Botelloia, Botila-Festa, Kopaleta, Kale-Zurruta, Botiltzarra... nahi duzun moduan!!

itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2006-05-25 08:30
8

Kaixo gazteok!!!

Entzun dugunaren arabera, datorren urrian Bilbon ere debekatu nahi dute botelloia, baina ZERGATIK?

Gazteok ez daukagu dirurik tabernaz taberna joateko, eta horregatik leku egoki bat bilatu behar dugu gure lagunekin zerbait edateko.

Nagusiek arazo hori ez daukatenez, diru gehiago dutelako, bada ez zaie inporta zer gertatzen zaigun.

Oraindik ezin dugu ulertu zergatik sortu den istilu hau!

Arazoa konpondu nahi badute, zarata haundia egin beharrean, hobe izango litzateke tabernetako prezioak jaistea.

Neuri horrekin, denok pozik egongo gara!!!

Zer deritzozu honi?

Emaguzu zure erantzuna ahalik eta lasterren!!

A

A 2006-05-25 18:22 #1

Nire ustez, tolerantzia pittin bat beharrezkoa da, baino bi aldeetatik. Batetik, guraso edota helduek gazteen diru-egoera ulertu behar dute eta bestalde, gazteak, tsukunagoak izan gaitezke, hondakin eta iskanbil ixugarriak sortzen ditugula ezin du inork ezeztatu.

Euskaraz bizi

Euskaraz bizi 2006-05-30 18:17 #2

Botila-festa hauetan, euskaraz ere egiten al da? hala bada, bai botelloiari!!!!

inorpez

inorpez 2006-06-05 21:38 #3

Botelloia egitean, denok nahi genuke botiltzar handi bat (beteta jakina) kalean zurruta gustora egiteko eta botiltzarra benetan handi-handia bada, botila-festa egingo genuke gustora, azken batean beste festa bat gehiago.

Eta itsaspepinoek zer egiten dute?

Kinitoa, seguru!

Agur eta urrup!

Aurrera gaztiok

Aurrera gaztiok 2006-06-08 17:26 #4

Gaztiak botelloian zarata handia eitten dabela-ta, aurrekun aittu neutsan bati telebisioan Bilboko gaztiei kostauko jakela alkatiak bere kotxe-karrera hatan lortu eban zarata maila gainditutea.

Ez eban, ba, arrazoi falta.

Eutsi goiari!

2006-06-12 12:24 #5

Ieup!! Eguzkibegi ikastolatik eguerdion!!

Neu

Neu 2006-06-20 12:42 #6

Gauza bera behin eta berriro galdetzen diot neure bueuari: Zergatik boteiloia egitea txarto dago baina taberneetako kanpoko mahaietan edaten badute onartzen dugu?

Zein da benetako arazoa boteilioia egitea ala edateko ohitura, non edaten dugu  ala edaten badugu?????

ima

ima 2006-06-20 12:58 #7

Zelako gazteak!!..zertarako nahi duzu botelloi bat egiteko?

Ez du ezertarako balio. Bakarrik edateko, erretzeko eta kito..

Kendu ideia hori burutik onena izango litzateke, denok tabernaz taberna joatea, eta horrela gune bat edukiko genuke hitz egiteko, dantzateko, gure lagunekin egoteko, jende berria ezagutzeko, ligatzeko..eta abar.....

Zer deritzozu???

nahh

nahh 2010-10-03 13:41 #8

nire uztez ez da oso ona botiltzarra egite osasunarako ez dalako ona

Utzi iruzkina: