Basconia Fútbol Eskola
Basconia taldeak udaletxearen laguntzaz Basconia Futbol Eskola jokalari gazteen oinarriak hobetzeko sortu du.
Basauriko gaztetxoentzat (5-11 urte) izango da , horregatik arduradunak eskolaz eskola joango dira baldintzak azaltzera.
Monitoreak, Basconiako entrenatzaileak izangodira. Esperientziadunak izateaz gain, akademikoki ondo prestatuta daude.
Arduradunen ustez, Basaurin ez da lantzen futbolaren oinarria, horregatik gure eskolan trebatasun teknikoa, gaitasuna eta motrizitatea landuko dituzte.
Lehenengo taldearekin urriaren 30ean, Lope de Vega eskolan hasiko dira lanean.Talde honetan 70 ume dauzkate eta momentuz ez dago ume gehiago onartzeko aukerarik; dena den, ez diote inori aterik itxi nahi, etorkizunean talde gehiago sortzeko asmoa dute eta.
Apuntatzeko email bat bidali ahal duzue hurrengo helbidera:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: