ITALIAKO GIROA, AUSARTENENTZAT BAKARRIK (Jada hasi da adituen ustez inoiz izan den Girorik menditsuena eta zirraragarriena, eta dena aidean dago oraingoz)

No profile photo txusta taldea | 2011-05-17 10:55

Maiatzaren 7an hasi zen Turinen, urtero lez, hiru aste iraungo duen Italiako Giroa. Guztira, 20 talde inguru gerturatu ziren, itzulia hasi eta amaitzeko asmoz, eta horien artean, Euskaltel-Euskadi, Igor Anton buru zutela. Adituek aurtengo Giroa inoiz izan den eta izango den ikusgarriena bezala ikusten dute. 21 etapaz osaturik egongo da aurten ere.

Aurtengo ibilaldia Turinen hasi zen, eta Tirreno itsasondoan ibili da aste batez Siziliara iritsi arte. Bertan, txirrindulariek Mount Etna sumendia zuten zain. Atzo, atseden eguna aprobetxatuz, Giroak hegazkina hartu eta Italiaren beste aldera jo zuen Adriatiko itsasora. Orain lasterketak gora egingo du Alpeekin eta Dolomitekin topatu arte eta adituen ustez bertan aterako dira faboritoen arteko distantziak. Giroa, Milango hiri ederrean amaituko da 22km-ko erlojupeko batekin.

Oilarren arteko lehiak

Turinen lasterketa hasi zenean italiarrak ikusten ziren lasterketa irabazteko faborito bezala etxean korritzearen ondorioz. Adibidez, Vincenzo Nibali, Espainiako itzuliko txapelduna, eta Michele Scarponi, igotzaile ikaragarria. Baina, mahaian lehen kolpea jo duena, Alberto Contador espainiarra izan da, berak irabazi baitzuen Etna sumendiko etapa erakustaldi bat emanez gainera. Atzean utzi dituela ematen du beraz Clembuterol drogarekin izan zituen arazoak. Faboritoen arteko tentsioak gora egingo duela ematen du etapa menditsuak agertu ahala.

Ibilbide beldurgarria

Aurten igoko duten mendate piloa izango da adituen ustez lasterketa hau hain zirraragarri egiten duen faktorea. Mendaterik beldurgarrienak, Montevergine, Etna, Gloskglockner (Austria), Monte Crostis (errepide oso arriskutsua duena batez ere jeitsieran), Val Di Fassa eta Monte Zoncolan. Azken honen izena irakurtzeak ere beldurra sartzen du gorputzean.

Wouter Weylandtek utzi gaitu

Giroko atalik penagarriena, duen zirrara guztiaren atzetik, dudarik gabe, 2.etapan Boccoko gainetik jeisten Wouter Weylandt txirrindulari belgiarrak izan zuen eroriko beldurgarria da. Ezin izan zuen bizirik iraun eta egun batzuetan hondoa jo zuten txirrindulari batzuek. Zorionez, itzuliak aurrera egin du normaltasunez.

EMAN ZUEN IRITZIA: NORK IRABAZIKO DU GIROA? NORAINO IRITSI DAITEKE IGOR ANTON EUSKALDUNA?

 

 

 Igor Anton, garaipen bat ospatzen.

 

 

 Monte Crostisko igoera, edonor izutzeko modukoa.

 http://www.youtube.com/watch?v=DRgafqkWx-Y

 

 

 

 


Utzi iruzkina: