JAIAK BETIKO
Pasa den igandean, irailak 10, Basauriko jaietaren kuadrilak kalera atera ziren protesta bat egitera.
Basauriko jaiak, denok dakigunez, munduko onenak dira, giro berezia edukitzeagatik. Hamabost kuadrila ofiziala daude, bakoitzak arropa desberdina jantzi eta lonja edo txozna bat irekitzen du. Normalean lonjak oso prestatuta daude, urtero apainketa aldatzen da eta kuadrilek gai desberdinak aukeratzen dute.
Ohitura hau hasi zenean, herriko jendeak txoznak jartzeko lonjak uzten zizkien kuadrilei; jaietan ondo pasatzea dirua irabaztea baino askoz importanteagoa zen eta. Poliki poliki jabeak kobratzen hasi ziren, itzi zeukaten lonja horrek dirua emateko aukera ona zen eta.
Honela iritzi gara gaurko egoeraino. Lonja txiki, zikina eta prestatu gabe batengatik 3.000€ eskatzeraino heldu da. Seguruoa, argia, ura, garbiketa, konponketak... apartez, noski. Hilabete bat baino ez da alokatzen, eta jabeek lonjak zeuden baino askoz hobeto jasotzen dute (garbi, margoztuta, pertsiana berri bat jarrita, atea konponduta...).
Horrexegatik, Herriko Taldeak eta kuadrilek jendeari egoera hau jakinarazi nahi diote, ea hain polita den ohitura hau betiko irauten den.
Izango ahal da!!
Iruzkinak
4 2006-09-22 14:55 #1
Jendeak beti nahi izaten probetxu atera. Ziur lonja asko dagoela, begiratu bestereen batean, gauza errazak edonork egin ditzake, baina Basaurikoak ez dira edonor!!!
Utzi iruzkina: