ISPILUA IV
Behin batean bikote bat urruneko etxe handi batean bizi zen. Gizona marinela zen eta beti kanpoan egon behar zuen, horregatik emaztea beti bakarrik egoten zen egunero eta bakardade handia sentitzen zuen.
Egun batean senarra hondoratutako itsasontzi batean aurkitutako ispilu batekin etorri zitzaion. Gainera magikoa zela esan zion, honela kanpoan zegoen bitartean berarekin hitz egin ahal izango zuela esan zion, baina gezurra zen.
Emaztea oso pozik geratu zen, senarrarekin hitz ahal izango zuelako.
Hurrengo egunean senarrak joan behar zuen eta emaztea berriro bakarrik geratu zen. Orduan, ispilutik senarrarekin hitz egiten hasi zen.
Baina hilabete batzuk pasatu eta gero, ispilua erori eta apurtu egin ziztaion.
Emaztea zoratuta zegoen, senarraren aurpegia ispilu zatietan ikustean senarra hil zuela pentsatzen baitzuen.
Orduan, leihoa ireki zuen eta bere burua hil egin zuen.
Azkenik, senarra etxera heldu zenean emaztea hilda aurkitu zuen eta betiko bakarrik gelditu zen
Iruzkinak
4 2007-12-04 13:48 #1
Gezurrak nahiz eta politak izan...batzuetan balio dutela ematen du. Oso polita, aurrera!
Utzi iruzkina: