Basauriko Jaiak 2006

itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2006-10-07 00:19
1

kaixo guztioi!!

Ez gaude ziur jende guztiak Basauriko Jaiak direla dakien. Badaezpada, hemen gaude zuek animatzeko!! Etor zaitezte eta segur aski oso ondo pasatuko duzue!

Hemen dauzkazue jaietako ikuskizunik garrantzitsuenetariko batzuk:

Hasteko, urtero bezala, koadrilen jaitsiera larunbatean 19:30ean egingo dugu.

Urriaren 8an, igandea, Basozelain gure futbol taldeak jokatuko du Santurtziren kontra. Partida honetan Pirikituriak izena duen fanfarria edukiko dugu animatzen. Amaitu eta gero sardinak jango ditugu.

Urriaren 11, asteazkena, "Jubilatuen eguna" izango da. Gure herriko aitite-amamek bazkari eta jai erraldoia jubilatuen etxean eta Solabarria Plazan edukiko dute. Bazkarian omenaldi bat egingo zaie aitite-amamei.

Anima zaitezte etortzera!!!

9

9 2006-10-08 00:01 #1

<p>Ama arropa lizatzen dabil, aurkitu behar dut beste pololoak, non ote daude??</p>

<p>Kaskabelak eta zintak elkarrekin zeuden.... ai ama... ez dakit non!</p>

<p>Eta abarkak?? ah, bai, hementxe daude. Baina, baina... zer da hau?! abarka honek zuloa dauka!!!! zinta aislante jarriko dut eta astelehenean berriak erosiko ditut.</p>

<p>&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: