONTUZ, ANGURRIAK EROSTERA BALDIN BAZOAZ, BEGIRATU EA NONGOAK DIREN...

Txerri batzuk, lehertutako angurriak jan ondoren.

Sandia zelaia, lehertua izan ondoren.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: