RAFA ETA NOLE

No profile photo txusta taldea | 2011-06-09 09:15

Denboraldi hontan, Nadalek eta Djokovicek ikaragarrizko emaitzak lortu dituzte tenisean eta biak munduko onena izatearen lehian daude.

2011garren urtea hasi zenean argi zegoen nor zen munduko onena, Rafa Nadal espainiarra, aurreko urtean ikaragarrizko emaitzak lortu zituelako. Baina denboraldiko lehen txapelketa garrantzitsua iritsi zenean (Australiako Irekia) Novak Djokovic serbiarrak (orduan munduko 3.a zenak) ikaragarrizko erakustaldia eman eta maisuki irabazi zuen. Gainera, hurrenko AEB-etako bi txapelketatan (Indian Wells eta Miami) eta Europako bietan (Madril eta Erroma) ere bera gailendu zen, lauretan finalean Rafa Nadal handia garaituta gainera! Rafa Nadalek berak aitortu zuen orduan "Nole" zela orduan munduko onena, nahiz eta matematikek espainiarra jartzen zuten sailkapen buru.

Roland Garros iritsi zen orduan

Erromako txapelketa amaitu ondoren, tenislariek Parisko Roland Garros txapelketara jo behar zuten eta noski jende guztiak serbiarraren alde jotzen zuen txapelduna aurreizendatzeko orduan. Kontutan hartu behar zen baita Nadalek 5 aldiz irabazita zeukala Parisko "Grand Slam"-a eta  gainera 6.a ere irabazi zuen finalean Roger Federer jokalari mitikoa gaindituta. Novakek finalerdietan galdu zuen eta beraz itxaron egin beharko du munduko onena izan nahi badu. Bestalde, argi dago Nadalek aro bat markatu duela Parisen Borg tenislari suendiarraren 6 txapelketak berdinduta.

Orain belarra dator

ATP zirkuitoak orain Ingalaterrako txapelketetara joko du, hau da, belarrezko txapelketa haundietara, Winbledon eta Queens. Djokovikek hozkada bat eman ahalko al dio Nadali Roland Garroseko hutsa eta gero? Argi dago dena aidean dagoela.

EMAN ZURE IRITZIA, NOR DA MUNDUKO ONENA TENISEAN?

Rafa Nadal Roland Garroseko garaipena ospatzen.

http://www.youtube.com/watch?v=QJliXjj7AMM

Rafa eta Nole, bien arteko partidu baten hastapenean.

 

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: