Itsaspepinoak

Egunero zerbait ikasteko!

Basaurin badaukagu

2
itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2006-10-27 21:37

Kaixo lagunok!! Jadanik Basauritik metrora joan gaitezke. 2010.urtera arte Basauriraino metroa ez denez helduko, Udaletxeak  Basauritik Etxebarriko metro geltokiraino, lanzadera bat jarri du. Lanzadera hau dohainik izateaz gain, oso azkarra da eta bost minutu besterik ez du irauten bidaiak. Autobusa hamar minuturo ateratzen da Etxebarriko metrotik eta beronen ordutegi berbera dauka. Basaurin bi geltoki daude: Bat "Miradores"etan eta bestea Matxitxako kalean (Bizkotzalde parkearen aurrean). Basauriko biztanleen artean iritzi desderdinak daude, baina egia esan, egunero autobus...


Basconia taldeak udaletxearen laguntzaz Basconia Futbol Eskola jokalari gazteen oinarriak hobetzeko sortu du. Basauriko gaztetxoentzat (5-11 urte) izango da , horregatik arduradunak eskolaz eskola joango dira baldintzak azaltzera. Monitoreak, Basconiako entrenatzaileak izangodira. Esperientziadunak  izateaz gain, akademikoki ondo prestatuta daude. Arduradunen ustez, Basaurin ez da lantzen futbolaren oinarria, horregatik gure eskolan trebatasun teknikoa, gaitasuna eta motrizitatea landuko dituzte. Lehenengo taldearekin urriaren 30ean, Lope de Vega eskolan hasiko di...


Zelan Basauriko jaietan? Guri ezin diguzue galdetu, bikain esango dizuegu eta. Besteen iritziak bilatzen ari gara, horregatik zuen erantzunen zain egongo gara. Guretzat, hemengoak garenez, Basauriko jaiak munduko onenak dira eta aurten ,beti bezala, primeran pasatu dugu. Gauez irteteaz gain, goizez eta arratsaldez ere aprobetxatu dugu. Egia esan, eguneko giroa gauekoa baino lagun artekoagoa da, hau da,  jendearen arteko harremanak estuagoak dira. Koadriletan dauden pertsonek aktibitate asko antolatzen dituzte herritar guztiontzat. Adibidez: umeentzako tailerrak, jubilatuen bazkar...


Basauriko Jaiak 2006

1
itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2006-10-07 00:19

kaixo guztioi!! Ez gaude ziur jende guztiak Basauriko Jaiak direla dakien. Badaezpada, hemen gaude zuek animatzeko!! Etor zaitezte eta segur aski oso ondo pasatuko duzue! Hemen dauzkazue jaietako ikuskizunik garrantzitsuenetariko batzuk: Hasteko, urtero bezala, koadrilen jaitsiera larunbatean 19:30ean egingo dugu. Urriaren 8an, igandea, Basozelain gure futbol taldeak jokatuko du Santurtziren kontra. Partida honetan Pirikituriak izena duen fanfarria edukiko dugu animatzen. Amaitu eta gero sardinak jango ditugu. Urriaren 11, asteazkena, "Jubilatuen eguna" izango da. Gure herrik...


JAIAK BETIKO

1
itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2006-09-14 11:47

Pasa den igandean, irailak 10, Basauriko jaietaren kuadrilak kalera atera ziren protesta bat egitera. Basauriko jaiak, denok dakigunez, munduko onenak dira, giro berezia edukitzeagatik. Hamabost kuadrila ofiziala daude, bakoitzak arropa desberdina jantzi eta lonja edo txozna bat irekitzen du. Normalean lonjak oso prestatuta daude, urtero apainketa aldatzen da eta kuadrilek gai desberdinak aukeratzen dute. Ohitura hau hasi zenean, herriko jendeak txoznak jartzeko lonjak uzten zizkien kuadrilei; jaietan ondo pasatzea dirua irabaztea baino askoz importanteagoa zen eta. Poliki poliki jabeak kob...


Marlango

2
itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2006-09-09 14:38

Especimen arraro batzuk uste dute Bilboko jaiak urteko azkenak direla. Ba, ez. Aste honetan Lekeition primeran pasatu dugu (beno, ni ez naiz joan, baina entzun dudanarekin nahikoa eduki dut). Ba, astuburu honetan eta urrengoan Galdakaoko jaiak ospatzen  dira. Egia esan, ez dira niri gehien guztatzen zaizkidan jaiak, baina noizean behin ustekabe atsegina aurki dezakegu. Aurten MARLANGO etorriko da. Gaur, Galdakaoko parkean, 12etan gutxi gora behera, musika ona gazatuko dugu. Lagun asko ikustea espero dut. Gero arte!!


KAIXO!!

itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2006-08-29 15:22

Behar genuen atsedena hartuta, bueltan pentsatzeko ordua heldu da. Ez dakit sentitzen dudana nola azaldu . Alde batetik euskaltegira itzultzeko gogo bizia daukat, eguneroko bost orduko terapia berreskuratzeko. Baina beste aldetik, itsaspepinoak nagusiatxoak gara eta nork bere bidea egin behar du; gutako bat kanasiakeko urak ikertzeko joango da; ni hemendik geratuko naiz, baina ez dut  taldearekin jarraituko nire kabuz joateko beharra daukat eta. Badakit gauzak ez dira lehen bezala izango, bakoitza bere ur-lasterra hartu behar du. Baina urteak pasatu, leku desberdinetan bizi...


ene itsapepinook

itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2006-07-13 10:30

Ene itsapepino maltzurrak ez ezik maitagarriak ere: Azken egunetan oso lanpetuta ibili naiz, antza zuek ere bai. Jakina itsaspepinoak udan izaten dute ur epeletan lasai mugitzeko denbora eta lan handia ematen du lekurik egokiena topatzea eguzkia ezin hobeto hartzeko. Eskerrak eman nahi dizuet, bai ondo pasatu dut zuekin, nik asko ikasi dut zuekin, zerbait egin dugula sentitu dut, ez dakit zuek. Baina...maltzurkeriak ondo prestatu, tortilako pozoinak gustatu zaizkit, zaizkigu, zitzaidan, zitzaigun....baina, jakina, itsaspepinoak, zer pena handia ez dakite hitz egiten!!! ....ala bai??? E...


Hainbeste espero genuen eguna iritsi da. Ez dugu euskaltegira etorri behar urrira arte. Idazlan asko eta beste ariketa batzuk egin ostean ikastaroa amaiutzat emango dugu. ez dugu ezer komentatuko gure notei buruz (sumarioaren sekretua da...). Pentsatuko duzue gutaz libratuko zaretela, baina gauzak ez dira inoiz hain errazak. Zure bizitzan sartzen jarraituko dugu. Gure etxetik, inolako laguntza barik, noizbehinka funtzgabeko zerbait idatziko dizuegu. Ahalik eta hoberen egingo dugu, baina zuen bisitek asko lagunduko digute animoa mantetzen, beraz, badakizue zer egin behar duz...


azterketak

3
itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2006-06-23 12:39

Hemen gautza, azterketa eskas egingo dugunak. Zer egin pentsatzen dihardugu, zortzigarren urratsa gaindi dezagun. Hauexek dira aukerak: a) Asteburu honetan euskaltegira joango gara azterketak lapurtzera. b) Irakasle bat tabernaz taberna eraman mozkor handia harrapatu  eta gero galderak atera arte egongo gara. c) Betiko tabernan patata tortilla  guztiz pozoinduta emango diegu jateko haiek baja har dezaten. Horrela, ez dugu azterketarik egingo. Guk "C" aukera egin dugu eta datorren astean zer gertuko den kontatuko dizuegu.  


itsaspepinoak 1456148063433

Kaixo lagunok!!! Basauriko Udal Euskaltegiko lagun taldea gara. Luzaroan pentsatzen egon ostean, "Itsaspepinoak" izena ipintzea erabaki dugu. Zergatik sortu dugu bloga? Alde batetik, ikasleen arteko harremanak mantentzeko. Bestetik, euskara praktikatzeko aukera ona izango zela pentsatu dugulako. Gainera, hemen aurkitu ahal izango dituzu, besteak beste, gure esperientziak, gustoak, argazkiak, berriak, etab. Eta jakina, ZUK PARTE HAR DEZAKEZU!!