Kategoria: batean
Behin batean bikote bat urruneko etxe handi batean bizi zen. Gizona marinela zen eta beti kanpoan egon behar zuen, horregatik emaztea beti bakarrik egoten zen egunero eta bakardade handia sentitzen zuen. Egun batean senarra hondoratutako itsasontzi batean aurkitutako ispilu batekin etorri zitzaion. Gainera magikoa zela esan zion, honela kanpoan zegoen bitartean berarekin hitz egin ahal izango zuela esan zion, baina gezurra zen. Emaztea oso pozik geratu zen, senarrarekin hitz ahal izango zuelako. Hurrengo egunean senarrak joan behar zuen eta emaztea berriro bakarrik geratu zen. Orduan, ispil...